Rugby topaketa

2013/06/08 09:30

Aldai Plaza Laudio

Nerbioi Rugby Taldeak topaketak antolatu ditu. 6 eta 12 urte artean dituzten umeek parte hartu dezakete.

Goi mailako parte-hartzea Josito I. Memorialean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Goi mailako parte-hartzea Josito I. Memorialean

Ekainaren 16an Jose Manuel Fernandez Arza “Josito” oroitzeko lasterketa jokatuko da Laudion. Lasterketak 10 km izango ditu eta Zumalakarregin izango du irteera eta helmuga.

Laudioko Atletismo Taldeak José Manuel Fernández Arza “Josito” I. Memoriala herri-lasterketa antolatu du ekainaren 16rako Laudion. Josito iaz hil zen gaixotasun larri baten ondorioz, eta lasterketa honen bidez haren lagun eta lankideek atletismoaren bultzatzaile sutsua eta Spiuk eta Kon Sport marken sortzaile izan zen gizona omendu nahi dute.

XXVI. Emakumeen bira: banakako erlojupekoa

2013/06/08 13:00

Foru plaza, Antigua etorbidea Urduña

XXVI. Iurreta Emakumeen Birak nazioarteko tropeleko txirrindulari esanguratsuenak ekarriko ditu aiaraldeko errepideetara. azken urteetan egin bezala norbanako lehia izango da Urduñan 13,4 kilometroko erlojupekoa lehiatuko baita.

Uxoak jai herrikoi batekin agurtuko du denboraldia ekainaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia   Kirola  Laudio

Uxoak jai herrikoi batekin agurtuko du denboraldia ekainaren 15ean

Amaitzear den denboraldi bikainari beharrezko agurra emateko, Uxoa areto futbol taldeak jai erraldoi bat antolatuko du Aldai plazan ekainaren 15ean. Azkenengo urteko emaitza guztiz positiboak lortze bidean, eta baita ere azken hamabost urte hauetan, jarraitzaileek eskaini dieten babesa eta fideltasuna eskertu nahi dute horrela taldekide eta entrenatzaileek. Gainera, herritarrak ez direnak ere ongietorriak izango direla adierazi dute Uxoatik, egun osoa eta gauaren zati bat iraungo duen jai gogoangarrian.

Bigarren sailkatu da Ibone Sanchez Ondarroako triatloian

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Bigarren sailkatu da Ibone Sanchez Ondarroako triatloian

Ibone Sanchez (Laudio, 1989) kirolariak bigarren postua eskuratu du Ondarroako triatloian (Bizkaia). Proba larunbatean jokatu zen. Distantzia olinpikoa zuen lehiaketak. Lehendabizi igerian 1'5 km egin behar izan zituzten, ondoren  42 km bizikletan eta azkenik 10'5 km korrika. "Baina uraren tenperatura hotzegia zenez, igeriketako sektorea laburtu zuten 750m-ra", azaldu du laudioarrak.

Gaizka Barañanok bigarren postua eskuratu du Euskal Herria Mendi Erronka lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Gaizka Barañanok bigarren postua eskuratu du Euskal Herria Mendi Erronka lasterketan

Amurrioko Trail Taldeko korrikalaria bikain aritu zen larunbatean Leitzan, eta arinena izan zen Angel Arrieta irabazlearen ostean. Amurrioko beste 3 korrikalarik ere parte hartu zuten.

"Mailot horia eramateak poza eta motibazioa ematen dizu"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

"Mailot horia eramateak poza eta motibazioa ematen dizu"

JON LARRINAGA (Lezama, 1991) txirrindulariak Frantziako Girondeko tourra irabazi du asteburuan. Fundación Euskadi taldean ari da lehiatzen gaur egun.

Txirrindularekin joan eta mailot horiarekin itzuli zara. Pozik emaitzarekin?

Bai, oso. Lasterketa oso gogorra izan da baina helburua lortu dugu, etapa irabaztea. Sailkapen orokorra ere irabazi dugu. Bigarren etapan eskapada hartu nuen eta helmugan lehenengoa sartzea lortu nuen. Lau egunetakoa izan da lasterketa, Bordel inguruan ibili gara.

Peñalba Erronkaren IV. edizioa larunbatean jokatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Peñalba Erronkaren IV. edizioa larunbatean jokatuko da

Mendi-korrikalariak eta txirrindulariak lehian jartzen dituen proba berezia laugarren urtez egingo da ekainaren 1ean Artziniegan. Lasterketaz gain, edonorentzako moduko mendi-ibilaldia egingo da ordu eta erdi lehenago.

12 ordu Futbol Aretoa

2013/05/25 07:00

Zabaleko Ikastetxea, San Jose auzoa Amurrio

Hamabi orduz jokatu da futbol areto txapelketa San Jose auzoan.

V. Patin eguna

2013/06/09 08:00

Amurrio

Herrian praktikatzen diren kirol gutxituak ezagutarazteko asteburua antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Herrian praktikatzen diren kirol gutxituak ezagutarazteko asteburua antolatu dute

Kirol gutxituen astea egingo dute Orozkon asteburu honetan. Gaur hasiko da, 20:00etan Donibane Aretoan izango den solasaldiarekin. Begoñe Olabarriaren hitzetan Orozkoko kirolariek egiten duten lana ezagutaraztea da: "Herritarrek parte hartzen duten kirol gutxitu asko daude Orozkon". Zerrenda bat egin eta hiru aukeratu dituzte: mendi lasterketak, eskalada eta parapentea.

Hala, kirol hori praktikatzen duten herritarrekin hainbat astetan bildu ondoren bideo zein ekimena prestatu dute:"Egiten dutena erakutsiko dute, eta jendeak nahi duena galdetu edo esateko aukera izango du".

Euskal Mendizale Federazioaren orientazio-ibilaldia ekainaren 2an egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Euskal Mendizale Federazioaren orientazio-ibilaldia ekainaren 2an egingo da

Proba Laudioko Goikogane Mendi Taldeak antolatu du eta Zaraobe institututik abiatuko da. Lizentzia indarrean duten mendizaleek hartu dezakete parte, banaka zein bi edo hiru kideko taldeetan.

IV. Irristaldia

2013/06/23 08:45

Aldai Plaza Laudio

Inguruko 170 gaztek parte hartuko dute udako multiabentura udalekuetan

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu   Kirola  Aiaraldea

Inguruko 170 gaztek parte hartuko dute udako multiabentura udalekuetan

Arrigorriaga, Laudio, Basauri, Galdakao, Ugao, Orozko eta Arakaldoko udalak izan dira udako multiabentura udaleku hauen antolatzaileak. 12 urtetik 17 urtera bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta bertan parte hartzeko herri horietako batean erroldatuta egotea behar bestekoa da.