Egun osoan luzatu zen UdaberriRock jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Artziniega

Zortzi talde aritu ziren larunbat gauean Artziniegako UdaberriRock jaialdian: Moonshine Wagon, Desorden, Cruce de miradas, C.R.A.S, Gudazaleak, Sinmas, Mugan, Patx&Run eta DJ Loro. Baina egitaraua ez zen gauera mugatu. Goizean trikipoteoa egon zen herrian zehar, eta Ongi Etorri errefuxiatuak elkartearen gunea ere atondu zuten. Errefuxituen aldeko borrokara bideratuko dute ekimenaren bidez bildu duten dirua.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Orozkoko auzoetan hainbat konponketa egin dira azken hilabeteetan

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Jendartea  Orozko

Orozkoko auzoetan hainbat konponketa egin dira azken hilabeteetan

Sansebastin, Katadion eta Zaloan egin dira lanak.

Tximinia batek su hartu zuen atzo Harategi kalean

Tximinia batek su hartu zuen atzo Harategi kalean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

Harategi kalean jazo zen ezbeharra. Arabako Foru Suhiltzailek iritsi zirenerako sua kontrolpean zegoen jada, Urduñako suhiltzaile boluntarioei esker. "Arriskurik handiena izan zen 80 urteko emakume bat teilatura igota zegoela eta ez zuela jaramonik egiten, baina azkenean egoera bideratzea lortu genuen", azaldu dute suhiltzaileek. Gauzak hala, ez zen zauriturik egon ezbeharraren ondorioz.

Sexu eta genero aniztasuna aldarrikatu dute gaur Aiaran

Erabiltzailearen aurpegia Aiara Berdintasunaren Alde   Jendartea  Aiara

Aiara Berdintasun Foroak deituta, Maroñotik abiatu dira gaur hainbat lagun sexu eta genero aniztasuna aldarrikatzeko mendi ibilaldia eginda. Besteak beste, gerra zibilak utzitako lubakiak bisitatu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Istripua gertatu da Orozkon, auto baten eta motor baten artean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

Istripua gertatu da Orozkon, auto baten eta motor baten artean

Motor gidariak hanka hautsi du talkaren ondorioz eta helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera.

Aiaraldeko Tribial Feminista "sare lanean" sortuko du Faktoriak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Aiaraldea

Aiaraldeko Tribial Feminista "sare lanean" sortuko du Faktoriak

Eskualdeko memoria historiko feminista jasotzeko helburuarekin aurkeztu dute egitasmoa. Eskualdeko emakume orori luzatu diote parte hartzeko gonbita.

Artziniegan egondako eraso arrazisten aurkako elkarretaratzea egin dute

Artziniegan egondako eraso arrazisten aurkako elkarretaratzea egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Artziniega

Gaur arratsaldean egin dute Artziniegan azken egunetan udalerrian jazotako eraso arrazistak salatzeko elkarretaratzea. Dozenaka bizilagun bildu dira udaletxe aurrean, Otsati elkarteak deituta.

Sagar itxurako iturri berria jarri dute Juan Urrutia plazan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Amurrio

Sagar itxurako iturri berria jarri dute Juan Urrutia plazan

Guillermo Trujillano Agirre artistak egin du iturria. 

Internet bidez film bat deskargatzeagatik epaiketara jotzeko mehatxua jaso du laudioar batek

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Laudio

Internet bidez film bat deskargatzeagatik epaiketara jotzeko mehatxua jaso du laudioar batek

Bilbon kokatutako abokatu batek 150 euroko ordainketa eskatu dio laudioarrari film bat deskargatzeagatik, epaitegian ez salatzearen truke.

Azken egunetan gertatu diren eraso arrazisten aurkako elkarretaratzea deitu du Otsati elkarteak biharko

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Artziniega

Azken egunetan gertatu diren eraso arrazisten aurkako elkarretaratzea deitu du Otsati elkarteak biharko

Otsati elkarteak salatu du bi gertakari arrazista jazo direla Artziniegan azken egunetan eta bihar kontzentrazioa egingo dute 18:30ean udaletxe aurrean.

Gizonezko batek ihes egin du Ertzain Etxetik identifikatzen saiatzen ari ziren bitartean, eta geroago atxilotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Gizonezko batek ihes egin du Ertzain Etxetik identifikatzen saiatzen ari ziren bitartean, eta geroago atxilotu dute

8:00ak baino lehen egin dute atxiloketa ertzainek eta, antza, agintaritzaren aurkako atentatuaren delitua leporatu diote.

“Edozein mendizalek bisitatu beharreko tontorrak daude Eslovenian”

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Laudio

“Edozein mendizalek bisitatu beharreko tontorrak daude Eslovenian”

Esloveniako Ljubljana hirian dago ikasle gisa KOLDO EIZMENDI (Laudio, 1995). Bertako bizimoduaren eta mendizaletasunaren inguruan mintzatu da. 

Gizarte Etxea izango du Bañuetak hemendik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Amurrio

Gizarte Etxea izango du Bañuetak hemendik aurrera

Auzokideen artean lokala alokatu dute. Kultura ekitaldiak eta bestelako ikastaroak antolatu nahi dituzte. 

Nerbioi ibaiko utzikeria eta usain txarra salatu dute Bañuetako bizilagunek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Amurrio

Bañuetako bizilagunek usain txarra salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Juan Urrutia plazan.

Eguzki zein itzalpean ospatu zuten Apdemaren jaia

Erabiltzailearen aurpegia Roberto Arribas   Jendartea  Amurrio

Eguraldia lagun, dozenaka lagunek parte hartu zuten atzo Apdemaren baitako Gazte Alaiak taldeak antolatutako jaian. Juan Urrutia plazan hasi zuten festa, eta Matiasera mugitu ziren gero. Bertan egin zuten bazkaria.

»» Ikusi argazki guztiak (7)