Zubiko Etxea berriro antolatu eta hobetzeko lanak egin nahi dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Zubiko Etxea berriro antolatu eta hobetzeko lanak egin nahi dituzte

Udal gobernu taldeak jakinarazi duenez, Zubiko Etxeko ingurua berrantolatzeko hirigintza-proiektua gauzatuko dute. Helburua parkearen muga fisikoak haustea izango da, hala nola erabilera ematea.

Umeentzako jokoak

Parkea, gaur egun gertatzen den bezala, umeentzako jolasetara bideratuko da. Hartarako, tirolina, sokak nahiz ur-jokoak biltzen dituzten ekintzetarako baliabideak ezarriko dituzte.

Falkonerian zaletutako orozkoar gazte batekin mintzatzen

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko Borja Tremiño Solatxi orozkoarrak afizio bitxi bat du: falkoneria. Etxean duen arranoarekin ehiza-esparru batera joaten da, untxi, erbi edota eperrak ehizatzera.

Saharako errefuxiatu kanpamenduetara eta Elikagai Bankura laguntza ekonomikoak bideratu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Jendartea  Artziniega  Laudio

Saharako errefuxiatu kanpamenduetara eta Elikagai Bankura laguntza ekonomikoak bideratu ditu Udalak

Laudioko Tokiko Gobernu-Batzarrak bi diru laguntza onartu berri ditu. Alde batetik, Tindufeko kanpamenduetan izandako kalteak arintzeko 1.100 euroko laguntza emango du Udalak. Uholde gogorrak izan ziren urrian, azken 40 urteko bortitzenak, eta larriki kaltetu zituzten errefuxiatu guneak, bertako eskolak eta ospitaleak suntsituz. Saharako errefuxiatuentzako laguntza RASD-aren Lagun Elkartearen bidez kudeatuko du Udalak.

Lapurrek Antiguako Ama birjinaren koroa eta kapa eraman dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

Lapurrek Antiguako Ama birjinaren koroa eta kapa eraman dituzte

Hedabideek jakinarazi dute lapurreta astearteko gauean jazo zela eta Antiguako Ama Birjinaren koroa eta kapa eraman zituztela. Horrez gain, lapurrek beste koro eta gurutze bat hartu zituzten.

Ostutako gauzek ez dute balio handirik, ez baitira jatorrizko elementuak. Hala ere, Ertzaintzak ikerketa abiatu du. Poliziaren ustez ingurutan aritzen den lapur talde batek egin du.

Bridgestonek zortzi ordenagailu eman dizkio dohaintzan Asasam elkarteari

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco   Jendartea

Bridgestonek zortzi ordenagailu eman dizkio dohaintzan Asasam elkarteari

Basauriko Bridgestone enpresak zortzi ekipo informatiko -eskaner eta inprimagailuarekin- dohaintzan eman dizkio Laudioko Asasam Gobernuz Kanpoko Erakundeari, haiek egiten dituzten terapiak, trebakuntza programak, administrazio edo beste jarduera batzuk aurrera eramateko.

Arreta zerbitzua errazteko prozesuari ekingo dio Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Arreta zerbitzua errazteko prozesuari ekingo dio Udalak

Laudioko Udalak prozedura administratiboen berrikuspena, arrazionalizazioa eta sinplifikazioari heltzeko eta herritarren arreta zerbitzua errazteko prozesua abiatu du. Atzoko udal osoko bilkuran onartu zuten aho batez.

Egitasmoa gauzatzeko, udala EUDEL-ek eta HAEE-k antolatutako herritarren arretarako zerbitzu integralen ezarpena helburu duen prestakuntza eta laguntza programan parte hartzen ari da.

Lamuza ikastetxeko horma-irudia osatzeko bilera irekiak abiatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Laudio

Lamuza ikastetxeko horma-irudia osatzeko bilera irekiak abiatu dituzte

Iragan azaroaren 20an egin zen Lamuza ikastetxeko horma-irudia sortzeko lehenengo bilera irekia.

MurMURO izendatu duten proiektuaren bidez, Lamuza ikastetxearen azpian dagoen horma modu kolektiboan diseinatzea dute helburu. Elkarlanean eta partaidetzan oinarrituta, bizitza berri bat eman nahi diote espazio horri; lekua txukuntzeaz gain auzoko kultura aniztasuna islatuta utzi nahi dute bertan.

Elkartasun ekimena egin zuen Apdemak pasa den astean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Apdemak salda eta pintxoak saldu zituen ostiralean bere jarduera finantzatzeko eta jakinarazteko. Horrez gain, gauean boluntarioen afaria egin zuen Arenalde jatetxean eta 70 lagunek parte hartu zuten. Afaria urtero antolatzen dute eta hitzordu horretan egunero laguntzen dutenak ez ezik lan jakin batzuk ere -bazkariak, pintxoak eta salda...- egiten dituztenak ere gonbidatzen dituzte.

