Iñaki Bea amurriarra Mendilibarren bigarrena izango da Levanten

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia   Kirola  Amurrio

Iñaki Bea amurriarra Mendilibarren bigarrena izango da Levanten

Azkeneko urteak Austria eta Alemanian, jokalari bezala lehenbizi eta hauen agente bezala geroago, iragan ostean, Iñaki Bea futbol jokalari ohiak José Luis Mendilibar bizkaitarra lagunduko du Lehenengo Mailako Levanten hasi berri duen etapan.

"Urteetan borrokatu diren laguntzak eta baliabideak dira hockeyari indarra ematen diotenak"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Laudio

"Urteetan borrokatu diren laguntzak eta baliabideak dira hockeyari indarra ematen diotenak"

JOSU GARAIO (Laudio, 1992) hockey jokalaria da Ganbegin eta horretaz gain Hockey Egunaren antolatzaileetariko bat da. Larunbatean ospatuko den kirol jaiak 300 pertsona inguru bildu ohi ditu urtero eta aurten ere arrakastatsua izatea espero dute.

Zein da Hockey egunaren asmoa?

Hockey eguna denboraldia amaitutzat emateko modu polita da, bertan adin ezberdinetako jokalariak batu eta ondo pasatzeko.

Arespalditzako mendi bizikleta ibilbidea, ekainaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Arespalditzako mendi bizikleta ibilbidea, ekainaren 15ean

Arespalditza mendi bizikleta taldeak herriko mendi-txirrindularitza martxaren 7. edizioa antolatu du. Izena eman daiteke aurretiaz internet bidez ekainaren 13ra bitartean.

Beste urte batez, mendiko txirrindularitzaren zaletuek hitzordu polita izango dute Arespalditzan, bertako ibilaldiaren zazpigarren edizioarekin. Ekainaren 15ean izango da, larunbata, eta aurreko urteetan lez 200 lagun inguru biltzea espero da.

Burdin Hesia lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Laudio

Aurten Laudiotik abiatu da Burdin Hesia lasterketa eta Bilbon, Miribilla auzoan, bukatu da. Lasterkari ugarik parte hartu zuten nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu. Goizeko 08:00ak baino lehen hasi ziren kirolariak Lamuza Parkean elkartzen, izena ematen eta beroketa ariketak egiten. 09:00etan hasi zen lasterketa eta Santa Luzia igo ostean lubakien sistema zeharkatu eta Bilbora jo zuten parte-hartzaileek.

Gaueko bizikleta martxa Otxomaio jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo   Kirola  Urduña Jai-giroa eta kirola uztartzeko asmoz, iragan urteko Otxomaioetan bezala, aurten ere Gualdetxu Mendi Bizikleta Taldeak gaueko ibilaldia antolatu du Otxomaio jaietan. Gaueko 22etan 100 txirrindulari inguru abiatu ziren Foru plazatik, alde zaharra igaro eta Babiorantz abiatuko ziren, handik Belandiara jaisteko gero.

"Oso lasterketa gogorra izan da Marathon Des Sables, maila psikologikoan zein fisikoan asko eskatu du"

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

"Oso lasterketa gogorra izan da Marathon Des Sables, maila psikologikoan zein fisikoan asko eskatu du"

CARLOS GUTIERREZ (Artziniega 1961) duela gutxi itzuli da Marokotik, Marathon des Sables lasterketa hirugarren aldiz amaitu ondoren. Askoren ustez munduko lasterketarik gogorrenetako bat da, eta aurten gainera ohi baino bero latzagoa izan dute lagun. Basamortuan izandako esperientziaz, bere kirol ibilbideaz eta mendian egiten diren “astakeriez” aritu gara hizketan kafe bat hartu bitartean.

Josean Lekuek kirol-nutrizioari buruzko hitzaldia emango du bihar Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Josean Lekuek kirol-nutrizioari buruzko hitzaldia emango du bihar Kultur Etxean

Athletic Club-eko medikuntza-zerbitzuetako buruak, Josean Lekuek, hitzaldi bat emango du bihar, hilak 15, Laudioko Kultur Etxeko Arraño aretoan, CD Laudiok antolatuta. Bertan, klubetik azaldu dutenez, “gure eguneroko bizitzan gero eta garrantzi handiagoa” duen kirol-nutrizioaz jardungo du. Berarekin batera Laudioko lehenengo taldeko Gaizka Bergara jokalaria izango da hizlari.

“Gauak egiten du Urduña Hiria bizikleta martxa berezi”

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

“Gauak egiten du Urduña Hiria bizikleta martxa berezi”

 

MANU GARCIA Gualdetxu MBT taldeko kidea da. Larunbatean, “Urduña Hiria” bigarren gaueko bizikleta martxa egingo dute.

