Matrikula doan Bañueta kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Kirola  Amurrio

Matrikula doan Bañueta kiroldegian

Amurrioko Bañueta Udal Kiroldegiak bazkide berriak erakarri nahi ditu, eta bide horretan, bada, matrikula dohainik egiteko kanpaina abiatu du. Horrek zera esan nahi du:  irailaren 1etik 30era bitartean kiroldegiko bazkide egiten direnei, ez diela matrikula kobratuko.  Kanpaina hau Amurrioko herritarrei ez eze, inguruko edozein herrietako bizilagunei ere zuzenduta dago.

“Jaengoa afizio bereko jende berria ezagutzeko aukera polita izan da”

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Amurrio  Amurrio: Saratxo

“Jaengoa afizio bereko jende berria ezagutzeko aukera polita izan da”

LUISA IBARROLAk (Saratxo, 2000) zortzigarren postua eskuratzea lortu zuen uztailean Jaenen egindako Espainiako eskolarteko txirrindulari txapelketan. 

Duela gutxi emaitza oso onak lortu dituzu Jaenen, ezta?
Esperientzia izugarria eta ahaztezina izan da. Jaengoa jende berria ezagutzeko aukera polita izan da, afizio berdinekoa eta Espainia osoko herri eta hirietakoak.

Espainiako txapelketa bat ez da egunero gertatzen, aukera aprobetxatu eta asteburu ikaragarria pasatu dut.

Mendi-duatloiaren 2. edizioa irailaren 21ean jokatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Mendi-duatloiaren 2. edizioa irailaren 21ean jokatuko da

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuiturako puntuagarria izango da. Aurtengoan taldeka parte hartu ahal izango da.

Irailaren 21ean (igandea), Urduñako Txirrindulari Elkarteak, Gualdetxu Mountain Bike Taldeak, Urduñako Udalak eta herriko hainbat pertsonek antolatuta, mendi-duatloia egingo da, Urduñako mendiko duatloiaren bigarren edizioa egingo da. Proba puntuagarria da Euskal Herriko Mendi Duatloirako; guztira, 13 lasterketek osatzen dute zazpi probintzietan jokatuko den zirkuitua.

Udako Frontenis Txapelketaren finala

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Laudio

Laudioko Gazte Asanbladak Udako Frontenis Txapelketa antolatu du uztailaren bigarren hamabostaldian. Ostiralean izan zen finala, eta dozenaka herritar bertaratu ziren. 

Argazkiak: Gentza Garcia eta Txabi Alvarado

"Tai Chi eta Yoga ikasi dut, bestela nahiz eta gehiago entrenatu ezinezkoa zen hobetzea"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Amurrio

 "Tai Chi eta Yoga ikasi dut, bestela nahiz eta gehiago entrenatu ezinezkoa zen hobetzea"

MANUEL HIDALGO (Amurrio, 1959) atleta da eta hainbat domina eta txapelketa irabaztea lortu du, diskoa, pisua, mailua edo barra jaurtiz. Beterano mailetan ibilbide luzea bete du eta gainera etorkizunean erronka gehiagori aurre egin nahi die.

Zein da jorratzen duzun diziplina?

Bueno, lehenik eta behin, ni ehiztaria naiz. 30 urte eman ditut gauza bera egiten. Urritik hasita urtarrila heldu arte ehiztaria naiz eta otsailetik uztaila bukatu arte atleta naiz.

Amurrio Klubeko gazteek Euskal Liga jokatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Amurrio Klubeko gazteek Euskal Liga jokatuko dute

Bi urtez mailaz igo ostean, datorren denboraldian Euskal Ligan arituko da Ohorezko Gazte Mailako taldea orain arteko taldearen oinarriari eutsita. Ligari irailaren 7an ekingo diote.

III. BTT martxa antolatu zuen Aiarabikek larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Laudio III. BTT martxa antolatu zuen iragan larunbatean Aiarabikek Laudion.

