Zauritu bat Malkuartun gertatutako auto istripuan

Laudio

Istripua gertatu da gaur arratsaldean Laudion, Malkuartuko errepidean, 13:15ak aldera. Auto bat bidetik atera da Okondorako norantzan, eta emakume bat ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da. Larrialdi zerbitzuak, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira ezbeharra jazo den tokira, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute zauritua. 

"Herri txiki, infernu handi" telebista saioa grabatuko dute Artziniegan

Artziniega

Urriaren 8an izango da bakarrizketen emanaldia Toñin Luengas frontoian. Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleek gidatuko dute saioa. Udalak gonbidapenak banatuko ditu aforoa neurtzeko.