Amurrion egingo da EAEko Beldur Barik topaketa

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Ulloa Téllez   Jendartea

Amurrion egingo da EAEko  Beldur Barik topaketa

Beldur barik programa Berdinsarea egitasmoaren eskutik sortu zen, 2006an. Jendarteak dituen estereotipoak ezabatzea du helburu, “beldur barik” jarrera bultzatuz. Beldur Barik jarrerak “kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak” aldatzeko konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten du.

Kaleak hartu dituzte indarkeria matxistaren aurkako aldarriek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea Ekimen ugari egin dira Aiaraldean indarkeria matxistaren aurkako aldarria zabaltzeko. Artziniegan goizetik hasi dira. Hiriska emakume elkarteko kideek euritakoak zabaldu dituzte frontoian, erahildako emakume bakoitzeko bana. Arratsalde partean eskualdeko beste hainbat txokotara zabaldu da aldarria; Amurrio, Laudio, Orozko, Arespalditza, Urduña eta Okondon ere egin baitira elkarretaratzeak.

Komunitate musulmanak Guardia Zibilaren jazarpena eta burua estalia zuen pertsona baten mehatxuak salatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Komunitate musulmanak Guardia Zibilaren jazarpena eta burua estalia zuen pertsona baten mehatxuak salatu ditu

 

Guardia Zibilak atzo miatu zituen meskitara eguerdiko otoitza egitera joan ziren musulmanak. Gasteizko Komandantziak ohizko kontroltzat jo zuen atzoko ekintza baina Laudioko komunitate musulmaneko kideek salatu dute modu txarrean eman zirela miaketak. Hori ez ezik, Guardia Zibilak herriko meskitako lehendakaria mehatxatu zuela ere adierazi du.

 

Erasoak

 

Azaroak 25: Isilpetik plaza publikora

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Aiaraldea

Azaroak 25: Isilpetik plaza publikora

Emakumeenganako indarkeria matxista salatzeko ekimenak ugaritu egingo dira datozen egunetan. Azken hamarkadetan pauso ugari eman dira eskualdean problematika hori etxeko pribatutasunetik kalera ateratzeko. Aldaketak eman dira legedian, zerbitzu publikoetan, formazioan, prebentzioan, herri mugimenduen jardueran... baina oraindik pauso gehiago eman behar direla aldarrikatzen dute emakumeen elkarteek.

9 urteko kartzela zigorra onartu du Okondoko sabotajeengatik epaitutako herritarrak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Okondo

9 urteko kartzela zigorra onartu du Okondoko sabotajeengatik epaitutako herritarrak

Hedabideek zabaldu dute Arabako Fiskaltzak eta abokatuak akordioa lortu dutela eta akusatuak 9 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra bete beharko duela.

Okondoko herritarrak aurre egin behar zion 27 urteko kartzela zigor eskaerari baina ekidin du epaiketara jotzea akordioari esker.

Hala ere, leporatutako 11 sabotajeak dela eta 2 urteko kartzela zigorra ezarri diote bakarrik. Lehergailuak izateagatik 4 urtez zigortu dute eta urtebete egin beharko du armak edukitzeagatik, 18 hilabete kalteak eragiteagatik eta 15 hilabete mehatxuak gauzatzeagatik.

Egitarau morea datozen egunetarako

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Egitarau morea datozen egunetarako

Hainbat ekintza ari dira egiten eskualdean emakumeenganako indarkeria matxista salatzeko. Hona hemen herriz herri osatu den egitarau morea:

ARTZINIEGA

AZAROAREN 25

12:00 // Hiriska  emakumeen elkarteak  gonbidatu egiten zaituzte indarkeria matxistaren ondorioz hil diren emakumeen oroimenez euritako bat
zabaltzera eta “Ni ere tratu txarrak jasan dituen emakumea naiz” kanpainan parte hartzera Frontoia

18:00 // Herritarren elkarretaratzea emakumeenganako indarkeriaren aurka Frontoia

AZAROAK 27

Elikagai Bankuak boluntarioak behar ditu asteburuan egingo duen bilketan laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco   Jendartea

Elikagai Bankuak boluntarioak behar ditu asteburuan egingo duen bilketan laguntzeko

Elikagai Bankuak bilketa berria antolatu du estatu espainiarrean, azaroaren 27an eta 28an, hain zuzen. Aiaraldeko beste udalerri batzuetan bezala, Artziniegak ere elikagai bilketa horretan parte hartuko du, eta horrela, beste behin ere, bere elkartasuna erakutsi nahi du.