Aiara Bike lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Aiaraldea

Julen Latorre Amurrioko txirrindulari gazteak irabazi du aurten Aiara Bike antolatzen duen lasterketa. Ia ehun txirrindularik parte hartu zuten Laudiotik abiatu zen lasterketan.

Argazkiak: Aitor Burgoa

Jose Manuel Fernandez "Josito" lasterkariari II. omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Laudio

Laudioko eta hainbat lekutako lasterkariek parte hartu zuten atzo Jose Manuel Fernandezi -Kon eta Spiuk-eko sortzailea- egindako II. omenaldian.

Argazkiak: Jon Catalan

Peregaña Igoera, Erretes Lantenoko jaietako nobedade nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Peregaña Igoera, Erretes Lantenoko jaietako nobedade nagusia

Uztailaren 5ean, herriko  jaien barruan mendi-lasterketa egingo da lehenengo urtez. 18:00etan abiatuko da plazatik eta 10,350 m izango ditu. Egun osoan izango dira ekitaldiak.

Euskal Parapente eskola, hegan egiten irakasteko prest

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Urduña Parapente eskolak urteak daramatza kirol hori Aiaraldean zein Aiaraldetik kanpo zabaltzen.

"Futbol jokalaria zarenean oso erraza da dena"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Amurrio

"Futbol jokalaria zarenean oso erraza da dena"

IÑAKI BEA (Amurrio, 1978) futbol jokalari profesionala izan da hainbat taldetan eta orain Levante klubaren bigarren entrenatzailea izango da Jose Luis Mendilibarren eskutik. Horren eta bere ibilbidearen inguruan mintzatu da.

Nola jaso duzu Levante futbol taldean bigarren entrenatzaile gisa aritzeko eskaintza?

"Nire hurrengo erronkan 170 kilometroko lasterketa egingo dut"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Amurrio

"Nire hurrengo erronkan 170 kilometroko lasterketa egingo dut"

GAIZKA BARAÑANO (Amurrio, 1978) lasterkaria da eta froga luze eta menditsuetan bereziki ona da. Emaitza oso onak eskuratu ditu horrelako erronketan eta bere azken lorpena Hiru Handiak lasterketan egin du.

Mundu mailan famatua den froga horren ezaugarriak zeintzuk dira?

Hiru Handiak lasterketak 100 kilometroko ibilbidea dauka. Guztira 5000 metro igo behar dira eta zeharkatzen du Gorbeia, Anboto eta Aizkorri. Aurten 1700 lasterkarik parte hartu dugu.

Inoizko "Hiru Haundiak" lasterketa aiaraldearrena

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Inoizko "Hiru Haundiak" lasterketa aiaraldearrena

Aiaraldeko 50 lagun inguruk hartuko dute parte larunbat honetan Hiru Haundiak iraupen luzeko mendiko kirol-proban. Jabi Olabarriak eta Gaizka Barañanok aukera handiak dituzte aurre-aurrean ibiltzeko.

"Txirrindulari bezala ikastea eta bizikletaz gozatzea da nire helburu bakarra oraindik"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Amurrio

"Txirrindulari bezala ikastea eta bizikletaz gozatzea da nire helburu bakarra oraindik"

JULEN LATORRE (Amurrio, 1998) txirrindularia da zentzu zabalean. Errepide eta mendi lasterketetan lehiatzen da eta gainera modu arrakastatsuan. Euskadiko Txapelketa irabazi du asteburuan, adibidez.

Gaztea izan arren garaipenak lortu dituzu dagoeneko txirrindularitzaren esparruan, azalduko diguzu zeintzuk?

Benjamin eta kimutan Arabako txapeldun bilakatu nintzen. Kadete mailan, lehenengo urtean Arabako 3. izan nintzen errepidean eta 2. Ziklokrossean, mendiko bizikletan bigarren postu bat lortu nuen Euskadiko openean baina ez nituen lasterketa guztiak egin.