Luxaondo klubaren jokalari ohien topaketa

2013/07/06 08:00

Aiara Luiaondo

Luxaondo C.F. taldearen jokalari ohiek topaketak egingo dituzte:

10:00 Partida

12:00 Erakusketaren bisita

13:00 Poteoa

14:00 Oleta jatetxean bazkaria

CD Laudio 2.B mailara igo da

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kirola  Laudio 1000 pertsona inguru bildu ziren larunbatean Ellakuriko futbol zelaian Laudioko futbol taldearen igoerako faseko azken partida erabakigarria ikusteko, eta bertan, egun eguzkitsu eta giro paregabean, C.D. Laudio futbol taldeak 2.B Mailarako igoera lortu zuen azkenean, Mar Menor taldeari 1-0 irabazita.

Kirolariei udal omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kirola  Amurrio Amurrioko udalak herriko kirolariak omentzeko ekitaldia egin zuen ekainaren 2an. Batetik, Amurrio futbol kluba hirugarren mailara igo dela ospatu zuten. Eta, bestetik, Eli Pinedo Bera-Berako eskubaloi jokalariak taldearekin eskuratutako lorpena.

Parapentea ezagutu eta frogatzeko aukera eskainiko du asteburuan Tologorri taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Parapentea ezagutu eta frogatzeko aukera eskainiko du asteburuan Tologorri taldeak

Tologorri parapente taldeak aire eraskutaldia antolatu du ekainaren 29 eta 30ean. Helburua, aireko kirola ezagutaraztea da. Urtzi Uriarte Tologorriko kidearen arabera, parapentearen mundua zabaltzea du helburu erakusketak. "Erakustaldiak normalean profesionalei zuzenduta egoten dira. Gure kasuan denentzako da". Protagonistak, beraz, ez dira parapentean ibiltzen direnak izango, herritarrak baizik.

Arku Tiroko Eskola Ligako finala jokatuko da igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Kirola  Amurrio

Arku Tiroko Eskola Ligako finala jokatuko da igande honetan

Arabako Arku Tiro Federazioak eta Amurrio Arku Kirol Taldea klubak antolatuta, Aire Zabaleko Eskola Ligako finala jokatuko da igande honetan, ekainak 29, Reforreko kirolgunean. Halaber, arkulari helduak Aldundiko eta Amurrioko sariak eskuratzeko lehiatuko dira.

Norgehiagoka 16:00ak aldera hasiko da; ordu horretan arkulariak berotzen hasiko dira, eta materiala berrikusiko da. Lehiaketa, propio, 16:30ean hasiko da. Ondoren, sariak banatu eta mokadua eskainiko da.

"Espainiako txapelketara ondo pasatzera noa, eta emaitza ona lortzen badut, askoz hobeto"

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

"Espainiako txapelketara ondo pasatzera noa, eta emaitza ona lortzen badut, askoz hobeto"

PELLO MORENO MARTIN (Laudio, 1996) aurten hasi da mendi-lasterketetan lehiatzen, Amurrio Trail Taldearekin, eta bere lehenengo denboraldi honetan oso emaitza onak lortu ditu. Aurreko igandean Amurrion Euskal Kopako 2. proban 20 urtetik azpiko kategorian nagusitu ondoren, datorren asteburuan Vilallerrera (Lleida) joango da euskal selekzioarekin Espainiako txapelketan parte  hartzera.

Gentza Zabalari omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kirola  Laudio Iaz zendu zen Gentza Zabala gazte laudiarrari omenaldia egin zioten igandean San Martin zelaian

"Aiaraldeko pilotazaleak elkartzeko antolatzen dugu txapelketa"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

"Aiaraldeko pilotazaleak elkartzeko antolatzen dugu txapelketa"

JOSEBA URRUELA (Urduña, 1987) Urduñako Jai Alai pilotazale elkarteko kidea da. Asteburuan Tertangako eskupilota txapelketa antolatu dute.

Tertangan eskupilota txapelketa izango da asteburuan. Nolatan?

Dena prest II. Amurrio Trail Lasterketarako

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Dena prest II. Amurrio Trail Lasterketarako

Mendi-lasterketen euskal kopako hirugarren proba eta Arabako Txapelketa igandean jokatuko da Amurrion 9:30etik aurrera. Lasterketa nagusiak 29 km-ko ibilbidea izango du, eta 12 kilometroko herri-lasterketa bat ere egongo da, kirol hau probatu nahi dutenentzat pentsatua.

