Laudioko II Ziklokrossa

2010/12/11 09:30

Ellakuri(Laudio) Laudio

Abenduaren 11an Ellakuriko larretan Laudioko Ziklokrossaren bigarren edizioa ospatuko da.Lasterketa hau,Euskal Ziklokross txapelketaren 10.proba izango da,eta Ametzaga eta gero,denboraldi honetan Araban egiten den bigarrena.Euskal Herriko txirrindularirik hoberenak etorriko dira,horien artean Euskadiko eta Espainiako txapelduna,Javier Ruiz de Larrinaga,Egoitz Murgoitio,etab.Gainera,animatzekotan,pasaden urtean bezala Iñaki Isasi laudioarra ziklokrossean aritzen ikusteko aukera izango dugu.

ARGAZKI GALERIA: Euskal kirolaren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

ARGAZKI GALERIA: Euskal kirolaren eguna

Euskadiko Kirol Federazioren Batasunak antolatutako Kirolaren Egunaren aurtengo edizioa Laudion ospatu da. Ehundaka kirolarik hartu dute parte, eta herritar asko hurbildu dira federazioek prestatutako erakustaldiak ikustera.

Argazkilaria: Asier Mateo

Data: 2010eko urriak 24, igandea.

Argazki bilduma ikusteko KLIKATU HEMEN

Ganbegi hockey taldeak 5-2 galdu du Gijongo Covadongaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Ganbegi hockey taldeak 5-2 galdu du Gijongo Covadongaren aurka

Espero zuena baino baja gehiago izateagatik Ganbegi-6-2 hockey taldeak ez du denboraldia nahi bezala hasi. Hala adierazi du Hector Borge Arabako Hockey Federazioko kirol zuzendariak Asturiasen, Gijongo Covadonga taldearekin lehiatutako partidua galdu eta gero. Talde laudioarraren hasierako hamaikakoa honela kokatu zuten: Aitor Solatxi, Ortzi Larrory, Ruben Martinez, Hector Borge eta Iñaki Olaguenaga defentsan; Peio Garaio, Galder Garaio eta Julen Arija zelai erdian.

Arabako Txirrindularitza Federazioak denboraldi amaierako jaia egingo du Artziniegan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Arabako Txirrindularitza Federazioak denboraldi amaierako jaia egingo du Artziniegan

Zapatu honetan ospatuko da, arratsaldeko 16:30etik aurrera. Erakustaldi-lasterketa egingo da alde zaharrean.

Artziniegako alde zaharra Arabako txirrindularitzaren topaleku bihurtuko da zapatu honetan, urriak 16. Arabako Txirrindularitza Federazioak leku hori aukeratu du bere denboraldi amaierako jaia egiteko, Artziniegako Txirrindulari Elkarteak antolatuko duena.

Ganbegi 6-2 taldea 3-1 menderatu du Pasaiako Trintxerrek ligako lehen partidan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Ganbegi 6-2 taldea  3-1 menderatu du Pasaiako Trintxerrek ligako lehen partidan

Taldekideen azken orduko bajek garaipena eman diete Pasaiako Trintxer taldeari. Hala uste du Iñaki Olaguenaga Laudioko taldearen entrenatzaileak. Izan ere,  Josu San Emeteriok, Asier Berazak, Endika Garaiok, Cesar Vicariok eta Sergio Perez jokalariek ezin izan zuten larunbateko partidua jokatu. Prentsa oharraren arabera, ez zuten talde pasaitarraren aurrean garaipena lortzerik izan, baina gol aukerak ederki aprobetxatu zituzten.

ARGAZKI BILDUMA: Urduñako VII. mendi martxa

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Kirola  Urduña

ARGAZKI BILDUMA: Urduñako VII. mendi martxa

Gaur goizean egin da Urduñako VII. Mendi Martxa, Txarlazo Mendi Taldeak antolaturik. Eguraldi txarrari aurre eginez, mendizale ugari bildu da antolatutako bi ibilaldiei ekiteko; ibilaldi luzeak 25 km. izan ditu eta laburrak, aldiz, 14 km. Aurtengo ibilbideak, Gorobel mendilerroan barrena izan beharrean, Erripatik gora, Larruazabalgo parajeak igaro eta Lekamañatik Beratzeko San Pedron gora izan da, Arrastariako Aloria eta Artomaña zeharkatuz, Urduñara berriz itzuliz.

Argazkiak: Arkaitz Grisaleña

“Proba ezazu txirrindularitza” ekimena egingo da Artziniegako eskolan ikasturte honetan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

 “Proba ezazu txirrindularitza” ekimena egingo da Artziniegako eskolan ikasturte honetan

Ikasturtean zehar egingo du Aiara Txirrindularitza Elkarteak Arteko Gure Ama eskolan. Bizikletak  garraio eta kirol moduan duen balioa erakutsiko diete 6 eta 14 urte bitarteko umeei.

