"Aiaraldean airearen kalitate erradiologikoa, oro har, ona da"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

"Aiaraldean airearen kalitate erradiologikoa, oro har, ona da"

SAROA ROZAS GUINEA (Urduña, 1986) EHUko ikertzailea da eta Bilboko kalitate erradiologikoa aztertu du. IKerketa horren ondorioak azaldu ditu.

Ikerketa gauzatu duzue EHUk Bilboko kalitate erradiologikoa aztertzeko, zein izan da emaitza eta zuen ondorioa?

Alde batetik, jatorri artifizialeko erradionukleidoak Bilboko airean ez direla ageri edo oso aktibitate-kontzentrazio txikian aurkitzen direla ikusi dugu.

Siriako errefuxiatuei babesa emateko prozesuak aurrera ez egitea gaitzetsi du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Jendartea  Laudio

Siriako errefuxiatuei babesa emateko prozesuak aurrera ez egitea gaitzetsi du Udalak

Joan zen irailan errefuxiatu familia bi hartzeko konpromisoa hartu zuen Laudioko Udalak eta herrian dauden bi pisu sozial prestatu zituen horretarako.

Bi familiak, ordea, ez dira heldu. Udalak Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari gutuna bidali die errefuxiatuen dramak behar duen urgentziazko erantzuna ez dela ematen salatzeko eta dagoen paralisi egoera gaitzesteko. Bidalitako gutunean mugetan zai dauden errefuxiatuei babesa emateko neurriak berraktibatzeko eskatu du Udalak.

Prozesua geldirik

Sexu aniztasuna jorratuko dute "Zinegoak" programarekin

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

Sexu aniztasuna jorratuko dute "Zinegoak" programarekin

Martxoaren hasieran Zinegoak programa jasoko du Urduñak lehenbizikoz. Berdintasun Arloak adierazi duenez, martxoaren 4ean eskainiko dituzte gaylesbotrans film proiekzioak eskaintzean datzaten egitasmoak.

Ekitaldia otsailaren 22an aurkeztuko dute Bilboko Arriaga antzokian. Urduñako egitaraua otsailaren amaieran zabalduko dute. Alabaina, Bilboko ekitaldiara bertaratu nahi duen ororentzat 4 sarrera zozketatuko ditu udalak. Horietako bat eskuratu nahi duenak berdintasuna@urduna.com helbidera email bat bidali beharko du otsailak 18a baino lehen.

Jaien datak erabakitzeko herri galdeketa egin nahi du udalak udazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Jaien datak erabakitzeko herri galdeketa egin nahi du udalak udazkenean

Laudioko udal gobernu taldeak iragarri du herri galdeketa egiteko asmoa daukatela San Roke jaien datak hautatzeko. EH Bilduk proposamena luzatu die gainerako taldeei eta guztiek babesa eman diote. Asteartean aurkeztuko diete egitasmoa sanrokeak antolatzen dituzten taldeei.

132 familiak jaso dituzte Biltegian elikagaiak, arropa, jostailuak edo altzariak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

132 familiak jaso dituzte Biltegian elikagaiak, arropa, jostailuak edo altzariak

2015 urtea ixtearekin batera Urduñako Biltegiaren balorazoia aurkeztu du Urduñako udalak. Guztira, 132 familiak eskuratu dituzte Biltegiari esker janaria, arropa, jostailuak edo altzariak.

Elikagaien kasuan 74 izan dira hilean behin hornitu dituzten familiak, 222 pertsona. Horretarako Europatik 10.207,57 kilo jaso ditu biltegiak, eta Bizkaiko Elikagai Bankutik 7.175,50 kilo. Bihurtze elkarteake ere astero jaso ditu elikagaiak Urduñako komertzioetan. Udalak, berriz, 6.793 kilo janari erosi ditu, bereziki esnea, gailetak eta pasta.

Menpekotasunak ekiditeko kanpaina abiatu du Asasam-ek

Erabiltzailearen aurpegia ASASAM   Jendartea

Menpekotasunak ekiditeko kanpaina abiatu du Asasam-ek

Aurkitu” Programa Salud Mental España Konfederazioak garatutako eta Drogen inguruko Nazioarteko Planak eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioek finantzatutako Programa da. Programaren helburua osasun mentalaren inguruan sentsibilizatu eta menpekotasunak sahiestea da.

Urtero legez, Kandelak ospatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco   Jendartea

Urtero legez, Kandelak ospatuko dituzte

Ohitura da Zuhatzan auzokideek Kandelak ospatzea. Pasa den otsailaren 2an, urtero legez, Kandelen eguna dela eta, meza egin zuten Kandelariako Birjinaren omenez eta garai horretan baserrietan hiltzen dituzten txerrien txerrikiak jan zituzten bertaratutakoek.

Hala ere, otsailaren 2an ez ezik, gaur otsailaren 19an, ostirala, Kandelen ospakizuna izango dituzte berriz ere. Hori dela medio, herriko txokoan elkartuko dira Zuhatzako herritarrak, Administrazio Batzarrak antolatu duen egitarauaz gozatzeko.

