Gaztelekuaren kudeaketa esleitzeko baldintzak onartu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Gaztelekuaren kudeaketa esleitzeko baldintzak onartu dituzte

Pasa den astean Tokiko Gobernu Batzordeak Gaztelekuaren gestioaren esleipenean parte hartzeko baldintzak onartu zituen. Hautatua izango den enpresak bi urtez izango du espazioa ustiatzeko eskubidea, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin.

Baldintza-agirian ezarritakoaren arabera, alde batetik proiektua eta hobekuntzak eta bestetik arlo ekonomikoa baloratuko dituzte. Proiektuari dagokionez, egitarauan ezinbestean menpekotasunen aurkako prebentzioak eta hezkuntza afektibo-sexuala landu beharko dira. Hobekuntzak, aldiz, eskaintzailearen esku utziko dira.

Laudio Bonoek merkeago erosteko balioko dute

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco   Jendartea

Laudio Bonoek merkeago erosteko balioko dute

APILL Laudioko Udalaren babesarekin kanpaina berria abituko du bere bezeroei zuzenduta; Elkarteak bono batzuk jarriko ditu salgai bere bulegoetan. Horiekin merkeago erosteko aukera egongo da herriko hainbat establezimenduetan.  

Horrelako kanpainak arrakasta handiz egin dira Euskal Herriko beste herri eta hiri batzuetan eta kasu guztietan onarpen egokia izan dute.

APPILLek azaldu du bono horien erosketa oso onuragarria izango dela bezeroentzat; izan ere, bonoen bitartez eguneroko erosketetan nahiko diru aurreztuko dute. Zehazki, bi bono mota eskainiko dituzte:

Udalaren egoera ekonomikoa aztertzeko batzar irekia egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

Udalaren egoera ekonomikoa aztertzeko batzar irekia egingo dute

Urduñako udalak 2016ko aurrekontuen prozedura eta 2015eko balorazioa egiteko bilera irekia egingo du asteazkenean, hilaren 18an. Hitzordua 19:00etan izango da, Alondegian.

Landuko diren gaiak hiriarentzako garrantzitsuak izaki, herritarrei bertaratzeko deia luzatu die udalak. Ildo beretik, abenduan aurkeztuko dutela 2016ko aurrekontuen eta proiektuen zirriborroa aurreratu dute. Besteak beste, udalaren diru sarrerak, gastuak eta zorrak landuko dituzte.

Frontoi kalea urbanizatzeko iradokizunak erantzun ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Jendartea

Frontoi kalea urbanizatzeko iradokizunak erantzun ditu udalak

Uztailean aurkeztu zuen Amurrioko Udalak Frontoi kalea urbanizatzeko ekimena. Urrian iradokizunak aurkezteko epea zabaldu zuen eta aintzat hartu beharreko proposamen batzuk heldu direla jakinarazi du.

Batetik, Frontoi kalearen amaieran dagoen zebrabidea altxatzea proposatu dute. Horri esker, errazagoa izango litzateke oinezkoak bertatik igarotzea, batez ere, mugikortasun urriko pertsonak edo ume karroekin edo erosketetarako orgekin doazenak.

Aiarako Emakumeen Topaketa azaroaren 24an izango da Marienea Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco   Jendartea

Aiarako Emakumeen Topaketa azaroaren 24an izango da Marienea Etxean

Hurrengo azaroaren 24an, asteartea, Aiarako Emakumeen Eskualdeko Topaketa egin eta Marienea Etxean –Basauriko Emakumeen Etxea– bisitatuko dute.

Anitza da prestatu duten egitaraua egun horretarako eta parte hartzeko azaroaren 19an baino lehen eman beharko dute izena: 945 39 91 22 telefono zenbakira deituz, cayala.cultura@gmail.com helbidera idatziz edo emakume elkarteen bidez.

9:30ean emango diote hasiera ongietorriarekin eta erakundeetako ordezkarien topaketaren irekierarekin, Laudioko Bar Tolo tabernan.

Elkartasuna eta birziklatzea hari berarekin josten

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Aiaraldea

Elkartasuna eta birziklatzea hari berarekin josten

Duela bi aste inauguratu zuten Kooperak eta Caritasek bigarren eskuko arropa denda Laudion. Arropabiltegiaren proiektuari itxura berri bat eman nahi izan diote horrela. Aiaraldean badaude tankera horretako besteproiektu batzuk ere: Amurrioko Laguntza, Urduñako Biltegia eta Orozkon sortutako TrucaRec.

Bihar 49 ½ Sketchcrawleko marrazkilariek beteko dituzte herriko kaleak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Jendartea

Bihar 49 ½ Sketchcrawleko marrazkilariek beteko dituzte herriko kaleak

Biharko Euskalherria´s Sketchcrawl taldeak 49 ½ Sketchcrawla antolatu du Amurrion.

