"Topaleku" gizarte etxe berria zabaldu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

"Topaleku" gizarte etxe berria zabaldu dute

Urduñako udalak "Topaleku" izeneko gune berri bat jarri du martxan Alondegian. Helburua doako espazio fisiko estalia eskaintzea da, herritarrek aisialdiaz goza dezaten. Besteak beste, egunkari eta aldizkariak irakurtzeko gunea, jolastekoa eta harremantzekoa ere izango ditu. Udalak adierazi duenez, pertsonen arteko harremanak sustatzea da egitasmoaren helburua. 

"Saharar herriaren borroka zabaltzeko helburuarekin antolatu dugu Aste Kulturala"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

 "Saharar herriaren borroka zabaltzeko helburuarekin antolatu dugu Aste Kulturala"

FATIMA BIDALLE (Mendebaldeko Sahara, 1976) Etawasol elkarteko kidea da. Aste Kulturala antolatu du elkarte horrek Orozkon.

Nola sortu zen horrelako jardunaldi batzuk egitearen ideia?

Italiara joango dira Zaraobeko 26 ikasle gaur

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Italiara joango dira Zaraobeko 26 ikasle gaur

Zaraobe Institutuko Batxilergoko 1. mailako 26 ikasle Italiara joango dira gaur, Salerno hirira, astebeteko egonaldia egitera. Bi irakasle joango dira eurekin, eta bertako ikasleen familien etxeetan hartuko dute ostatu.

Arartekoak ez du irregulartasunik antzeman udal etxebizitzen alokairuen igoeran

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Arartekoak ez du irregulartasunik antzeman udal etxebizitzen alokairuen igoeran

Alkateari bidalitako idazkiaren bidez, Arartekoak Udalak etxebizitza sozialen alokairuan aplikatutako igoeran irregulartasunik antzeman ez duela jakinarazi du. Horren bidez, Laudioko PSEk bidalitako kexarekin hasitako prozesuari amaiera ematen zaio.

Jaien inguruko bilera irekia egingo dute gaur eta alderdiek Batzorde Paritarioari buruzko eztabaida berpiztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Jaien inguruko bilera irekia egingo dute gaur eta alderdiek Batzorde Paritarioari buruzko eztabaida berpiztu dute

San Roke Jaien antolatzaileek bilera deitu dute gaur 19:00etan Kultur Etxean, Arraño gelan. Sustatzaileek nabarmendu dute batzarra eragile zein norbanakoei egongo dela irekirik, asmoa jaiak berpiztea baita, eduki zein antolakuntza ereduaren aldetik.

Helburu hori betetzeko, ezinbestekotzat jo dute herritarren partaidetza.

"Aiaraldean airearen kalitate erradiologikoa, oro har, ona da"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

"Aiaraldean airearen kalitate erradiologikoa, oro har, ona da"

SAROA ROZAS GUINEA (Urduña, 1986) EHUko ikertzailea da eta Bilboko kalitate erradiologikoa aztertu du. IKerketa horren ondorioak azaldu ditu.

Ikerketa gauzatu duzue EHUk Bilboko kalitate erradiologikoa aztertzeko, zein izan da emaitza eta zuen ondorioa?

Alde batetik, jatorri artifizialeko erradionukleidoak Bilboko airean ez direla ageri edo oso aktibitate-kontzentrazio txikian aurkitzen direla ikusi dugu.

Siriako errefuxiatuei babesa emateko prozesuak aurrera ez egitea gaitzetsi du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Jendartea  Laudio

Siriako errefuxiatuei babesa emateko prozesuak aurrera ez egitea gaitzetsi du Udalak

Joan zen irailan errefuxiatu familia bi hartzeko konpromisoa hartu zuen Laudioko Udalak eta herrian dauden bi pisu sozial prestatu zituen horretarako.

Bi familiak, ordea, ez dira heldu. Udalak Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari gutuna bidali die errefuxiatuen dramak behar duen urgentziazko erantzuna ez dela ematen salatzeko eta dagoen paralisi egoera gaitzesteko. Bidalitako gutunean mugetan zai dauden errefuxiatuei babesa emateko neurriak berraktibatzeko eskatu du Udalak.

Prozesua geldirik

Sexu aniztasuna jorratuko dute "Zinegoak" programarekin

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

Sexu aniztasuna jorratuko dute "Zinegoak" programarekin

Martxoaren hasieran Zinegoak programa jasoko du Urduñak lehenbizikoz. Berdintasun Arloak adierazi duenez, martxoaren 4ean eskainiko dituzte gaylesbotrans film proiekzioak eskaintzean datzaten egitasmoak.