EAJk jaietako zekorketa kentzeko apustua egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

EAJk jaietako zekorketa kentzeko apustua egingo du

Amurrioko EAJ-PNVk herriko jaietako zekorketa tradizionalaren ordez, beste zezen ikuskizuna antolatzearen aldeko apustua egingo du.

Jeltzaleek azaldu dute, datuen arabera, azken urteotan behera egin duela nobilladaren ikusleen kopuruak.

Amurrioko udal gobernu taldearen aburuz, “biztanleek, gaur egun, beste gustu batzuk dituzte; eta horrek zekorketako ikusleen kopuruan eragin zuzena izan du”. Azken urteotan, zekorketa abuztuaren 15ean ospatzen zen, Andra Mari egunean.

2016ko lehenengo elurtea Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Elurra Aiaraldera heldu dela baliatu zuten Xabi Zalbide eta Zuriñe Alavak argazkiak egiteko eskualdean, Gorobelen eta ingurutan, hain zuzen.

Argazkiak: Xabi Zalbide eta Zuriñe Alava

500 urte beteko ditu aurten Larruazabalgo Batzarrak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

500 urte beteko ditu aurten Larruazabalgo Batzarrak

Larruazabalgo Batzarreko araudiak 500 urtemuga beteko du aurten. Urteurrena ospatzen duten aurreneko aldia da, Jose Ignacio Salazar historialaren hitzetan.

Prestaketei heltzeko lan talde bat osatu dute udalarekin, maiatzean zehar hiru ekitaldi antolatzeko. Horien artean daude jardunaldi historikoak, liburu baten argitalpena eta batzarrak egiten ziren tokian Gernikako zuhaitzaren kimu landaketa.

Gaurtik aurrera “Erdialdeko Amerika Beltza” argazki erakusketa ikusgai dago Elexondo Pasealekuan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Jendartea

Gaurtik aurrera “Erdialdeko Amerika Beltza” argazki erakusketa ikusgai dago Elexondo Pasealekuan

Munduko herrialde bortitzenen irudiak eskainiko ditu gaurtik eta martxoaren 6a bitartean ”Erdialdeko Amerika Beltza” argazki erakusketak Elexondoko Pasealekuan.

Elizaren inmatrikulazioen inguruko mozioa aurkeztu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Elizaren inmatrikulazioen inguruko mozioa aurkeztu du EH Bilduk

Laudioko EH Bilduk aurkeztuko du mozioa Eliza Katolikoaren inmatrikulazioen inguruan. Horren bidez, instituzio ugariri ardurak eskatu dizkie.

Mozioak galdetuko dio Estatuko Justizia Ministerioari Elizak 1946tik gaur arte Laudion egindako inmatrikulazioei buruz. Arabako Apezpikutzari, aldiz, eskatuko dio inmatrikulatutako ondasun horiek udalari lehenbailehen itzultzeko.

Eusko Jaurlaritzari, bestalde, bide horri ekin dioten udalerri guztiei laguntzea iradokiko diote, hala informazioa eskainita nola laguntza ekonomikoa emanda.

II. Antzerki Jardunaldi Laburra martxoaren 19an izango da eta Komedia Jaialdia apirilean

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Jendartea

II. Antzerki Jardunaldi Laburra martxoaren 19an izango da eta Komedia Jaialdia apirilean

Aimara Amurrioko Antzerki taldeak martxoaren 19rako prestatu du II. Antzerki Jardunaldi Laburra. Amurrioko Kultur Etxean eta La Casonan izango da jardunaldia eta arratsaldeko 19:00etatik 21:00ak arte iraungo du.

Ordu erdiro emanaldi bat egongo da eta horien arabera 4,5,6,7 edo 8 euroko sarrera ordaindu beharko da. Hurrengoak dira egun horretan egongo diren antzezlanak:

  • Shalom Aleijem (La paz sea con vosotros)

Bidezarreta 12ko eraikina botako du Udalak sei hilabeteko epean, 33 urteko desadostasunaren ostean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Jendartea

Bidezarreta 12ko eraikina botako du Udalak sei hilabeteko epean, 33 urteko desadostasunaren ostean

Laudioko Udalak Aretako Bidezarreta kaleko 12. zenbakian dagoen eraikina botatzeko azken izapideak zehaztu ditu, otsailaren 12an egindako Gobernu Batzordean; prozesua sei hilabeteren bueltan amaituta egoteko konpromisoa agertu du Jon Ander Altubek, hirigintza arloko zinegotzi ordezkariak.

Bidezarreta kaleko eraikinaren eraispena udalak hartuko du beregain, era subsidiarioan, orubearen jabeekin adostutako hitzarmena garatuta. Horrez gain, orubearen 53 metro karratuko lursaila eskuratuko du udalak hirigintza sistema orokorren erabilpenerako.

Abisu horia piztu du SOS Deiak-ek elurragatik gaurko eta biharko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Abisu horia piztu du SOS Deiak-ek elurragatik gaurko eta biharko

Gaur 00:00etan bukatuko da abisua. Segurtasun Sailak azaldu du elur-kota 300 metro inguruan egongo dela eta, noizean behin, 200 metrora helduko dela.

Biharko iragarpena

Printzipioz, bihar ere abisu horia egongo da, 18:00ak arte.

Euskalmet zerbitzu meteorologikoak aurreratu du bihar zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo dela.