Latiorro auzoko ur-horniketa eta saneamendu obren lizitazioa abiatu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Laudio

Latiorro auzoko ur-horniketa eta saneamendu obren lizitazioa abiatu du udalak

2018-2020 Foru Planaren barruan jasotako proiektuaren obrak hasiko dituzte hurrengo hilabeteetan. Ia urtebete iraungo dute. 1.191.895,59 euroko inbertsioa egin beharko da horretarako.

Arrankudiagan eta Amurrion ibilitako lapur talde bat atxilotu du Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Aiaraldea

Arrankudiagan eta Amurrion ibilitako lapur talde bat atxilotu du Ertzaintzak

Atzo atxilotu zuten taldeko laugarren kidea, ostiralean beste hiru atzeman eta gero. Hainbat lapurreta egotzi dio poliziak taldeari. Ertzaintzaren Prentsa Bulegoal baieztatu duenez, aurreko egunetan Amurrion eta Arrankudiaga-Zollon ikusi zituzten.

Okondoko Gabonetako programa ume eta gazteei bideratua egongo da batez ere

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Jendartea  Okondo

Okondoko Gabonetako programa ume eta gazteei bideratua egongo da batez ere

Ume eta gazteentzako ekintzaz beteriko programa izango du Okondok aurtengo Gabonetan. Hala ere, ez dira faltako helduentzako eta familia osoarentzako ekintzak.

Herriaren alde eginiko lana eskertu diote Ciriaco Molinuevori

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Herri omenaldia egin zioten larunbatean Ciriaco Molinuevori Laudioko Kasinoan. Herri mugimenduko hainbat kidek hartu zuten parte ekitaldian, apaizak Laudion eginiko ibilbidea goraipatzeko. Urtarrilean 50 urte beteko dira Molinuevo Laudiora iritsi zenetik. Ordutik hona makina bat ekimenetan aritu da. Laudio Ikastolaren sorreran aritu zen, eta mezetan euskara erabiltzen ere aintzidaria izan zen, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Herri azoka prestatu du Amurrioko Gazte Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Amurrio

11:30etik 16:30 arte egongo da azoka San Anton plazan. Mago ikuskizuna eta Perdido entre ilusiones kantautorearen emanaldia egon dira, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Amurriok Errotatxu eta Bañuetaibar kaleen arteko bidegorri proiektuaren erredakzioa esleitu du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Jendartea  Amurrio

Amurriok Errotatxu eta Bañuetaibar kaleen arteko bidegorri proiektuaren erredakzioa esleitu du

Tarte hori gauzatzeak Parke Linealetik doan eta hiri lurzoruaren barruan dagoen ibilbidea amaitzea ekarriko du. Bizikleta bidezko mugikortasun azterlana egingo da, udalerriko bidegorri sarearen inguruan beharrezkoak diren jarduketak identifikatzeko eta lehentasunak ezartzeko. Bi proiektuak, Udalak bizikletaren erabilera sustatzeko bultzatu dituen jarduketen barruan daude.

Terreña arraza eta idiskoak nagusi, Orozkoko Santa Luzia azokan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Orozko

Eguraldia lagun, jende ugari elkartu da Orozkoko Santa Luzia azokan. Plazan, frontoian eta aparkalekuetan banatu dituzte postuak.

»» Ikusi argazki guztiak (49)

Maria Jesus Aretxederra de La Torre, ahizpatasunaren eredu

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Okondo

Maria Jesus Aretxederra de La Torre, ahizpatasunaren eredu

Atzo zendu zen Maria Jesus Aretxederra de la Torre, Solastiar emakume elkarteko lehendakari izandakoa 25 urtez. Euskal Herriko zein emakumeen askatasunaren alde eginiko lan andanagatik utzi du arrastoa.

Asviamie Aiaraldea, urtebete amiantoaren aurkako borrokan

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Laudio

Asviamie Aiaraldea, urtebete amiantoaren aurkako borrokan

Gaur arratsaldean bilera irekia egingo du elkarteak 18:00etatik 20:00etara Laudioko Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan.

Udal jabetzako azken etxebizitza enkante publikoan aterako dute

Udal jabetzako azken etxebizitza enkante publikoan aterako dute

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Jendartea  Orozko

Orozkoko Udalak bere jabetzako azken etxebizitza aterako du enkante publikora. 93,41 metro karratu, garajea eta trastelekua ditu azpiegiturak. Era berean, 116 metro karratuko merkataritza lokal bat eta hamaika eta hamabi metro karratu tarteko beste hiru aparkaleku ere enkantean jarriko dira. Proposamenak abenduaren 27a arte egin ahalko dira. Tokiko erakundearen webguneko “Kontratazio profila” atalean dago informazio guztia.

Zauritu bat Amurrion gertatutako trafiko istripuan

Zauritu bat Amurrion gertatutako trafiko istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Trafiko istripua gertatu da gaur 15:30ak aldera Amurrion. Auto batek kolpea jaso du AP-68 errepidean, Bilboko norantzan. Gidaria zauritu da eta ospitalera eraman dute. Ezbeharrak ez du eraginik izan trafikoan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ibarra auzoan desagertutako emakumea aurkitu dute

Ibarra auzoan desagertutako emakumea aurkitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

Emakume bat desagertu da gaur goizean Orozkoko Ibarra auzotik Bilbora autobusez zihoala, baina agertu da dagoeneko. Senide batek aurkitu du Bilbon.

Astero irekiko dute Aretako Kultura Etxeko gela anitza, lau arratsaldez

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Jendartea  Laudio  Laudio: Areta

Astero irekiko dute Aretako Kultura Etxeko gela anitza, lau arratsaldez

16:30etik eta 18:00ra arte irekiko da, antolatzaileek azaldu dutenez. Neguan "egoteko espazioa" izatea da ekimenaren helburua.

Galdutako bi mendizale topatu zituen atzo Ertzaintzak Ipergortan

Galdutako bi mendizale topatu zituen atzo Ertzaintzak Ipergortan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Orozko

Atzo arratsaldean bi mendizale galdu ziren Gorbeiako Gurutzetik jaistean. 16:30ak aldera Ertzaintzarekin jarri ziren harremanetan jakinarazteko ez zekitela non zeuden. Eurek egindako deskribapena jarraiki, poliziek ondorioztatu zuten Ipergortan zeudela.

Orozkon abandonatutako txakurrak adoptatzeko aukera zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Jendartea  Orozko

Orozkon abandonatutako txakurrak adoptatzeko aukera zabalik dago

Orozkoko Udalak Zaunk animaliak babesteko elkartearekin lan egiten du herriko txakur galdu edo abandonatuak erreskatatzeko. Zoritxarrez, gaur egun Orozkon topatu diren bi txakur daude familia berri baten zain: Cor eta Madi. Biak emeak dira, 2015ean jaioak.