Konpostaje komunitarioa egiteari ekin zioten asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

Urduñako hainbat herritar elkartu ziren larunbatean konpostaje komunitarioa egiteko.

Argazkiak: Antonio Muñoz

Hilaren 29ra arte egongo da aurrekontuen inkesta betetzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Hilaren 29ra arte egongo da aurrekontuen inkesta betetzeko aukera

Abenduaren amaieran hasi zen aurrekontu parte hartzaileak osatzeko prozesua. Etxeetako postontzietan jasotako  inkestekin -webgune bidez ere bete daitezkeenak- 2016ko aurrekontuak osatzeko ekarpenak egiteko aukera dute laudioarrek. Parte hartzeko, inkesta bete eta udalak kokatutako 9 postontzietako batean sartu behar dute, hilaren 29 baino lehen.

Martxoan helduko da bederatzigarren pintxo lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Jendartea  Laudio

Martxoan helduko da bederatzigarren pintxo lehiaketa

Bi asteburuz luzatuko da lehiaketa, martxoaren 4tik 6ra eta 11tik 13ra. Parte hartu nahi duten tabernek urtarrilaren 29 arte izena eman dezakete 94 403 49 85 telefonora deituz edo comercio@gmail.com helbidera idatziz.

Iñigo Martinez de Cerrillo zinegotziak azaldu duenez, herriko erdigunean bakarrik ez, auzoetan ere lehiaketako pintxoak gozatzeko aukera izango da.  Izan ere, aurreko edizioren batean auzoetako tabernak izan dira txapeldunak.

Biltegiko erabiltzaileentzako 25 bono emango dituzte komertzioek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

Biltegiko erabiltzaileentzako 25 bono emango dituzte komertzioek

Urduñako Biltegiko erabiltzaileei lagundu asmoz, 20 euroko 25 bono banatuko dituzte hainbat komertziok. Egitasmoa Urduñako Merkatari Elkarteak sustatu du. Azaldu dutenez, orain arte kontsumitzaileen artean zozketatzen zituzten txartelak. Aurten, baina, Biltegiari babesa ematea erabaki dute, eta bertara bideratuko dute ekarpena.

20 euroko 25 bono

Kutxabank-ek Latiorroko bulegoa utzi du, auzokideek itxieraren kontrako sinadura bilketa abiatu arren

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Kutxabank-ek Latiorroko bulegoa utzi du, auzokideek itxieraren kontrako sinadura bilketa abiatu arren

Kutxabank-ek urtarrilaren 15ean -pasa den ostiralean, alegia- ireki zuen azkenengo aldiz Latiorroko ordezkaritza. Orain, auzoko bezeroek Zumalakarregi etorbidean dagoen lokalera jo beharko dute.

Zenbait auzokidek sinadura bilketa abiatu zuten Latiorroko dendetan, bulegoaren itxiera ekiditeko. Hala ere, ekimenak ez du Kutxabank-en asmoetan eraginik izan eta bankuak behin betiko itxi du Latiorroko lokala.

Gastronomiaren bidez Saharako kulturara hurbiltzeko aukera emango du Adi Emakumeak taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Jendartea  Urduña

Gastronomiaren bidez Saharako kulturara hurbiltzeko aukera emango du Adi Emakumeak taldeak

Munduko hainbat txokotako kultura gastronomiaren bidez ezagutzeko "Munduko Janak" egitasmoarekin aurrera jarraitzen du Urduñako Adi Emakumeak taldeak. Aurreko saioetan Maroko, Senegal edota Paraguaiko jakiekin egin bezala, oraingoan Mendebaldeko Saharako kultura gastronomikoa ezagutzeko aukera izango da.

Egitasmoa larunbatean, hilak 23, 12:00etatik aurrera izango da Alondegian. Antolatzaileek aldez aurretik izena ematea eskatu dute, plazak mugatuak baitira. Inskripzioa telefonoz egin daiteke, 687818658 telefonora deituta edo mezu bitartez. Prezioa 6 eurokoa izango da.

San Anton azoka Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio Uploaded by Hauxe Da on 2016-01-18.

Autobusen ordutegiak doitu dituzte Aiaran eta Arabako Errioxan

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Alea   Jendartea  Aiaraldea  Aiaraldea: Araba

Autobusen ordutegiak doitu dituzte Aiaran eta Arabako Errioxan

Arabako Foru Aldundiak urtarrilaren 18tik aurrera hainbat aldaketa sartuko ditu Aiaraldeko eta Arabako Errioxako udalerriei zerbitzu ematen dieten herri arteko garraioko hiru linearen ordutegietan eta geltokietan, batez ere, eskualde horietakoak izanik, Gasteizko ikastetxeetan matrikulatuta dauden ikasleek horien zerbitzuak erabili eta eskolara sasoiz heldu daitezen xedearekin.

