"Japoniarrek euren kultura erakustea gogoko dute"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

"Japoniarrek euren kultura erakustea gogoko dute"

IZASKUN MORENOk (Urduña, 1995) ingeniaritza utzi zuen eta ile-apainketa ikasten hasi zen. Aurten beka lortu du eta Japoniara joan da ikastera.

Duela gutxi Japonian egon zara, zer dela eta?

Bai horixe! Ile-apainketa ikasten hasi nintzen CPES Hnos. Larrinagan eta aurten 50. urteurrena dela eta, beka berezia lortzeko aukera eman zuten.

Trenak 19 urteko emakumezkoa harrapatu eta hil du Aretako geltokian

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio  Laudio: Areta

Trenak 19 urteko emakumezkoa harrapatu eta hil du Aretako geltokian

19 urteko emakumezkoa harrapatu du Renfeko convoy batek Aretako geltokian, eta anbulantzia bertaratu den arren, hil da zaurien ondorioz. 17:35ean jazo da gertakaria.

Ertzaintzak azaldu du hildakoaren azkenengo helbidea Arrigorrigakoa zela. Trenaren gidaria Basurtuko ospitalera eraman dute antsietate krisialdia izan du eta.

Polizia ikertzen ari da zerk eragin duen istripua, baina hipotesi nagusia da emakumeak ez zuela trena ikusi.

 

Maria Luisa Goikoetxeak parapentean jauzi egingo du Renferen utzikeria salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

Maria Luisa Goikoetxeak parapentean jauzi egingo du Renferen utzikeria salatzeko

Maria Luisa Goikoetxeak aurreratu du jarraituko duela irisgarritasun arazoak salatzen tren zerbitzuan. Horretarako, iragarri du parapentean egingo duela jauzi, erakusteko mugikortasun arazoak dituen pertsona batentzat Urduñan errazagoa dela hori egitea Renfeko trenetan bidaiatzea baino.

Oraindik ez du zehaztu data, baina lanean hasi da egitasmoa gauzatzeko. Duela hilabete ugari hasi zuen Maria Luisa Goikoetxeak protesta, baina oraindik ez dituzte arazoak konpondu Urduñan edo Abandon.

Gaztela eta Leongo helikoptero batek parte hartu zuen larunbateko sutea amatatzeko Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Gaztela eta Leongo helikoptero batek parte hartu zuen larunbateko sutea amatatzeko Amurrion

Mariakako ingurutan piztu zen sutea larunbatean eguerdian. Antza, ibilgailu baten txinpartak eragin zuen eta, horren ondorioz, 4 hektarea erre ziren. Aiarako suhiltzaileek amatatu zuten sua eta neurriak hartu behar zituzten ez pizteko eta zabaltzeko berriro.

Gaztela eta Leongo Juntako helikoptero batek parte hartu zuen lanetan. San Rokeko urtegian -Tubos Reunidos enpresako azpiegituran, alegia- hartu zuen ura.

Auto bat erre da Urumea kalean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Auto bat erre da Urumea kalean

15:00ak aldera auto batek sua hartu du Urumea kalean. Suhiltzaileek adierazi dute heldu direnean ibilgailuaren alboan zegoen sofa bat ere erretzen ari zela.

Suhiltzaileek sua amatatu dute eta gero garabi batek autoa eraman du, duela minutu gutxi, alegia.

Udaltzaingoak oraindik ez du zehaztu zer gertatu den, baina ikertzen ari da sutea eta lekukoen bila dago.

[video:https://vimeo.com/181211488 width:650 height:350]

Udalak herriko zaraten mapa egin du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Udalak herriko zaraten mapa egin du

Amurrioko Udalak jendaurrean aurkeztuko du egin duten herriko Zarata Mapa Estrategikoa. Herritarrek hori kontsultatu eta alegazioak aurkezteko tartea izango dute hilabetez. Udalaren webgunean kontsultatu daiteke. 

“Hamaika aldarri feminista topatu ahalko dira Zapatu Morean"

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Orozko

“Hamaika aldarri feminista topatu ahalko dira Zapatu Morean"

Matxintxu emakume elkarteko eta Orozkoko Gazte Asanbladako kideak dira, hurrenez hurren, YOLANDA GOIRI BERGADO (Orozko, 1974) eta IXONE COLLADO URKIJO (Orozko, 1993). “Zapatu morea” ekimena antolatu dute bi taldeek elkarlanean jaietarako, Txosnagunean.

