Galdutako bi mendizale topatu zituen atzo Ertzaintzak Ipergortan

Galdutako bi mendizale topatu zituen atzo Ertzaintzak Ipergortan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Orozko

Atzo arratsaldean bi mendizale galdu ziren Gorbeiako Gurutzetik jaistean. 16:30ak aldera Ertzaintzarekin jarri ziren harremanetan jakinarazteko ez zekitela non zeuden. Eurek egindako deskribapena jarraiki, poliziek ondorioztatu zuten Ipergortan zeudela.

Orozkon abandonatutako txakurrak adoptatzeko aukera zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Jendartea  Orozko

Orozkon abandonatutako txakurrak adoptatzeko aukera zabalik dago

Orozkoko Udalak Zaunk animaliak babesteko elkartearekin lan egiten du herriko txakur galdu edo abandonatuak erreskatatzeko. Zoritxarrez, gaur egun Orozkon topatu diren bi txakur daude familia berri baten zain: Cor eta Madi. Biak emeak dira, 2015ean jaioak.

Auto batek su hartu du gaur goizean Garaten

Auto batek su hartu du gaur goizean Garaten

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Garateko gainan zegoen auto batek su hartu du gaur goizean. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.

Auto batek eta moto batek talka egin dute Hiru Kurutzetako biribilgunean

Auto batek eta moto batek talka egin dute Hiru Kurutzetako biribilgunean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Laudio

13:05ak aldera izan da istripua eta larrialdi zerbitzuak mobilizatu dira; udaltzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia. Auto batek eta motozikleta batek elkarren artean talka egin dute Hiru Kurutzetako errotondan, baina, zorionez, ez da zauriturik egon. Anbulantziako osasun langileak moto gidariarekin egon dira eta, antza, ez du minik hartu. Ibilgailuak bazterrera mugitu ostean, gidariak eta udaltzainak geratu dira bertan partea betetzen.

Gabonetako argiak piztu dituzte Laudio eta Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Arloeen kantaldia, txokolatada eta kale antzerkia egon ziren, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Haurrentzako ludotekak jarduera berreskuratu du Lamuza Udal Kiroldegiaren aldi baterako kokaleku berrian

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala   Jendartea  Laudio

Haurrentzako ludotekak jarduera berreskuratu du Lamuza Udal Kiroldegiaren aldi baterako kokaleku berrian

Zerbitzua urtarrilaren 7an irekiko da, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 18:00etara 5 urtetik beherakoentzat, eta 18:00etatik 20:00etara 6 eta 12 urte bitartekoentzat.

Amurriok bi jolas-gune berri izango ditu urtearen amaieran

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Jendartea  Amurrio

Amurriok bi jolas-gune berri izango ditu urtearen amaieran

Hilabete honetan amaituko dituzte Mendiko kaleko haur-parke berriko lanak. AmurriokoEKIN aurrekontu parte-hartzaileen lehen kanpainan aukeratutako proposamena izan da. Abiagabarriko jolas-gunea 45 m2 handituko da, 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolas-gune batekin, auzo batzarretan egindako proposamen bati erantzuna emanez.

Parapentean zebilen pertsona batek istripua izan du Gorobel mendilerroan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

Parapentean zebilen pertsona batek istripua izan du Gorobel mendilerroan

Ez du konortea galdu eta hanketan hartu du mina, Ertzaintzaren arabera.

[IRITZIA] Gabonetako argiak

Erabiltzailearen aurpegia Julen Pagazaurtundua González   Jendartea  Laudio

[IRITZIA] Gabonetako argiak

Larrialdi zerbitzuek pertsona bat erreskatatu dute Goienurin

Larrialdi zerbitzuek pertsona bat erreskatatu dute Goienurin

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

Larrialdi zerbitzuek ondoezik zegoen pertsona bat erreskatatu dute gaur arratsaldean Laudioko Goienuri kalean. Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Aldai plazan zegoen karpa Tellerian jarriko dute udal biltegi moduan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Laudio

Aldai plazan zegoen karpa Tellerian jarriko dute udal biltegi moduan

2013an erosi zuen aurreko Udal Gobernu Taldeak eta egungo udal buruek erabaki dute zenbait konponketa egin eta Tellerian dagoen biltegian erabiltzea.

Azaroaren 29an, 30ean eta abenduaren 1ean egingo da KOT markaren merkatua

Erabiltzailearen aurpegia Grafik   Jendartea  Laudio

Azaroaren 29an, 30ean eta abenduaren 1ean egingo da KOT markaren merkatua

Aiaraldean zein Euskal Herrian aski ezaguna bihurtu da Kot arropa marka. Eskualdean jende andanak darama marka horretako mendi-siluetadun kamiseta eta izerditakoak. Azaroaren 29tik abenduaren 1era egingo dute merkatua, Telleria kalean duten egoitzan. Azken urteetako bildumak prezio murriztuan erosteko aukera egongo da bertan.

Bi zauritu larri Luiaondon, auto baten eta furgoneta baten arteko talkaren ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiara  Aiara: Luiaondo

Bi zauritu larri Luiaondon, auto baten eta furgoneta baten arteko talkaren ondorioz

Bi gidariak ibilgailuetan harrapatuta geratu dira. Errepidea moztuta egon da 00:30ak arte. Gurutzetako ospitalera eraman dituzte zaurituak.

Foru aldundiak onetsi ditu jaiotzen diru-laguntzak arautzeko oinarriak

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia   Jendartea

Foru aldundiak onetsi ditu jaiotzen diru-laguntzak arautzeko oinarriak

Familia unitateak 2018ko ekitaldian jasotako diru sarrera gordinen araberakoak izango dira diru-laguntzak, 250 eta 1.000 euro bitartekoa, alegia.