Argazkiak: Apdema, Edurne Abasolo

 

 

EH Bilduk kritikatu du pertsona bakarrarentzako edoskitze gela egin duela udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

EH Bilduk kritikatu du pertsona bakarrarentzako edoskitze gela egin duela udalak

Amurrioko EH Bilduk salatu du Berdintasun Saileko 3.000 euro bideratu dituela udalak pertsona bakarrerako edoskitze gela egiteko. Kultur Etxean kokatu dute gela.

EH Bilduk aldarrikatu du amatasuna eta edoskitzea normalizatu behar direla. Horrez gain, zalantzan jarri du proiektuaren egokitasuna.

Udalak babes instituzionala eta 3.000 euro emango ditu Tindufeko errefuxiatu kanpamenduak laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Jendartea  Laudio

Udalak babes instituzionala eta 3.000 euro emango ditu Tindufeko errefuxiatu kanpamenduak laguntzeko

Urrian izandako uholdeek Tindufeko errefuxiatu kanpamenduak kaltetu zituzten. Hori dela eta urtetan eraikitako eskolak, ospitaleak eta tailerrak suntsitu eta zeuden elikagai urriak hondatu dira.

Isabel Boveda zinegotziak adierazi duenez, Udalak Saharar herriaren alde lanean diharduten lau elkarteren elkartasun eskaera jaso du. Etawasolek, Sahara Eutsik, Bizikidetasuna eta Solidaritatea Amurriok, eta SEADen Lagunen Elkarteak idatzia bidali dute errefuxiatu guneetan egoera oso larria eta laguntza behar beharrezkoa dela esanez.

“Arranoa lodi badago hegan egiten du, baina ez dizu jaramonik egiten”

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

“Arranoa lodi badago hegan egiten du, baina ez dizu jaramonik egiten”

BORJA TREMIÑO SOLATXIk (Orozko, 2000) afizio bitxi bat du: falkoneria. Etxean duen arranoarekin ehiza-esparru batera joaten da, untxi, erbi edota eperrak ehizatzera.

Arrano batekin ehizatzen duzu, arranopola! Nola lortu zenuen hegaztia?

Emakume bat Galdakaoko ospitalera eraman dute auto batek harrapatu ostean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Emakume bat Galdakaoko ospitalera eraman dute auto batek harrapatu ostean

13:15ean gertatu da istripua Amurrioko Elizatik gertu dagoen errotondan. Errepidea gurutzatzen ari zen emakume bat harrapatu du auto batek. Udaltzaingoak adierazi du eguzkiak itsutu duela ibilgailuaren gidaria eta horren ondorioz jazo dela harrapaketa.

Artziniegan bizi da zauritutako emakumea eta kolpea jaso ostean lurrean geratu da. Anbulantzia batek artatu eta Galdakaoko ospitalera eraman du. Udaltzaingoak jakinarazi du bere egoera larria dela. Hala ere, bere bizitza ez dago arriskuan.

Beldur Barik Topaketetan Amurrioko gazteak ere protagonista izan ziren

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio 250 gazte inguru bildu ziren larunbat arratsaldean Amurrion ospatu ziren Beldur Barik topaketetan. Tailerrak, luntxa, kalejira etaondoren sari banaketari ekin zioten

Aiarako Koadrilako nagusien topaketa Laudion egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Aiarako Koadrilako nagusien topaketa Laudion egingo da

Urtero bezala, Aiarako Koadrilak eskualdeko nagusien topaketa antolatuko du abenduaren 10ean. Aurtengo edizioan Laudioko hainbat leku bisitatuko dituzte. Hitzordua 10:00etatik aurrera izango da eta Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea, suhiltzaile parkea eta udaletxea bisitatuko dituzte. Horrez gain, hamaiketakoa eta magia eta umore ikuskizuna eskainiko dute. Bazkaria 14:30ean izango da Anuntzibai Jauregia jatetxean.

Amurrioko lau bideok jaso dituzte Aiaraldea Beldur Barik lehiaketako sariak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Jendartea

Amurrioko lau bideok jaso dituzte Aiaraldea Beldur Barik lehiaketako sariak

Amurrioko gazteak izan ziren atzo Belduk Barik lehiaketaren sari banaketaren protagonistak. Eskualdean egindako lehiaketan lau sari banatu zituzten eta laurak Amurrioko gazteentzat izan ziren.