Aiaraldean 76 tortura kasu identifikatu ditu Eusko Jaurlaritzaren txostenak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Aiaraldean 76 tortura kasu identifikatu ditu Eusko Jaurlaritzaren txostenak

Aiaraldeko 76 pertsonen tortura kasu topatu daitezke “Tortura 1960-2013” txostenean. Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak agindutako ikerketa da hori, eta Paco Etxeberria antropologo forentse ezagunak zuzendu du.

Laudioko Udalera iritsitako indarkeria matxista kasuak bikoiztu egin dira azken bost urteetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Laudioko Udalera iritsitako indarkeria matxista kasuak bikoiztu egin dira azken bost urteetan

Laudioko Udalak hitzarmen bat du sinatua Arabako Foru Aldundiarekin horrelako kasuei aurre egiteko

29 emakumek jo zuten iaz Laudioko Udalera indarkeria matxista dela eta. Hala adierazi du Amets Meaza zinegotziak. 30-44 urte bitarteko emakumeak ziren gehienak (42 urtekoa izan zen bataz besteko adina), baina bazegoen adin-txikiko bat ere.

Udalak hobekuntza-obrak burutuko ditu ikastetxe eta kirol instalazioetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Udalak hobekuntza-obrak burutuko ditu ikastetxe eta kirol instalazioetan

Amurrioko ikastetxe publikoetan konponketak burutuko dituzte uda honetan. Lukas Rey eskolan patioko zorua txukunduko dute, haur-hezkuntzako komunetako bat zaharberrituko dute eta beheko solairuko ikasgelek dituzten hezetasun arazoak konponduko dituzte. Zabalekon, bestetik, gimnasioko lurzorua egokituko dute.

840€ banatuko ditu Bihurtzek elkartasun bilketari esker

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

840€ banatuko ditu Bihurtzek elkartasun bilketari esker

Urduñako Bihurtze elkarteak 840€ banatuko ditu Biltegiko erabiltzaileen artean. Elkartasun bilketa abenduan abiatu zuten. Biltegiaren bidez asko dira elikagaiak, arropak, jostailuak... eskuratzen dituzten herritarrak. Urduñarren ongizatea hobetzeko helburuarekin, hiriko hainbat komertzioetan itsulapikoak jarri zituzten.

Maiatza bitarte izan dituzte dendetan dirua biltzeko ontziak dendetan. Julio del Cerro elkartekidearen esanetan, orain, Biltegiko erabiltzaileei itzuliko diete jasotakoa bonoetan.

Areta eta Asudiorako landa-bidea asfaltatzeko lanak burutuko dituzte irailean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Jendartea

Areta eta Asudiorako landa-bidea asfaltatzeko lanak burutuko dituzte irailean

Laudioko Udalak Areta eta Asudiorako landa-bidea asfaltatzeko lanak esleitzeko kontratazio mahaia burutuko du uda partean. Lanak irailean abiatuko dira eta 453.938 euro diru partida izango dute orotara.

Areta

Aretan burutu beharreko lanak herrigunearen ardatza osatzen duten Bitorika eta Areta kaleetara, Anbulatorioko biribilgunetik Atxetaraino, eta Atxarte eta Landeta auzoetara zabalduko dira 321.053 euroko aurrekontuarekin.

Lanak behin esleituz gero enpresa esleipendunak bost asteko epea izango du lanak burutzeko.

“Villa de Artziniega” Maketa Lehiaketa aurkeztu dute, eskualdeko musika taldeei zuzendutakoa

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco   Jendartea

“Villa de Artziniega” Maketa Lehiaketa aurkeztu dute, eskualdeko musika taldeei zuzendutakoa

Artzinega Rock Elkartea, Artziniegako Jai Batzordearen laguntzarekin, ekimen berria martxan jarri dute edozein musika estiloko musika sustatu eta zabaltzeko helburuarekin. Hori dela eta, Aiaraldea eta Enkarterriko talde, banda edo bakarlarientzat “Villa de Artziniega” Lehenengo Maketa Lehiaketa antolatu dute. Hori bai, parte hartu nahi duen edozein talde, banda edo bakarlari Aiaraldea edo Enkarterrin erroldatuta egon beharko da, talde eta banden kasuan, gutxienez kideetako bat.