KALE-INKESTA: Laudioko Jaien datak aldatuko zenituzte?

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio Laudioko Jaien datak aldatu edo ez eztabaidatzeko bilera irekia egin zen urrian. Gu kalera atera gara herritarren iritzia jasotzeko.

"Nagusiok kendu diegun boterea berreskuratuko dute umeek proiektu honen bitartez"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio  Amurrio: Tertanga

"Nagusiok kendu diegun boterea berreskuratuko dute umeek proiektu honen bitartez"

JULENE ONAINDIA (Laudio, 1988) Urtxintxako kidea da eta Tertangako eskola zaharrean euskararen jolas parkea gauzateko parte-hartzeko prozesua abiatuko du igandean elkarteak.

Lehenik eta behin, Tertanga Kulturala zer den azalduko duzu?

Zaharren egoitzako 8 langile kaleratuko dituztela salatu dute sindikatuek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Zaharren egoitzako 8 langile kaleratuko dituztela salatu dute sindikatuek

Amurrioko San Anton Armurun zaharren egoitzan 8 langile kaleratuko dituztela salatu dute hainbat sindikatuk; CCOO, ELA, LAB, SATSE, ESK eta SAE erakundeek alegia.

Erabakia eraikinean egingo diren lanen ondorioa da, ELAk azaldu duenez. Arabako Foru Aldundiak obra horiek direla eta erabiltzaileak 4 erakunde pribaturen esku utziko dituela ere salatu du ELA sindikatuak.

Arabako Foru Aldundiak Izoriako errepidea konponduko du bihar eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiara  Aiara: Izoria

Arabako Foru Aldundiak Izoriako errepidea konponduko du bihar eta etzi

Julen Ibarrola Izoriako administrazio batzarreko lehendakariak jakinarazi du Arabako Foru Aldundiak herria zeharkatzen duen errepidea konponduko duela hurrengo bi egunetan.

“Zumarren bidegurutzetik” Maroñoraino doan bidean egingo dituzte asfaltatze lanak bihar eta etzi. Julen Ibarrolak azaldu du litekeena dela langileek bide bat okupatzea horretarako.

Hori dela eta zuhurtasunez jokatzea eskatu du. Zentzu horretan, Julen Ibarrolak gogoratu du Ulibarri auzotik igarotzen den bidea ere har dezaketela gidariek.

Herritarrez lepo aretoa Adratanek antolatutako "Urduñar berrien" jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña "Urduñar berriak" izan dira protagonistak Adratan elkarte etnografikoak aurten antolatutako jardunaldietan. Parte hartze handia egon da jardunaldiak iraun dituen egun guztietan, hitzaldi eta mahainguru guztietera ehundik goira pertsona gerturatu baitira. Migrazioen arrazoi historiko eta sozialak, bizipen pertsonalak edota herrian jasotako harrera bezalako gaiak jorratu dituzte.

Bitorika, Landeta eta Atxarteko bideen hobekuntza eta atondura lanak onartu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio  Laudio: Areta

Bitorika, Landeta eta Atxarteko bideen hobekuntza eta atondura lanak onartu dituzte

Tokiko Gobernu Batzordean hala erabakita, Bitorikatik Aretara doan errepidea zein Landeta kaleko eta Atxarteko auzoko bideak konponduko dituzte. Obra pasa den urtean egindako asfaltatze lanen jarraipena da.

Bitorikan hasita, Anbulatorioko biribilgunean, Aretako amaierara arte -hau da, Atxetaraino- luzatuko dira lanak. Tartean, Landeta kalea eta Atxarteko bidea ere konponduko dituzte.

Lehenengo urratsean tokiko zerbitzu teknikoek garatutako proiektu teknikoa onartu dute, 321.053,57 euroko aurrekontuarekin.

Amelia Barquinek euskararen erabilerari buruzko hitzaldia emango du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Amelia Barquinek euskararen erabilerari buruzko hitzaldia emango du bihar

Amelia Barquin filologoa eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak hitzaldia eskainiko du bihar 16:30etatik aurrera Zaraobe Institutuan. Hizlariak hizkuntzaren trataerari buruz arituko da, hezkidetzaren ikuspuntutik.

Mendekotasun tokiko planak Bigarren Hezkuntzako ikasleen familien arteko topaketak bultzatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Jendartea

Mendekotasun tokiko planak Bigarren Hezkuntzako ikasleen familien arteko topaketak bultzatuko ditu

2015az geroztik abian den Laudio udalerriko menpekotasunen tokiko plana Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketa zikloetan ikasten ari diren ikasleen familiei zuzendutako topaketak garatzen ari da.

Urriaren 22an gauzatu zuten lehen topaketa Derrigorrezko Hezkuntza ondorengo mailatan, Batxilergo eta Lanbide Heziketa zikloetan, seme-alabak matrikulatuta dituzten ikastetxe guztietako familiak berton parte hartzera gonbidatuz.