“Arranoa lodi badago hegan egiten du, baina ez dizu jaramonik egiten”

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

“Arranoa lodi badago hegan egiten du, baina ez dizu jaramonik egiten”

BORJA TREMIÑO SOLATXIk (Orozko, 2000) afizio bitxi bat du: falkoneria. Etxean duen arranoarekin ehiza-esparru batera joaten da, untxi, erbi edota eperrak ehizatzera.

Arrano batekin ehizatzen duzu, arranopola! Nola lortu zenuen hegaztia?

Emakume bat Galdakaoko ospitalera eraman dute auto batek harrapatu ostean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Emakume bat Galdakaoko ospitalera eraman dute auto batek harrapatu ostean

13:15ean gertatu da istripua Amurrioko Elizatik gertu dagoen errotondan. Errepidea gurutzatzen ari zen emakume bat harrapatu du auto batek. Udaltzaingoak adierazi du eguzkiak itsutu duela ibilgailuaren gidaria eta horren ondorioz jazo dela harrapaketa.

Artziniegan bizi da zauritutako emakumea eta kolpea jaso ostean lurrean geratu da. Anbulantzia batek artatu eta Galdakaoko ospitalera eraman du. Udaltzaingoak jakinarazi du bere egoera larria dela. Hala ere, bere bizitza ez dago arriskuan.

Beldur Barik Topaketetan Amurrioko gazteak ere protagonista izan ziren

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio 250 gazte inguru bildu ziren larunbat arratsaldean Amurrion ospatu ziren Beldur Barik topaketetan. Tailerrak, luntxa, kalejira etaondoren sari banaketari ekin zioten

Aiarako Koadrilako nagusien topaketa Laudion egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Aiarako Koadrilako nagusien topaketa Laudion egingo da

Urtero bezala, Aiarako Koadrilak eskualdeko nagusien topaketa antolatuko du abenduaren 10ean. Aurtengo edizioan Laudioko hainbat leku bisitatuko dituzte. Hitzordua 10:00etatik aurrera izango da eta Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea, suhiltzaile parkea eta udaletxea bisitatuko dituzte. Horrez gain, hamaiketakoa eta magia eta umore ikuskizuna eskainiko dute. Bazkaria 14:30ean izango da Anuntzibai Jauregia jatetxean.

Amurrioko lau bideok jaso dituzte Aiaraldea Beldur Barik lehiaketako sariak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Jendartea

Amurrioko lau bideok jaso dituzte Aiaraldea Beldur Barik lehiaketako sariak

Amurrioko gazteak izan ziren atzo Belduk Barik lehiaketaren sari banaketaren protagonistak. Eskualdean egindako lehiaketan lau sari banatu zituzten eta laurak Amurrioko gazteentzat izan ziren.

Solastiarrek hainbat jarduera egingo du, batzar nagusia, besteak beste

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Solastiarrek hainbat jarduera egingo du, batzar nagusia, besteak beste

Solastiar emakume taldeak hainbat hitzordu prestatu du abendurako. Haien artean, Batzar Nagusia, tailer bat, merkatu solidarioa eta sukaldaritza ikastaroa daude.

Abenduaren 2an 16:30ean Kultura Etxean batzar nagusia deitu du eta elkartekide guztiei irekia dago. Hurrengo egunean, 18:00etan Kultura Etxean Avillo eta Jakaranda elkarteekin batera antolatutako “Osasuna eta emakumea” ikastaroa eskainiko du.

“Compact of Mayors” agiria sinatu du udalak Euskadiko beste 9 udalekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

“Compact of Mayors” agiria sinatu du udalak Euskadiko beste 9 udalekin batera

Amurrioko udalak eta beste 9 herritako udalek “Compact of Mayors” sinatu dute. Ingurumena zaintzeko ahalegin handiak egiten dituzten herriek -hau da, negutegi efektuko gasen isurketa murrizten dituztenak- lortu dute “Compact of Mayors” horren parte izatea.

Euskararen jolas-gunea nolakoa izan behar duen erabaki dute haurrek Tertangan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio  Amurrio: Tertanga

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak kudeatzen duen Tertanga Kulturaleko "Euskararen jolas parkea" proiektuak aurrera jarraitzen du. Bertan, haurrek erabaki dute nolako jolas parkea eraiki nahi duten. Azaroaren 15ean eta 22an egindako saioetan haurrek eurek zehaztu zuten jolas-parkeak zer izan behar duen eta nolakoa izan behar duen. Haurrek marrazkiz eta plastilinaz egindako maketetan oinarrituta Abenduaren 19an auzolan eguna deitu dute antolatzaileek, haurrek irudikatutako hori errealitate bihurtzeko asmoz.

