"Gogorra eta arriskutsua zen ikazkinaren ofizioa”

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Orozko

"Gogorra eta arriskutsua zen ikazkinaren ofizioa”

1949. urtea berezia izan zen PABLO AZKOAGAren (Orozko, 1929)  bizitzan. Urte hartan igo zen mendira bere anaiarekin ikatza egiteko. Hurrengo urteetan egurra eta ikatza garraiatzen egin zuen lan.

Eguberriak Aiaraldetik urrun igaro beharra, lana edo ikasketak medio

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Aiaraldea

Eguberriak Aiaraldetik urrun igaro beharra, lana edo ikasketak medio

Eguberriak familiarekin eta lagunekin etxean biltzeko garai moduan finkatu ditu tradizioak. Badaude, baina, datozen asteak atzerrian igaroko dituzten aiaraldear ugari, lana edo ikasketak direla eta. Euretako hiruk Eguberriak nola igaroko dituzten kontatu dute.

1.- Aurtengo eguberriak kanpoan ospatuko dituzu? Non eta zergatik?

2.- Egun horiek Aiaraldean igarotzea faltan botako duzula uste duzu? Familia, lagunartea, giroa...

3.- Nola ospatzen dira eguberriak hor?

 

Gabonetako marrazkien lehiaketako sariak banatuko dituzte bihar

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

Gabonetako marrazkien lehiaketako sariak banatuko dituzte bihar

Gabonekin batera hainbat erakusketa egingo dira datozen egunetan zehar Urduñan. Batetik, gabonetako marrazki lehiaketara umeek aurkeztu dituzten lanak Kultur etxean jarriko dituzte. Eta, bestetik, Adinekoen Egoitzan jaiotza ezberdinak ikusteko aukera egongo da, Bihotza Konpartsak antolatuta.

Sexu eta genero aniztasuna izan zituzten mintzagai Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña Sexu eta genero aniztasunari buruzko jardunaldiak antolatu zituen Urduñako Gazte Asanbladak iragan larunbatean.

Arabako Pentsiodunak Lanean plataformak elkarretaratzea deitu du biharko

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Jendartea

Arabako Pentsiodunak Lanean plataformak elkarretaratzea deitu du biharko

“1080 euro baino gutxiagoko pentsiorik ez! Hori bermatuko duen lege batengatik” lemapean elkartuko dira bihar Arabako Pentsiodunak Lanean plataformak deituta. Hitzordua 12:00etan izango da, Laudioko Plazan.

Elkarretaratzeak lotura zuzena dauka azaroaren 23an Gasteiz eta Iruñeako parlamentuetan aurkeztutako Herri Ekimen Legegileekin. Bertan 1080 euroko pentsio minimoen eskakizunari oniritzia eman zioten mahaikideek. Aurrera jarraitu ahal izateko, Araban 30.000 sinadura eta Iruñean 7.000 jaso beharko dituzte.

Gabonak ospatzeko moduak, beste herri batzuetatik etorritakoen ikuspuntutik

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Aiaraldea

Gabonak ospatzeko moduak, beste herri batzuetatik etorritakoen ikuspuntutik

Beste herri batzuetatik Aiaraldeara bizitzera etorritako bost pertsonek Eguberriak nola bizitzen dituzten kontatu digute:

ISAAC VILLABA
Ekuatortarra


“Gabon zaharrean urte zaharra irudikatzen duten panpinak ateratzen ditugu kalera, eta urte berria hasten denean su ematen zaie”

“Jendeak ez du gaztainak saltzearen atzean dagoen lana ikusten”

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Laudio

“Jendeak ez du gaztainak saltzearen atzean dagoen lana ikusten”

ADELA PECINO ZARZUELA (Cadiz, 1959) ia hamar urte daramatza gaztaina saltzaile moduan. Familiatik datorkion ofizioa da, bere aita duela 40 urte ekin baitzion tren itxurako gurpildun labearekin gaztainak kalean egosteari.

Aitatik datorkizu gaztaina-saltzaile ofizioa.