Urduña Ultimate. Green Cup Europako finala

2010/10/24 06:00

Urduña Urduña

Duatloia eta mendi lasterketa.

Europako finala lehiatuko da urriaren 23 eta 24an.

Informazio gehiago www.urdunaultimate.com webgunean.

Igande honetan izango da Urduña Hiria Herri Krosa

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Kirola  Urduña

Igande honetan izango da Urduña Hiria Herri Krosa

Igande honetan, Urduñako galtzadarrien gainean lasterketa herrikoia burutuko da; guztira 10.548 metro, maratoi laurdeneko ibilbide laua izango dute bertaratzen diren kirolariak.

Arando Korrikalari Taldeak antolatuta, Foru plazan izango da irteera ete baita helmuga ere, mundu guztiak hartu dezake parte eta gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietako lehenak sariak jasoko dituzte; zehatzago esanda, lehenengo 15 gizonezkoek eta lehen 10 emakumeek; beteranoentzako proba berezia ere izango da.

Kirolari buruzko gogoeta egin dadila eskatu du Amurrioko Ezker Abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Kirola  Amurrio

Kirolari buruzko gogoeta egin dadila eskatu du Amurrioko Ezker Abertzaleak

Amurrioko Ezker Abertzalearen aburuz, kirola funtsezkoa da egungo gizartean. Kirolari eta elikadura egoki bati esker, bizitza luzatzea lortu dugu. Kirolaren arloan orain arte egindako lanari esker, gero eta jende gehiagok egiten du kirola eta gero eta lehenago hasten dira, gainera. Agintari politikoen egungo erronka zera da: herritar guztiek kirola egiteko aukera izan dezaten bermatzea, nahitaez klub bateko kide izateko beharrik gabe. Horrek ez du esan nahi, baina, kluben lana alde batera utzi behar denik.

Urduña Hiriko Herri Krosa

2010/10/03 10:00

Foru plaza Urduña

Arando Korrikalari Taldeak, urtero legez, Herri Krosa antolatu du. Korrikalariek 10.548 metroko ibilaldia egingo dute.

Txikienek korrika egiteko aukera izango dute. Izan ere, 11 t'erdietan umeentzako 2 ibilaldi antolatu dituzte: bata 1500 metrozkoa eta gaztetxoentzako 600 metrokoa.

ANIMO!

Urduñako VI. futbol txapelketa

2010/09/04 16:30

Arbieto udal zelaia Urduña

Ondorengo partiduak jokatuko dira:

 

18,30: Trapagaran - Arbuyo

19,30: Urduña - Arbuyo

20,30: Trapagaran - Urduña

Garaikurrak 21,30etan emango dira.

Eider Santamaria igerilari laudioarra Europako Txapelketako finalean sartu da

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Kirola

Eider Santamaria igerilari laudioarra Europako Txapelketako finalean sartu da

Budapesten jokatzen ari da Europako Igeriketa Txapelketa. Han, 800 metro libreko finalean sartzea lortu du Eider Santamaria laudioarrak. Azkenean 8:38.54 ko denbora egin du aiararrak eta pozik agertu da prentsa aurrean. Adierazi omen duenez, bere marka gaurko lehenengoarengandik oso gertu dago, eta beraz, emaitzarekin gustura azaldu da.

Txapelketarekin aurrera

Bidasoa XXI taldeko igerilaria da eta, Berria.infok jakinarazi duenez, zortzigarren denbora onena egin du. Etzi, estilo libreko 1.500 metroko proba jokatuko du gazteak.

Roberto Rojo "Gorri"k seigarren zortzimilakoa zapaldu du, astebetean bigarrena

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Roberto Rojo "Gorri"k seigarren zortzimilakoa zapaldu du, astebetean bigarrena

Roberto Rojo "Gorri" mendizale laudioarrak Gasherbrum I-eko gailurra zapaldu zuen atzo. Tontorrak 8.068 metroko altuera dauka, eta aste batean Gorrik egiten duen bigarren zortzimilakoa da. Honenbestez, sei dira munduko hamalau mendirik altuenetatik Gorrik igarotako tontorrak. Hala, Nerbioi aldean zortzimilako gehien eskuratu dituen mendizalea bihurtu da.Duela hilabete hasi zuen abentura, Carlos Martinez mendizale aiararrarekin batera.

Gorri mendizale laudiarrak Gasherbrum II.aren (8.035m) gailurra egin du

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Kirola  Laudio

Gorri mendizale laudiarrak Gasherbrum II.aren (8.035m) gailurra egin du

Atzo eguerdiko 11etan iritsi ziren Gorri eta Carlos Martinez mendikidea Pakistaneko Gasherbrum II.aren (8.035m) tontorrera. Oxigeno eta sherpen laguntza barik abiatutako igoerak bere emaitza izan du beraz.