"Zenbait kasu ezagutzen ditudalako eta eskaintza handia dagoelako amaitu dut AuPair moduan lan egiten"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio  Orozko

"Zenbait kasu ezagutzen ditudalako eta eskaintza handia dagoelako amaitu dut AuPair moduan lan egiten"

Italian dago AINIELLE ZUBIETE IZA (Barakaldo, 1993) orozkoarra, AuPair moduan (lan bat egitearen truke bertako familia batekin bizi den pertsona). Bere esperientziaren berri eman digu.

Lan egiteko atzerrira jo duten aiaraldearrei buruzko elkarrizketa-serie baten bigarren alea da honakoa.

Gerra Zibilaren bidean barrena

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Basarrate Astobiza   Jendartea  Aiaraldea

Gerra Zibilaren bidean barrena

Gerra Zibila hasi zenetik 80 urte betetzen dira aurtengo udan. Denbora igaro den arren, Aiaraldean badira oraindik ere borroka horrek utzitako arrastoak, eta ez dira gutxi. Gerraren izugarrikeriak uste baino gertuago daude eta, isilik daudela dirudien arren, asko dute kontatzeko.

"Busti zaitez", esklerosi anizkoitzaren aurkako borrokarako dirua biltzeko jaia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio Esklerosi anizkoitza deritzon gaixotasunaren aurkako "Busti zaitez" jaia egin zen Laudion larunbat goizean.

Asier Ussia da 'Eskatu euskara eta saria irabazi' kanpainaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Asier Ussia da 'Eskatu euskara eta saria irabazi' kanpainaren irabazlea

Amurrioko 'Eskatu euskaraz eta saria irabazi' kanpainaren saria Asier Ussia Arbersek jaso du: bi pertsonentzako egonaldia Lesakako Atxaspi hotelean. Ekainaren 10etik 23ra herriko 21 saltokik parte hartu zuten ekimen honetan, zeinaren bidez euskaraz egiten zuten kontsumitzaileei txartelak eman zizkieten.

Bi aste horietan, guztira, 2000 boleto banatu dira, 700 sarirekin. Saritu gabeko txartelen artean ekainaren 24an Ussiak irabazi duen zozketa burutu zen. 

 

 

 

Errefuxiatuentzako aterpe izatetik urrun dago Aiaraldea

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Aiaraldea

Errefuxiatuentzako aterpe  izatetik urrun dago Aiaraldea

Ikasturte osoan zehar presente egon den gaia izan da errefuxiatuena. Irailean bertan hainbat ekimen egin ziren eskualdean horri begira: Amurrio eta Urduñako Udalek adierazpen instituzionalak onartu zituzten. Berdina egin zuen Laudioko Udalak, eta bi pisu sozial prestatu zituen errefuxiatuei harrera egiteko, “7-8 inguru” bertaratzea aurreikusi baitzuten.

Nerbioiko Parke linealarekin jarraitzeko proiektua onartu du udalak, Olakoraino hel dadin

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Nerbioiko Parke linealarekin jarraitzeko proiektua onartu du udalak, Olakoraino hel dadin

Amurriok onartu berri du Nerbioiko Parke linealaren tarte berriaren proiektua, Sagrada Familia ikastetxea zenaren eta Olako auzoaren arteko zatia, hain zuzen. Arabako Foru Aldundiak gauzatuko du proiektua, baina udalak egin beharko ditu desjabetzeak obrekin hasi aurretik.

Odola emateko kanpaina berria abiatuko dute gaur goizean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Odola emateko kanpaina berria abiatuko dute gaur goizean

Uztaila eta abuztu bitartean odola emateko kanpaina berria garatuko dute Laudion. Honetan egingo dituzten zazpi hitzorduei esker, Laudiok 1982an hasi zuen bideari jarraitasuna emango dio. 

Iaz 677 emaile elkartu zituen Laudiok egindako kanpainen bitartez. Horri esker, gaur egun parte hartzaile gehien dituen EAEko bigarren herria da. Eskualdean ere odol emaile ugari dago, Amurrion 546 egon ohi dira, Artziniegan 100 eta Luiaondon 84. 

Deialdiak:

“Jende askok eskatzen du etxeko laguntza zerbitzua, baina ez dago baliabide nahikorik”

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Basarrate Astobiza   Jendartea  Aiaraldea

“Jende askok eskatzen du etxeko laguntza zerbitzua, baina ez dago baliabide nahikorik”

ANA ORIBE (Laudio, 1962) zaintzailea da. Arabako Foru Aldundiaren etxeko laguntza programaren baitan, Arabako Laguntza enpresan, lan egiten du. Zaintza lanei buruzko erreportaje bat dela eta egin genion elkarrizketa.

Nola egiten duzue lan?