Katuak babesteko bilketa egingo du Amukatu elkarteak apirilaren 1ean eta 2an

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Katuak babesteko bilketa egingo du Amukatu elkarteak apirilaren 1ean eta 2an

Amukatu katuen babeserako elkarteak bilketa gauzatuko du Amurrioko Eroskin apirilaren 1ean eta 2an. Janaria, harea eta jendeak egin nahi dituen ekarpenak jasoko dituzte Amukatuko kideek, bertan mahaia jarriko baitute.

Amurrioko elkarteak kaleko katuak zaindu eta kolonien populazioa kontrolatzen du, esterilizazioen bitartez. Gainera, animali gaixo edo zaurituak jasotzen ditu eta jabe berriak bilatzen dizkie, baldin eta etxe-katuak badira.

Independentziari buruzko herri galdeketa hemendik bi urtera egitea aurreikusi dute Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio Ehundik gora herritar bildu ziren Dolumin Barikuan Gure Esku Dago-k antolatutako argi mosaikoan. Hori ez da izango, baina, Gure Esku Dago-ko kideek egingo duten azken ekimena izango, hemendik bi urtera Laudion independentziari buruzko herri galdeketa bat egitea aurreikusten baitute.

Gazteen lokalen gaineko azterketa abiatu du Laudioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Gazteen lokalen gaineko azterketa abiatu du Laudioko Udalak

Herriko gazteek erabiltzen dituzten lokalen ezagutzarako prozesu bat martxan jarri berri du Laudioko Udalak. Horrelako espazioak erabiltzen dituztenen segurtasuna bermatu eta auzokoekin zein jabeekin arazoak ekiditeko prozesuari ekin nahi diote. 

Gazte Danbadarako bost sarrerek badute jabea

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Gazte Danbadarako bost sarrerek badute jabea

Egin berri dugu Gazte Danbadako biharko (larunbata) kontzertuetarako bost sarreren zozketa. Hauek dira zortedunak:

*Ira

*Alb

*Iñaki Ibarluzea

*Nineu

*Ekhi Ederra

Bost irabazleek mezu bat jaso dute euren posta elektronikoetan, sarrerak lortzeko argibideekin. 

8 hilabeterako lanak abiatu ditu geltokian Renfek

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Arrankudiaga-Zollo

8 hilabeterako lanak abiatu ditu geltokian Renfek

Renfek hasi ditu dagoeneko Arrankudiagako geltokiko lanak eta, printzipioz, 8 hilabetez luzatuko direla aurreikusi du. Horrela, herritarrek egindako eskaera historikoari erantzun dio enpresak.

Obrak hiru esparrutan eragingo du: nasara heltzeko irisgarritasuna egokituko du, eta aldi berean nasak hobetu eta aterpeak berrituko ditu. Hori gauzatzeko, arrapalak eta eskailerak eraikiko dituzte eta biek beteko dute irisgarritasunerako araudia.

Eskualdeko turismoaren oinarriak finkatzeko bildu dira alkate, alderdi politikoetako kide eta teknikariak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Eskualdeko turismoaren oinarriak finkatzeko bildu dira alkate, alderdi politikoetako kide eta teknikariak

Aiaraturrek antolatuta, alkateak, alderdi politiko guztietako ordezkariak, merkatarien elkarteak eta teknikariak bildu dira Aiaraldeko errekurtso turistiko zein produktuen komertzializazio, banaketa eta promozioa sustatzeko.

Proiektuaren baitan garrantzia handia izango du produktu enogastronomikoaren finkatzeak eta produktu natural zein ondarezko-kulturalaren sustatzeak, hala nola turismo jasangarriarekin lotutako ekintzei indarra emateak.

Arraño eta Iturralde inguruetan irisgarritasuna hobetzeko lanak hastear dira

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Jendartea

Arraño eta Iturralde inguruetan irisgarritasuna hobetzeko lanak hastear dira

Hastear dira Aretako Iturralde kaleko irisgarritasun planaren 2. faseko lanak; bertoko 18. atarira ibilgailuz heltzeko bidea bermatuko dute obrek.

Arraño

Laudioko udala Arraño auzorako irisgarritasun proiektuaren 3. fasea gauzatzeko behar besteko finantzazioa osatzeko bidean dagoela iragarri du Obra, Zerbitzu, Mantentze-lanak eta Landare Ingurumena Arloko arduradunak.

Mariaren Lagundiako mojak Bergarara joango dira

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

Mariaren Lagundiako mojak Bergarara joango dira

Mariaren Lagundia Konpainiako mojak Bergarara joango dira. Urteetan zehar ikastetxe gisa funtzionatu arren azken urteetan kongregazioa soilik mantendu da, 2003an itxi baizituzten ateak hezigune gisa. Orain arte, ordea, hamaika ekitaldi antolatu dira bertan, azpiegiturak elkarte askori zabalduz. Ume saharauiarrek, esaterako, bertan igaro dute azken urteetan uda. Foru plazako arkupeetako margolanak ere bertan prestatu zituzten. Monjek adierazi dutenez, eraikina ez da hutsik geratuko, koordinatzaile bat egongo da mantenu eta kudeaketarako.

Ekin diote Gazte Danbadarako azpiegiturak muntatzeari

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio Ekin diote Laudion ostiralean hasiko den Gazte Danbadarako azpiegituren muntaketari. Dozenaka boluntario inplikatu dira auzolanean. Larrako zelaietan ari dira akanpalekua muntatzen. Aldaikoerreka plazan Akeita gunea egongo da eta Industriagunean, berriz, kontzertuetarako karpak.

Pazko astean hasiko dira Odeibarreko aparkalekua hobetzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Jendartea  Laudio

Pazko astean hasiko dira Odeibarreko aparkalekua hobetzeko lanak

Odeibarreko aparkalekuaren egoera kaskarra jorratu zuten Erdiguneko eta Landaluzeko auzo batzarretan. Aparkaleku garrantzitsua da autoak erdigunetik kanpo mantentzen laguntzen duelako.

Urte luzez behin behineko irtenbidea izan da eta Udalak uste du aparkalekua egonkortu eta hainbat hobekuntza egiteko garaia dela. Lurra berdindu eta asfaltatu, partzelak margotu eta itxitura bat jarriko dute aparkalekua babesteko.

Urduñako pagadiaren berreskuratzea eta bilakaera ikusgai airetik

Erabiltzailearen aurpegia Juanma Perez de Ana   Jendartea

Urduñako pagadiaren berreskuratzea eta bilakaera ikusgai airetik

2014. urteko aireko argazki honetan, Geografia Institutu Nazionalaren fototekatik hartuta, pagadiak Bedarbide eta Txarlazo mendien arteko magala estaltzen duela ikus daiteke.

Era berean, basoak ez duela itxura berdina alde guztietan ikus daiteke, pagadiak ez duelako adin bera.

Laudioko suhiltzaileen parkeko ateak, herritarrei zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio Ate irekien jardunaldia egin zuten Laudioko suhiltzaile parkean iragan asteburuan. Suhiltzaileen jarduna gerturik ezagutzeko aukera izan zuten parkera bertaratutako haur zein helduek.