Laudioko gizon bat hil da gaur Kexaan, perretxikoak hartzen zegoela

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Laudioko gizon bat hil da gaur Kexaan, perretxikoak hartzen zegoela

Kexaan gertatu da ezbeharra, Eskorita mendiaren inguruetan,  goizeko 11:00ak aldera. 70 urte inguruko gizon bat, perretxikoak hartzen ari zela, bihotzekoak jota hil da. Laudiokoa zen gizona.  

Larrialdi zerbitzuak adierazi duenez, mendian bertan artatu dute gizona, baina azkenean hil egin da. Alpify sistema erabiltzen zuen eta horri esker aurkitu dute. 

Urduñar berrien bizipenek Alondegia koloreztatu dute, lau egunez

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Urduña

Urduñar berrien bizipenek Alondegia  koloreztatu dute, lau egunez

“Urduñar berriak” izan dira ADRATAN etnografia elkarteak Urduñan antolatutako jardunaldien protagonistak. Lau eguneko ekimena izan zen, azaroaren 5etik 9ra bitartekoa. Alondegian egin zituzten hitzaldi eta mahai-inguru guztiak, eta aretoa txiki geratu zen, ehundik gora herritar bertaratu baitziren egunero.

Kalamua Aiaraldean: Landarearen atzean ezkutatzen den basoa

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Aiaraldea

Kalamua Aiaraldean: Landarearen atzean ezkutatzen den basoa

Udazkenean izan ohi da marihuanaren uzta. Gaiaren inguruko informazio zehatzik ez dagoen arren, zer esan nabarmena du droga horrek eskualdean. Aiaraldean kontsumitzen den marihuana gehiena eskualdean ekoizten dela diote hainbat iturrik, eta landaketa gehienak “eskala txikikoak” diren arren, badaudela baita atzerrira esportatzen dutenak ere.

Mikologia eta elkartasuna uztartu zuten

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Arrankudiaga-Zollo

Jose Mari Ibarbia mikologoak 90 espezie baino gehiago sailkatu zituen igandean Gizarte Etxean. Erakustaldi mikologikoa ez ezik pintxoak ere saldu zituzten eta lortutako dirua euskal preso politikoak babesteko erabiliko dute.

Argazkiak: Txomin Egiluz

Beldur Barik lehiaketara Aiaraldetik aurkeztutako hamabi lanak ezagutu nahi?

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Beldur Barik lehiaketara Aiaraldetik aurkeztutako hamabi lanak ezagutu nahi?

Ikus-entzunezko hamabi lan aurkeztu dira EAEko Beldur Barik lehiaketara. Horietako lau Urduñan eginikoak dira. Beste zortziak, berriz, Amurrion grabatu dira. EAEn 310 lan aurkeztu dira guztira, 12-17 urte bitarteko kategorian 216 eta 18-26 urte bitarteko kategorian 94. Lehiaketako sariak larunbatean Amurrio Antzokian egingo den ekitaldian banatuko dira.

Hemen ikus daitezke guztiak:

Gizarte Etxeko boluntarioak elkartu ziren pasa den astean afaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil   Jendartea  Arrankudiaga-Zollo

Gizarte Etxeak boluntarioen lanean oinarritzen du bere jarduera. Egindako lana aitortzeko eta ospatzeko laguntzaileen afaria egin zuten pasa den ostiralean.

Argazkiak: Ixone Mendibil

Emakumeen aurkako bortizkeriaren kontra mobilizatu ziren atzo eskualdeko herri gehienetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Artziniegan, Amurrion, Urduñan, Aiaran, Laudion, Okondon eta Orozkon elkarretaratzeak deitu zituzten atzo Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira. Leku batzuetan kontzentrazioa egin zuten eta beste batzuetan, horrez gain, artile ekintzak ere gauzatu zituzten. Artziniegan tratu txarren aurkako ekimena antolatu zuten, adibidez.

Argazkiak: Uxue Alberdi, Samuel Pasandin, Unai Gotxi, Xabi Zalbide, Txabi Alvarado, Naiara Otaola