San Anton Azokan izena emateko epea bihar bukatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

San Anton Azokan izena emateko epea bihar bukatuko da

Aurten ere San Anton Elkartasun Azoka egingo dute Amurrion, urtarrilaren 17an, hain zuzen. Izena emateko epea urtarrilaren 1ean ireki zuten eta igandean, hau da, urtarrilaren 10ean, bukatutzat joko dute.

Ohitura denez, hainbat ekoizlek parte hartuko dute azokan. Gainera, horiek egindako ekarpenekin enkantea gauzatuko dute antolatzaileek. Lortutako dirua elkarte edo gobernuz kanpoko erakunde bati emango diote, nahiz eta oraindik ez duten erabaki. Aurreko edizioetan Laguntza eta Caritas hautatu zituzten horretarako.

Sinadura bilketa abiatu dute, tren zerbitzua mugikortasun-urritasuna duten pertsonentzat egokitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Jendartea  Aiaraldea

Sinadura bilketa abiatu dute, tren zerbitzua mugikortasun-urritasuna duten pertsonentzat egokitzeko

Urduña eta Bilbo lotzen dituen Renferen C3 aldirikoen tren zerbitzua mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitu dezaten sinadura bilketa abiatu berri dute change.org web gunean.

Izoriako Jaietan ere ibili ziren Errege Magoak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiara  Aiara: Izoria

Urte berriarekin abiatu zituzten jaiak Izorian. Besteak beste, Errege Magoen bisita izan zuten. Asteburuan bukatutzat emango dituzte jaiak baina biharko egitarau zabala prestatu dute.

Argazkiak: Izoriako Jai Batzordea

"Tren zerbitzua egokituz gero nire kabuz joango nintzateke errehabilitazioa egitera"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

"Tren zerbitzua egokituz gero nire kabuz joango nintzateke errehabilitazioa egitera"

MARIA LUISA GOIKOETXEA (Urduña, 1960) burmuineko hemorragia izan zuen 2014an eta mugikortasun arazoak dauzka geroztik. Errehabilitazioa egiteko Bilbora jo behar du baina Renfek ez du bere zerbitzua egokitu. Hori konpontzeko, sinadura bilketa abiatu du Maria Luisak.

Nola bururatu zitzaizun sinadura bilketa hastea?

Gozoki ugari banatu zuten Errege Magoen laguntzaileek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Makina bat guraso eta ume elkartu ziren asteartean Laudioko herrigunean Errege Magoei harrera egiteko. Erregeak agurtu ez ezik, gozokiak jasotzeko aukera izan zuten, laguntzaileek asko banatu zituzten-eta.

Argazkiak: Aitor Burgoa

Auzo Batzarrak aurrekontu parte-hartzaileak egiteko ere erabiliko dira

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Auzo Batzarrak aurrekontu parte-hartzaileak egiteko ere erabiliko dira

Hilaren bigarren hamabostaldian abiatuko dira Auzo Batzarrak eta Udalak aurrekontu parte-hartzaileak egiteko aukera ere emango du. Hala, bizilagunen ekarpenak aurrekontuak egiteko baliatuko ditu. Auzo batzarrak urtarrilaren egingo dira Laudioko auzo ezberdinetan.

Errege Magoek Urduñako kaleak argitu zituzten atzo

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

Errege Magoen kabalkadak Urduñako kaleak zeharkatu zituen atzo. Erregeen neskek eta mutilek euren bidea argitu zuten. Opari ugari eraman eta ibilbidea udaletxean bukatu zuten.

Argazkiak: J. Ruiz Lili

Errege Magoek herria bisitatuko dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiara  Aiara: Murga

Errege Magoek herria bisitatuko dute gaur

Abenduaren 5ean Errege Magoek San Juan Bautista plazara iritsiko dira 19:00etan. Itxaronaldian beste hainbat jarduera eta ustekabe egongo dira. Hala, eta beste urteetan izandako arrakasta dela eta, oparian jasotzeko inskripzioa egiteko ordua 17:30ean izango da. Bitartean, puzgarriak egongo dira eta 18:00etan dj Xaiborren diskofestarekin dantzatu ahal izango da. 20:00etan su artifizialak eta txokolate dastaketa eskainiko dute.