Ekitaldia otsailaren 22an aurkeztuko dute Bilboko Arriaga antzokian. Urduñako egitaraua otsailaren amaieran zabalduko dute. Alabaina, Bilboko ekitaldiara bertaratu nahi duen ororentzat 4 sarrera zozketatuko ditu udalak. Horietako bat eskuratu nahi duenak berdintasuna@urduna.com helbidera email bat bidali beharko du otsailak 18a baino lehen.

Jaien datak erabakitzeko herri galdeketa egin nahi du udalak udazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Jaien datak erabakitzeko herri galdeketa egin nahi du udalak udazkenean

Laudioko udal gobernu taldeak iragarri du herri galdeketa egiteko asmoa daukatela San Roke jaien datak hautatzeko. EH Bilduk proposamena luzatu die gainerako taldeei eta guztiek babesa eman diote. Asteartean aurkeztuko diete egitasmoa sanrokeak antolatzen dituzten taldeei.

132 familiak jaso dituzte Biltegian elikagaiak, arropa, jostailuak edo altzariak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

132 familiak jaso dituzte Biltegian elikagaiak, arropa, jostailuak edo altzariak

2015 urtea ixtearekin batera Urduñako Biltegiaren balorazoia aurkeztu du Urduñako udalak. Guztira, 132 familiak eskuratu dituzte Biltegiari esker janaria, arropa, jostailuak edo altzariak.

Elikagaien kasuan 74 izan dira hilean behin hornitu dituzten familiak, 222 pertsona. Horretarako Europatik 10.207,57 kilo jaso ditu biltegiak, eta Bizkaiko Elikagai Bankutik 7.175,50 kilo. Bihurtze elkarteake ere astero jaso ditu elikagaiak Urduñako komertzioetan. Udalak, berriz, 6.793 kilo janari erosi ditu, bereziki esnea, gailetak eta pasta.

Menpekotasunak ekiditeko kanpaina abiatu du Asasam-ek

Erabiltzailearen aurpegia ASASAM   Jendartea

Menpekotasunak ekiditeko kanpaina abiatu du Asasam-ek

Aurkitu” Programa Salud Mental España Konfederazioak garatutako eta Drogen inguruko Nazioarteko Planak eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioek finantzatutako Programa da. Programaren helburua osasun mentalaren inguruan sentsibilizatu eta menpekotasunak sahiestea da.

Urtero legez, Kandelak ospatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco   Jendartea

Urtero legez, Kandelak ospatuko dituzte

Ohitura da Zuhatzan auzokideek Kandelak ospatzea. Pasa den otsailaren 2an, urtero legez, Kandelen eguna dela eta, meza egin zuten Kandelariako Birjinaren omenez eta garai horretan baserrietan hiltzen dituzten txerrien txerrikiak jan zituzten bertaratutakoek.

Hala ere, otsailaren 2an ez ezik, gaur otsailaren 19an, ostirala, Kandelen ospakizuna izango dituzte berriz ere. Hori dela medio, herriko txokoan elkartuko dira Zuhatzako herritarrak, Administrazio Batzarrak antolatu duen egitarauaz gozatzeko.

EAJk jaietako zekorketa kentzeko apustua egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

EAJk jaietako zekorketa kentzeko apustua egingo du

Amurrioko EAJ-PNVk herriko jaietako zekorketa tradizionalaren ordez, beste zezen ikuskizuna antolatzearen aldeko apustua egingo du.

Jeltzaleek azaldu dute, datuen arabera, azken urteotan behera egin duela nobilladaren ikusleen kopuruak.

Amurrioko udal gobernu taldearen aburuz, “biztanleek, gaur egun, beste gustu batzuk dituzte; eta horrek zekorketako ikusleen kopuruan eragin zuzena izan du”. Azken urteotan, zekorketa abuztuaren 15ean ospatzen zen, Andra Mari egunean.

2016ko lehenengo elurtea Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Elurra Aiaraldera heldu dela baliatu zuten Xabi Zalbide eta Zuriñe Alavak argazkiak egiteko eskualdean, Gorobelen eta ingurutan, hain zuzen.

Argazkiak: Xabi Zalbide eta Zuriñe Alava

500 urte beteko ditu aurten Larruazabalgo Batzarrak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

500 urte beteko ditu aurten Larruazabalgo Batzarrak

Larruazabalgo Batzarreko araudiak 500 urtemuga beteko du aurten. Urteurrena ospatzen duten aurreneko aldia da, Jose Ignacio Salazar historialaren hitzetan.

Prestaketei heltzeko lan talde bat osatu dute udalarekin, maiatzean zehar hiru ekitaldi antolatzeko. Horien artean daude jardunaldi historikoak, liburu baten argitalpena eta batzarrak egiten ziren tokian Gernikako zuhaitzaren kimu landaketa.