Zapatu morea” ekimena antolatu duzue sanantolinetarako. Zer dela eta?

Zolloko urtegiko etxolan lapurtzeagatik atxilotu zituzten bi lagun ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Arrankudiaga-Zollo

Zolloko urtegiko etxolan lapurtzeagatik atxilotu zituzten bi lagun ostiralean

Ertzaintzak jakinarazi du bi pertsona atxilotu zituela Zollon ostiralean eta lapurreta delituak leporatu dizkiela. Laudioko Ertzain Etxeak bizilagun baten deia jaso zuen adierazteko norbait Zolloko urtegiko etxolatik gauzak ateratzen ari zela.

Berehala, ertzainak Zollon bertaratu ziren eta bi lagun atxilotu zituzten, 29 eta 38 urteko bi gizonezko, alegia.

Galtzontzillo eta kulero lasterketa jendetsua egin zuten larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio Gaueko ordu txikitan gantzontzillo eta kulero lasterketa egin zuten Odoloste Egunean

Pagotxen azoka egingo dute merkatariek irailaren 3an

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Pagotxen azoka egingo dute merkatariek irailaren 3an

APYMCA elkarteak irailaren 3an antolatuko du udako pagotxa eta salgai-ondarren azoka. Hitzordua San Anton plazan izango da, 10:00etatik 21:30etara. Amurrioko 20 saltokik parte hartuko dute Arabako Foru Aldundiak merkataritza sustatzeko diruz lagundutako ekimen honetan.

Zubiko etxearen parkea urbanizatzeko lanak irailean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Jendartea  Laudio

Zubiko etxearen parkea urbanizatzeko lanak irailean hasiko dira

Maiatzean onartu zen Zubiko etxearen ingurua hobetzeko proiektu orokorra, eta bere aurrekontua 227.100 eurokoa da. Bi atal biltzen ditu proiektuak: urbanizazio orokorra, alde batetik, eta haurrentzako ur-jolas baten intalazioa, bestetik. Parkea haurrei bideratzea da asmoa eta ur-instalazio berritzaile hori aukeratu dute horretarako.

Urbanizaio lanak

Irailean hasiko dira urbanizazio lanak eta hiru hilabetez luzatzea aurreikusi dute.

Eskualdeko 50 azken urteetako tenperatura altuenak 2003an jaso ziren: 41,5 gradu

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Eskualdeko 50 azken urteetako tenperatura altuenak 2003an jaso ziren: 41,5 gradu

Naturayala blogak sailkatu ditu azken 50 urteotan Aiaraldean eman diren tenperatura altuenen zerrenda. Horretarako erabili ditu eskualdeko estazio metereologikoak.

Irailerako bukatuta egongo dira Edadetuen Egoitzako obrak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

Irailerako bukatuta egongo dira Edadetuen Egoitzako obrak

Urduñako Arkupeak Edadetuen Egoitzako obrak uztailean zehar egingo direla jakinarazi du. Zeregin nagusia ur instalazioa egokitzea izango da. Batetik, giza kontsumorako ur hotza hobetzeko lanak egingo dituzte, eta bestetik, osasunerako ur berorari dagozkionak.

Helburua garbitasun eta osasun baldintzak hobetzea da, legionelosiaren prebentzio eta kontrola gauzatzeko.

135 aparkaleku berri egin nahi dituzte epaitegiaren atzean eta Frontoi Kalearen bukaeran

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

135 aparkaleku berri egin nahi dituzte epaitegiaren atzean eta Frontoi Kalearen bukaeran

Amurrioko Udalak prentsaurrekoa eskaini du gaur eta, besteak beste, iragarri du lanean ari dela 135 aparkaleku berri eskuratzeko herrigunean.

100 plaza gehiago sortzeko tokiko erakundea harremanetan dago Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailarekin, epaitegiaren atzeko aldean dagoen lorategia erabiltzeko baimena eman dezan. Udalaren asmoa da gunea asfaltatzea horretarako.

Josune Irabienek jakinarazi du aurreratuta dagoela iniziatiba. Alkateak nabarmendu du leku horiek anbulatorio berritik oso gertu egongo direla.