Emakume bat erasotu dutela salatzeko kontzentrazioa deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

Emakume bat erasotu dutela salatzeko kontzentrazioa deitu dute

Urduñan emakume bat erasotu dutela salatzeko kontzentrazioa egingo dute gaur 19:00etan udaletxe aurrean. Mobilizazioaren leloa "Emakumeen kontrako indarkeriarik ez!" izango da. Elkarretaratzea Urduñako Parekidetasun Batzordeak deitu du; Adi Emakume taldeak, Loraldik, Mugaldek, Caritasek eta udalak. Eraso matxista asteazken gauean eman zen. Atzo salaketa jarri ostean gaur izan du epaiketa erasotzailetzat jo duten haren bikotekideak. 

Bost urteetan 33 salaketa

V. Enkantea egingo dute maiatzaren azkenengo igandean

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco   Jendartea

V. Enkantea egingo dute maiatzaren azkenengo igandean

Azken urteetan ohikoa den moduan, maiatzaren azkenengo igandean, aurten maiatzaren 25ean hain zuzen ere, Aretako Enkantea egingo dute. Eguerdiko 12:00etatik aurrera Aretako plaza berrian ikusgai egongo dira eskuragai izango diren produktu guztiak; jakiak, jostailuak, kamisetak musika CDak eta bestelako produktuak, besteak beste. Edari eta pastelak ere ugariak izango dira, baita itsaski-jana ere.

II. Truke Azoka Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco   Jendartea

II. Truke Azoka Amurrion

Maiatzaren 16an martxan jarriko da Amurrioko Juan de Urrutia plazan II. Truke Azoka. Bertan liburuak, jostailuak, CDak eta DVDak aldatu egin ahal izango dituzte baina, horretarako Amurrioko Udalean (9:00-14:00) edo Liburutegian (10:00-14:00 eta 17:00-20:00) utzi beharko dituzte maiatzaren 9tik 15era. Bakoitzak, gehienez hiru objektu aurkeztu ahal izango ditu eta bono bat emango zaie egun horretan beste objektu bategatik aldatzeko.

“Askotan jarrerekin guk gaixotzen dugu gure gorputza”

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

“Askotan jarrerekin guk gaixotzen dugu gure gorputza”

MAITE GARCIA (Urduña, 1978) iridologoa da. Begietatik gorputzaren eta pertsonaren arazoak irakurtzen ditu.

 

Zer ikusten da begietan?

Untzuetako gaztelua nafarra zela aldarrikatzeko ekimenak antolatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Aiaraldea  Arakaldo  Arrankudiaga-Zollo  Orozko

Untzuetako gaztelua nafarra zela aldarrikatzeko ekimenak antolatu dituzte

Untzueta mendian zegoen gaztelua “nafar gaztelua” zela aldarrikatzeko sortu dute Untzueta Nafar Gaztelua ekimena. Gaztelua Nafarroako erreinuaren defentsa-sistemaren parte zela eta ondorioz Aiaraldea Nafarroa dela defendatzen dute, eta hori azaltzeko mugarri bat jartzeko asmoa dute apirilaren 6an.

Urduñako gaztetxeak 2 urte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña urduñako gaztetxeak 2 urte betetzen ditu martxoaren 25ean

[Erreportajea] Down Sindromea: Erritmo ezberdina, balio bera

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea

[Erreportajea] Down Sindromea: Erritmo ezberdina, balio bera

Down sindromea geneetako 21. kromosoman hiru kromosoma agertzearen ondorioz gertatzen da. Martxoaren 21ean izango da Down Sindromearen Nazioarteko Eguna. Ezaugarrien artean adimen erritmo ezberdina eta bereizgarri fisikoak daude. Jaiotzetik antzematen da. Izena, John Langdon Haydon Downi zor zaio, berak deskribatu baitzuen lehen aldiz 1866an.

Mugalderen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria   Jendartea  Urduña

Mugalderen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte

80. hamarkadan, Urduñan euskal kultura eta abertzaletasuna bultzatzeko elkargunerik ez zegoela ikusita, hainbat herritarrek Mugalde Kultur Elkartea sortu zuten. Oraindik herrian ez zegoen euskal hiztun askorik, baina kementsu aritu ziren, eta oso harrera ona izan zuten. 

Zumalakarregi kalea konpontzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Jendartea

Zumalakarregi kalea konpontzen ari dira

Laudioko Udala Zumalakarregi etorbideko zebrabideak irisgarritasuna sustatzeko legediak ezarritako baldintzara hobetzeko lanei ekin die egunotan. Aldaketak zebrabideetan, faroletan eta espaloietan egingo dituzte.

Txakolinaren ibilbidea

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Aiaratur-ek sareratutako bideoa Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidea sustatzeko.

Herri-galdeketaren bitartez erabakiko dute uraren kudeaketa

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Jendartea

Herri-galdeketaren bitartez erabakiko dute uraren kudeaketa

Arrankudiaga-Zolloko udalak Martxoan zehar egingo ditu auzo batzarrak. Auzo batzar horien gai nagusia ura izango da.

Herritar asko atera dira kalera emakumearen nazioarteko egunean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Herritar asko atera dira kalera emakumearen nazioarteko egunean

Martxoaren 8aren harira, ekitaldi ugari egin dira eskualdean. Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko kontzentrazioak egin dituzte herri gehienetan. Urduñan eta Arrankudiagan atzo egin zituzten. Laudion, Okondon eta Amurrion gaur eguerdian burutu dituzte. Amurrion, betibiziak -loreak- banatu dituzte, besteak beste. Okondon, aldiz, bideo proiekzioa eta bazkaria gehitu dizkiote kontzentrazioari. Orozkon, aldiz, arratsaldean izango dira ekitaldi guztiak. Kontzentrazioa 19:15etan izango da Zubiaur plazan. 

Emakumeek urtean 84 egun gehiago lan egin behar dituzte gizonaren soldata bera jasotzeko

Erabiltzailearen aurpegia Juanjo Basterra Respaldiza   Jendartea  Aiaraldea

Emakumeek urtean 84 egun gehiago lan egin behar dituzte gizonaren soldata bera jasotzeko

Krisi ekonomikoko garaietan enpresariek eta gobernuek egoera honi probetxu ateratzen diotemozkin gehiago izateko. Lan munduan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasuna hiru osagaietan oinarritzen da: zeregina, kontratazio mota eta soldatak.

Errealitateak erakusten du Europar Batasuneko gobernuek, orokorrean, ez dutela galarazten egoera horretan eroso dauden enpresariei, emakume baten kontratuarekin duten kostua txikiagoa delako, modu zuzenean mesede egiten dien diskriminazioa urterik urte errepikatzea.