Sahararen Aldeko XII. Euskal Karabanari ekarpenak egiteko aukera dago jadanik

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Laudio

Sahararen Aldeko XII. Euskal Karabanari ekarpenak egiteko aukera dago jadanik

Sahararen Aldeko Euskal Karabanak atzo ekin zion Tindoufeko kanpamentu sahararretara bidaliko diren botika, arropa eta elikagaien bilketari. Otsailaren 7ra bitarte Laudioko udaletxean, kultur etxean eta ikastetxeetan egin ahalko dute herritarrek euren ekarpena.

“Arropa erosi ordez, duguna birmoldatzeko aukera eman nahi dugu”

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Orozko

“Arropa erosi ordez, duguna birmoldatzeko aukera eman nahi dugu”

ESTITXU CARRASCO (Basauri, 1985) Orozkon sortutako TrucaRec elkarteko kidea da. Bilbon du egoitza taldeak, eta arropa erabilia birmoldatzea du xede. Tailerrak antolatzen dituzte horretarako.

Aurtengo Santa Luzia azokak markak hautsi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

Eguraldiari esker arrakasta berezia izan du aurtengo Santa Luzia Azokak; salmenta-postu batzuek pastel eta ogi guztiak saldu zituzten, adibidez. Horrez gain, jende ugarik dastatu zituen terreña hanburgesak.

Antolatzaileek nabarmendu dute abeltzain gazte ugarik parte hartu zutela azokan eta horrek bermatuko duela terreña arrazaren iraupena.

Hurrengo sariak banatu zituzten:

Gurutzetan ospitaleratu dute 54 urteko langile bat istripua izan ostean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

Gurutzetan ospitaleratu dute 54 urteko langile bat istripua izan ostean

Istripua 15:00ak aldera gertatu da Orozkon, Gallartun mendian, hain zuzen. 54 urteko langile bati pinu bat erori zaio gainean zuhaitzak mozten ari zirela.

Zerbitzu medikuak, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira istripuko lekura. Azkenean, helikoptero batek eraman du Gurutzetako ospitalera.

Saratxoko industrialdea eta herrigunea elkartuko dituen bidean 63.470 euro inbertituko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Jendartea

Saratxoko industrialdea eta herrigunea elkartuko dituen bidean 63.470 euro inbertituko dituzte

Amurrion egindako azken udal osoko bilkuran alderdi guztien adostasuna jaso zuen Saratxoko industrialdea eta herrigunea elkartuko dituen bidearen eraikitzeak.

Arespalditzako Zentro Soziala inauguratuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiara  Aiara: Arespalditza

Arespalditzako Zentro Soziala inauguratuko dute

Hilaren bukaeran zentro soziala ezagutzeko ate irekien jardunaldia egingo du Arespalditzako Administrazio Batzarrak. Eraikina auzokideek egin nahi dituzten ekintzak gauzatzeko egin da, besteak beste. Guztira, 300.000 euroko gastua egin dute eta Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako EREIN programak emandako diru-laguntzei esker ordaindu dute.

Urduña hobetzeko 7 gunetan 11 proposamen egin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

Urduña hobetzeko 7 gunetan 11 proposamen egin dituzte

Urduñako udalak ornamentazioa hobetzeko proposamen ezberdinak egin ditu. Helburua hiriaren irudia hobetzea da. Horretarako, lantalde bat sortu zuten duela hilabeteak turismoa, Sustapen ekonomikoa eta obra eta zerbitzuen arloetako hainbat ordezkarirekin. Lan-taldearen emaitza da, esaterako, Alde Zaharra edertzeko egindako plana. 

Elikadura eskolako lehen saio gaur izango da

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

Elikadura eskolako lehen saio gaur izango da

Urduñako Herri Ikastetxeko Guraso Elkarteak "Elikadura eskola" abiatu du. Egitasmoa "Eskola Jantoki" programaren barruan dago. Funtsean, elikaduraren inguruko tailerretan oinarrituko da dinamika. Lehendabiziko saioa gaur, abenduaren 14an, izango da, 17:30ean ikastetxean. Bertan, Elikadura Justizia Globalaren kanpaina aurkeztuko dute, azukrearen ingurukoa, hain zuzen ere.

Proiektua Urduñar guztiei zuzendua dago. Gainera, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute, eta saioak dirauen bitartean janariarekin zerikusia duten umeentzako tailerrak antolatuko dituzte.