 Bigarrenez antolatu duzue "Urduña Hiria" gaueko bizikleta martxa. Iazko emaitzarekin pozik?

Bizikleta Eguna ospatuko da maiatzaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Bizikleta Eguna ospatuko da maiatzaren 17an

Laudioko txirrindulari-elkarteak bizikletaren inguruko egun berezia prestatu du hilaren 17rako. Nagusientzako martxa zikloturistarekin batera, kirol hau ume eta gazteengana hurbiltzeko egitaraua prestatu dute goiz osorako.

7. Areto futbola/Multikirola kanpusa egingo dute ekainaren 23tik 27ra

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Laudio

7. Areto futbola/Multikirola kanpusa egingo dute ekainaren 23tik 27ra

Laudioko areto futbola/multikirola 7. kanpusa antolatu dute aurten ere La Granja kiroldegian ekainaren 23tik 27ra. Ortuella, Abanto-Zierbana eta Barakaldon antzeko kanpusak antolatuko dira.

Kanpusa 4-15 urte bitarteko gazteentzat dago zuzendua eta bertan areto futbolaz gain beste kirol batzuk euskaraz praktikatzeko aukera izango dute. Begirale lanetan munduko txapeldun izandako kirolariak eta Athletic-eko jokalariak ibiliko dira.

C.D. Laudiok hirugarren mailan jokatuko du datorren urtean

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia   Kirola  Laudio

C.D. Laudiok hirugarren mailan jokatuko du datorren urtean

C.D Laudio Futbol Kluba hirugarren mailara jaitsiko da berriz, aurten 2.B mailan jokatzen ibili eta gero. Las Palmasen aurka 0-2 galdu zuen larunbatean, eta emaitza horrek nahitaezkoa bilakatu du jaitsiera. Las Palmasen bi golak ia jarraian izan ziren, partiduaren azken unean, 74 eta 78. minutuetan hain zuzen.

Gauzak hala, C.D Laudio 37 punturekin geratu da, jaisteko arriskua duen Atletico de Madrid B-k baino  4 puntu gutxiagorekin.

Bigarren aldiz antolatu dute gaueko mendi bizikleta ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria   Kirola  Urduña

Bigarren aldiz antolatu dute gaueko mendi bizikleta ibilaldia

Jai-giroa eta kirola uztartzeko asmoz, iragan urteko Otxomaioetan lehenengoz antolatu zuen Gualdetxu Mendi Bizikleta Taldeak gaueko ibilaldia, eta aurten ere egingo du maiatzaren 17an, 22:00etan.

Horren arrakasta ikusita, aurten ere hitzordu berezia errepikatu ahalko dute mendi-bizikleta zaleek. Ibilbidea 27 kilometrokoa izango da (zailtasuna: erraza eta ertaina artean).

“Buruak eta hankek huts egiten ez badidate urte askoz ibiliko naiz mendi lasterketan”

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Laudio  Laudio: Areta

“Buruak eta hankek huts egiten ez badidate urte askoz ibiliko naiz mendi lasterketan”

PELLO MORENO MARTIN (Areta, 1996) hainbat mendi lasterketetan atera da garaile. Euskadiko kopako lehen lasterketan lortu du bere azken garaipena. Iazko Euskadiko txapelketan bi modalitatetan atera zen garaile.

Aresketa taldeak emaitza positiboak lortu ditu Espainiako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aresketa Gimnasia Taldea   Kirola

Aresketa taldeak emaitza positiboak lortu ditu Espainiako Txapelketan

Aurreko asteburuan Gimnasia Erritmikoko Espainiako Banakako Base Txapelketa lehiatu da Guadalajaran. Bertara, Aresketa taldeko 4 base federatuak joan dira: 3 kadete eta gaztetxo bat. Txapelketan parte hartzeko martxoan jokatutako Euskadiko Txapelketan sailkatu behar izan ziren, autonomi erkidego eta kategoria bakoitzeko 20 gimnasta bakarrik joan ahal zirelako.

Base federatu kategorietan, urte bakoitzean tresna bakar bat lantzen dute. Aurten gaztetxoei mazoak egokitu zaizkie eta kadeteei, aldiz, zinta.

II. MB Ilunabarra Erronka lasterketa, ekainaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

II. MB Ilunabarra Erronka lasterketa, ekainaren 28an

Amurrio Txirrindulari Elkarteak mendi-txirrindularitzako proba berezi honen bigarren edizioa antolatu du. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Amurriotik eta erronka da eguzkia sartu aurretik amaitzea.