Gure Ahaleginak txakolindegiak jaso du San Tomas Bilboko Azokaren saria

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

Gure Ahaleginak txakolindegiak jaso du San Tomas Bilboko Azokaren saria

Gure Ahaleginak Urduñako txakolindegiak Mikeldi saria jaso zuen asteartean Bilboko BBK Aretoan. San Tomas azokako 2015. urteko ardo beltz onena aurkezteagatik saritu dute.

Erabakia epaimahai tekniko batek hartu du. Lehiaketan parte hartzeko San Tomas azokan parte hartu ez ezik, antolatzaileei ardo botila pare bat ere eman behar zitzaizkion. Lehiaketako 2 kategoriatan -3 daude- aurkeztu zen Gure Ahaleginak eta ardo beltz onena ekoizteagatik Mikeldi saria eta 600 euro eskuratu ditu.

 

Aiara Oinezek herritarren iritzia jaso nahi du mapa komunitarioa sortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiara

Aiara Oinezek herritarren iritzia jaso nahi du mapa komunitarioa sortzeko

Aiara Oinez Foro soziosanitarioak mapa komunitarioa sortzeko ikerketa abiatu du. Horretarako, herritarren iritzia jasotzeko inkesta sortu du. Galderak aiaraoinez.es.tl webgunean, Saraube aldizkarian edota Foroaren Facebook orrialdean daude. Erantzunak Luiaondoko zein Arespalditzako osasun zentroetan, udal bulegoetan edo Arespalditzako farmazian jarri diten postontzietan urtarrilaren 31 arte utz daitezke.

Errepideko konkorrek larrialdietan duten eragina aztertu du Mateo Lafraguak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Jendartea

Errepideko konkorrek larrialdietan duten eragina aztertu du Mateo Lafraguak

Artziniegatik Bilborako bidean dauden konkorrek sortutako arazoek bultzatuta, gai horri buruzko azterlan oso bat burutu du Mateok. Larunbat honetan aurkeztuko du bere lana Artziniega Museoan.

Baserriak GPS sistemaren bitartez kokatu ahal izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiara

Baserriak GPS sistemaren bitartez kokatu ahal izango dira

Udalak Aiarako baserrien inbentarioa egin du eraikin bakoitzak GPSaren bitartez kokatu ahal izateko. Hala, informatika aplikazio bat, ibilgailuetako nabigatzaileentzako fitxategiak eta webgunea sortuko dute. Horrek larrialdi kasuetan lekura heltzeko erraztasuna emango du.

Informatika programak baserri guztiak “Google maps” bidez kokatzea ahalbidetu eta hauetara heltzeko bideak zehaztuko ditu. Gainera, horretarako webgune bat garatuko dute eta ibilgailuetako nabigatzaileetan erabiltzeko pdi fitxategiak (interes puntuak).

Ainara Gotxi aiararrak "El Conquistador" telebista-programako edizio berrian parte hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiara

Ainara Gotxi aiararrak "El Conquistador" telebista-programako edizio berrian parte hartu du

Ainara Gotxi aiararrak El Conquistador telebista-programa arrakastatsuan parte hartu du. Atzo estreinatu zuten edizio berria ETBn. Aiarako lehiakideak “Pirañas” taldean aritu da.

Mugikortasun-urritasuna duten pertsonentzako oporraldien eskaintza areagotuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Mugikortasun-urritasuna duten pertsonentzako oporraldien eskaintza areagotuko dituzte

COCEMFE Ezintasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioak 16 urtetik gora eta %33 baino gehiagoko mugikortasun-urritasuna duten pertsonentzako hondartza eta terma eskaintza areagotuko du.

Oporraldietan parte hartzeko interesa dutenek udaleko Herritarren Arreta Bulegora jo beharko dute. Eskaera egiteko epea irteera eguna baino bi hilabete lehenago itxiko da.

San Anton Azokan izena emateko epea bihar bukatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

San Anton Azokan izena emateko epea bihar bukatuko da

Aurten ere San Anton Elkartasun Azoka egingo dute Amurrion, urtarrilaren 17an, hain zuzen. Izena emateko epea urtarrilaren 1ean ireki zuten eta igandean, hau da, urtarrilaren 10ean, bukatutzat joko dute.

Ohitura denez, hainbat ekoizlek parte hartuko dute azokan. Gainera, horiek egindako ekarpenekin enkantea gauzatuko dute antolatzaileek. Lortutako dirua elkarte edo gobernuz kanpoko erakunde bati emango diote, nahiz eta oraindik ez duten erabaki. Aurreko edizioetan Laguntza eta Caritas hautatu zituzten horretarako.