27 urteko kartzela zigor eskaera Okondon gertatutako 11 sabotajerengatik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Okondo

27 urteko kartzela zigor eskaera Okondon gertatutako 11 sabotajerengatik

Okondoar bat epaituko dute Gasteizen asteazkenean ustez 11 sabotaje egiteagatik. Arabako fiskaltzak 27 urte eta 3 hilabeteko kartzela zigorra eskatuko ditu bere aurka eta horrez gain baita 93.500 euroko isuna ere.

Irakurketa errazeko klubak abian, Amurrion eta Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Aiaraldea Asteartea da Amurrioko Kultur Etxean. Areto Nagusian daudenek bukatu berri dute irakurtzen ari diren liburuaren bigarren atala, eta horrekin batera amaitutzat eman dute Irakurketa Errazeko Klubaren aste honetako saioa. "Momentuz bi saio baino ez ditugu egin", adierazi du klubaren dinamizatzailea den Nekane Estrellak, "baina taldea oso gustura egon da, eta horrela jarraituko dugu".

Jaietako egutegia aldatzeko hiru proposamen jaso ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Jaietako egutegia aldatzeko hiru proposamen jaso ditu Udalak

Urteak dira Laudioko jaien egutegiak herritarren artean zalantzak sortzen dituela. 2003an ezarritako ereduak ez du herritarren oniritzia lortu. Aurretik 15 egunez luzatzen ziren jaiak bitan zatitu ziren urte hartan. Egutegi berria zehazte aldera, 2014 urte amaieran talde bat batu zen hausnarketa eta eztabaidari hasiera emateko. Helburua bertatik proposamen bateratua lortzea izan bazen ere, zailtasunak medio, azkeneko ondorioetan sei proposamen aurkeztu zituzten.

Jostailuak biltzeko kanpaina aurkeztu du Urduñako Biltegiak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

Jostailuak biltzeko kanpaina aurkeztu du Urduñako Biltegiak

Bihurtze elkarteak eta Urduñako udalak gabonetan jostailuak banatu ahal izateko kanpaina abiatuko dute. Helburua egoera onean dauden jostailuak pilatzea da, haurren artean banatu eta ume guztiek jolasteko aukera izan dezaten. Era horretan, nola jostailuei hala haurrei bizitza berri bat ematea bilatzen dute.

Jostailuak emateko 2 aukera

Igerilekuetako aldagelak konponduko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Artziniega

Igerilekuetako aldagelak konponduko dituzte

Igerilekuetako aldagelak egokitzeko lanak aurkeztea onartu du Artziniegako Tokiko Gobernu Batzarrak Obra Txikiko Foru Planean.

Egun, aldagela horiek ez dute betetzen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako araudia eta ondorioz berritzeko beharra dute.

Udalak prestatutako aurrekontuaren arabera, lanek 35.000 euro balioko dute.

Auzolanean konpondu nahi dute Arenaldeko parkea

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Okondo

Auzolanean konpondu nahi dute Arenaldeko parkea

Okondoko Udalak diru-laguntza eskaera egin dio Arabako Foru Aldundiari Arenalde parkeko kulunkak konpontzeko.
30.000 euro gehienez eskatu dezakete horretarako. Lanak auzolan bitartez gauzatuko ditu Guraso Elkarteak.
Asmoa kulunka berriak jartzea da, orain daudenak baino gehiago. Lurzorua ere hobetu nahi dute itxura bera izan dezan.

Bertan behera utzi dute larunbatean egin nahi zuten ibilbide osasuntsuen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Bertan behera utzi dute larunbatean egin nahi zuten ibilbide osasuntsuen aurkezpena

Amurrioko Udalak erabaki du, eguraldiko iragarpena dela eta, larunbaterako iragarri zuen ibilbide osasuntsuen aurkezpena bertan behera uztea.

Hori dela eta, abenduaren 8an, asteartean, egitea adostu dute. Bañueta kiroldegiaren paretik abiatuko da goizeko 11:00etan.

Udal ortuetako etxolen teilatuak konponduko dituzte negua heldu baino lehen

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Udal ortuetako etxolen teilatuak konponduko dituzte negua heldu baino lehen

Konpondu gabe dauden udal ortuetako 29 etxoletako teilatuak konpontzeko lanei ekingo dio udalak. Negua heldu baino lehen egin nahi dituzte konponketak.

Amurrioko Larrinbe auzoan, hilerri ondoan guztira 63 etxola daude, baina beste guztiek teilatua ondo dute eta erabiltzeko baldintza egokietan daude.