Auzolana Zentro Soziala egokitzeko

470.302 bisitarekin eta %48.66ko audientzia igoerarekin itxi du urtea www.aiaraldea.eus web-guneak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

470.302 bisitarekin eta %48.66ko audientzia igoerarekin itxi du urtea www.aiaraldea.eus web-guneak

2010eko apirilaren 17an sareratu zenetik, www.aiaraldea.eus euskarazko tokiko web-gunearen audientzia hazi eta hazi egin da urtetik urtera. Atzean utzi berri dugun urtean web-gunearen bisita kopurua % 48,66 hazi da, guztira 470.302 bisita erregistratu direlarik (2014an hazkundea % 20koa izan zen, 316.358 bisita).

Preso eta iheslarien alde "harriak mugitzeko" herri desafioa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio Herri erronka egin zuten atzo goizean Laudion, datorren urtarrilaren 9an Bilbo eta Baionan egingo diren preso eta iheslarien etxeratxearen aldeko mobilizazioetara joateko deia zabaltzeko asmoz.

Urte berriarekin batera, Izoriako jaiak piztuko dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco   Jendartea

Urte berriarekin batera, Izoriako jaiak piztuko dira asteburuan

Urte berriaren hasierarekin abiatuko dituzte Izoriako jaiak, San Julian eguna ospatzeko. Hori dela eta, urtarrilaren 3, 6, 7, eta 9rako egitaraua prestatu dute.

Urtarrilaren 3an hasiera emango diote jaiei, goizeko 9:00etan txupina eta odolostearen igoerarekin. Egun berean, mus txapelketa ospatuko dute arratsaldeko 15:30etatik aurrera (16:30ean izango da izen ematearen epemuga).

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz agurtu zuten urtea Orozkon

Erabiltzailearen aurpegia Samu   Jendartea

Argazkiak: AinhoaUrkiza eta Samuel Pasandin

Ur-horniketa arazorik ez da egongo, Maroñoko urtegia bere edukiaren %77an baitago

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Ur-horniketa arazorik ez da egongo, Maroñoko urtegia bere edukiaren %77an baitago

Azken asteotan euririk egin ez duen arren, Maroñoko urtegia bere edukiaren %77an dago. Beraz, Amurrio, Laudio eta Aiarako herriek ur horniketa egokia jasoko dutela ziurtatuta dago. Nabarmentzekoa da hilaren hasieran edukiaren %58an zegoela eta azken asteetan ia 20 puntu igo dela.

“Mugi daitezen harriak” herri desafioa deitu du Sarek igandean urtarrilaren 9ko manifestazioa iragartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Jendartea

“Mugi daitezen harriak” herri desafioa deitu du Sarek igandean urtarrilaren 9ko manifestazioa iragartzeko

Sare herri ekimeneko Laudioko taldeak “Herri desafioa” deitu du urtarrilaren 3an, igandea, Laudioko Herriko Plazan 12:30etik aurrera. Urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan “Mugi daitezen harriak” Giza Eskubideen, Konponbidearen eta Bakearen alde Sarek eta Bagoaz kolektiboak deitu dituzten manifestazio deialdiak iragartzea izango da hitzorduaren xedea.

Beteranoak vs gazteak

Herriko soka-tira taldeetan eta herri kiroletan aritutako beteranoekin harremanetan jarri da Sare Herriko plazan herritarrekin batera soka-tira desafioan lehia daitezen.

Kale Inkesta: Aiaraldearrek kontatu dute nola ospatzen duten urte berria

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea Kalera atera gara aiaraldearrei urte berria nola ospatzen duten galdetzera.