Aiarako I Futbol Kanpusa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia   Kirola  Laudio

Aiarako I Futbol Kanpusa abian da

Laudion antolatuko da aurtengo udan Aiaraldeak jasoko duen lehenbiziko Futbol Kanpusa. Uztailaren 1etik 5era bitartean eskualdeko futbolzale gazteek lagun artean dohaiak erakusteko beta izango dute. Xedea, alde batetik kirola, hezkuntza eta umeak uztartzea izango da; hainbat urteko esperientzia duten irakasle eta begiraleez osaturituko ingurunean. Eta, bestalde, gazteak euren artean gogoko duten kirolean aritzeko aitzaki aparta eskaintzea izango dute helburu.

Udalak Ellakuriko atletismorako aldagelen erreforma onartu du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Kirola

Udalak Ellakuriko atletismorako aldagelen erreforma onartu du

Tokiko Gobernu Batzordean hartu da 96.905 euroko aurrekontua izango duen obra egitearen erabakia. Lanak irailetik aurrera egitea aurreikusita daude eta aldagelak konpontzearekin batera gimnasio berria gehituko zaio instalakuntzari. Interbentzioa lehenengo solairuan zentratuko da bereziki.

Horrekin batera, irisgarritasunaren legea bermatze aldera, sarbideak moldatuko dira. Zentzu horretan korridorea kenduko dute, hala nola hegoaldera ematen duen sarrera ere. Gainera, fatxada nagusitik aipatu solairurako sarbidea ahalbidetuko da.

"Aiarako paisaiak puntu desberdinetatik ikusteko urtero aldatzen dugu BTTko ibilbidea"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

"Aiarako paisaiak puntu desberdinetatik ikusteko urtero aldatzen dugu BTTko ibilbidea"

MARIANO PAJARES (Zuhatza, 1961) "BTT Respaldiza" martxako antolatzailea da. Igandean mendi bizikletazaleen topaketa bilakatuko den martxa prestatzen aritu da, Arespalditza BTT.

Seigarrenez antolatu duzue Arespalditza BTT martxa. Nondik atera zen ideia?

Jardunaldi ederra pasa zuten hockeyzaleek II. Hockey Egunan

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Kirola  Laudio

Jardunaldi ederra pasa zuten hockeyzaleek II. Hockey Egunan

Egun ezinhobea pasa zuten 250 hockeyzale baino gehiagok pasa den larunbatean Gardeako Udal Hockey Zelaian ospatutako II. Hockey Egunean. Eguraldi ona izan ez zen arren, partaidetza bikaina izan zuten eta eguna ekintzaz beteta pasa zuten umeek eta helduek.

Bihar 16:00etan Emakumeen Birako erlojupekoa korrituko da

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria   Kirola  Urduña

Bihar 16:00etan Emakumeen Birako erlojupekoa korrituko da

Atzo ekin zitzaion XXVI. Emakumeen Birari eta lau etapatan hainbat herri zeharkatuko ditu ekainaren 9ra bitarte. Bihar, Urduñan hasi eta amaituko den hirugarren etapan 13,4 kilometroko erlojupeko lasterketa korrituko da.

Ibilbidea alde zaharretik eta hiriko inguruetatik igaroko da, Arbieto eta Vista Alegre auzoetatik edo Delikatik hain zuzen ere. Etapa 16:00etan hasiko den arren, zaleak lehenago hurbil daitezke autografoak eskatzeko eta partaideekin argazkiak ateratzeko.

Umeentzako futbol 11 txapelketa Orozkon

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin   Kirola  Orozko

Umeentzako futbol 11 txapelketa Orozkon

Bihar hasiko da umeen fultbol txapelketa Orozkoko Ibaiondo zelaian. Atxulaur Kirol Elkarteak antolatu du txapelketa hau eta aurten 1999. eta 2000. urteko umeak parte hartuko dute.

Izan ere txapelketan parte hartuko duten taldeek bi hamarkadetan antolatu dituzte eta hurrengoak dira: 99. urtean jaioak Aurrera Vitoria, Santutxu, Gernika eta Atxulaur dira; eta 00. urtean jaioak Zalla, Amorebieta, Atxulaur eta Baskonia.