Gaur aurkeztuko da "Bolatoki Luiaondo 1983-2013" liburua Otueta Gizarte Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Kirola  Aiara  Aiara: Luiaondo

Gaur aurkeztuko da "Bolatoki Luiaondo 1983-2013" liburua Otueta Gizarte Etxean

Luiaondo Bolatokiaren 30. urteurrena denez, Joseba Mirásek eta Enrique Arrazuriak aurkeztuko dute arratsaldean 19:30etan, Luiaondoko Otueta Gizarte Etxean, "Bolatoki Luiaondo 1983-2013" liburua.

Omenaldi bezala, egileek diotenez, liburu honek, Luiaondoko Bolatokien historia, argazki eta pasadizo batzuk, eta txapelketen sailkapenak biltzen ditu.

Aurkezpenean argituko dute nola bururatu zitzaien liburua egitea eta non egongo den salgai.

Korrikaren aldeko pilota partidak

2013/03/17 09:30

Lamuza frontoia Laudio

Hiri-miliaren 6. edizioa martxoaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Kirola  Amurrio

Hiri-miliaren 6. edizioa martxoaren 9an

Amurrioko Udaleko Berdintasun eta Kirol arloek eta Oinkariak atletismo-taldeak antolatuta, hiri-miliaren 6. edizioa aurkeztu zen atzo. Martxoaren 9an, larunbata, izango da.

Koldo Gutierrezek irabazi du Artziniegako I. Master Saria

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Artziniega

Koldo Gutierrezek irabazi du Artziniegako I. Master Saria

Osasunalde-Spiuk taldeko Koldo Gutierrez txirrindulariak lortu zuen garaipena Artziniegako I. Master Sarian; 2 ordu eta 15 minutu behar izan zituen zirkuitu guztia egiteko eta denbora bera egin zuen bere kideak Eduardo Cosio.

Txirrindularitzako master zirkuitua Aiaraldera helduko da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Txirrindularitzako master zirkuitua Aiaraldera helduko da asteburuan

Larunbat eta igandean Laudiok eta Artziniegak zirkuituko proba bana hartuko dute. Artziniegako Master Sariaren 1. edizioa izango da. Laudioko klasikoaren kasuan bosgarren urtez antolatu dute. Proba biak master zirkuitukoak dira, Araban zirkuitu horren barruan egingo diren probak bakarrak.

Pala jokalariak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kirola  Laudio  Laudio: Areta Pala kirol ezezaguna izan arren, eskualdean badira hainbat kirolari. Horietako bi baino ez dira Itxasne Agirre eta Maria Sanchez. Emakumezkoen pala lehiaketetan sari ugari irabazi dituzte.

San Silvestre Duatloia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kirola  Orozko Orozkoko txirrindularitza elkarteak San Silvestre duatloia antolatu du hemeretzigarren aldiz.

Laura García Mejuto eta Marc Hurtado garaile Amurrioko I. Krosean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Laura García Mejuto eta Marc Hurtado garaile Amurrioko I. Krosean

Gaur goizean Arabako Kros Txapelketa jokatu da Amurrion. Lasterketa gogorra izan da, euriteen ondorioz parkeko zirkuitua oso lokaztuta egon delako. Irabazleen ondoren, Laudioko Ibone Sánchez Garmendia eta Artziniegako Iñigo Gutiérrez helmugaratu dira bigarren postuetan

Gaur jokatuko da Laudion Euskadiko Areto Hockey Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Kirola  Laudio

Gaur jokatuko da Laudion Euskadiko Areto Hockey Txapelketa

Gaur hasiko da Euskadiko Areto Hockey Txapelketa La Granja Kiroldegian. Alde batetik, gizonezko lehenengo mailako bigarren itzulia jokatuko da, bestalde, gazte mailako lehenengoa. Laudioko taldeak, Ganbegi 6-2 H.T. eta Rapid APILL H.T., helburu ezberdinekin arituko dira.

Areto Hockey: Euskadiko Txapelketa

2013/01/19 09:00

Kiroldegia Laudio

10:00etan hasiko da lehenengo eta gazte mailako Areto Hockey Euskadiko Txapelketa. 19:00etan bukatuko da.

"Race Across America" lasterketari buruzko dokumentala estreinatuko da gaur Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

"Race Across America" lasterketari buruzko dokumentala estreinatuko da gaur Antzokian

Julian Sanz ugaotarrak iaz laugarren aldiz hartu zuen parte Estatu Batuak alderik alde zeharkatzen dituen txirrindularitza-lasterketan. Gaurr Mikel Cubillok egindako dokumentala aurkeztuko du Antzokian, arratsaldeko zortzietan.

Arabako Kros Txapelketa jokatuko da igandean Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Arabako Kros Txapelketa jokatuko da igandean Amurrion

Abenduan herri-lasterketan izandako arrakastaren ondoren, Amurrioko Oinkariak Atletismo Taldeak beste kirol-ekitaldi bat antolatu du urte hasiera honetan, Amurrioko I. Krosa, hain zuzen ere. Igandean jokatuko da Juan de Urrutia parkeko zirkuituan, eta bertan Arabako Txapelketa ere jokatuko da.

Eskupilota

2013/01/04 18:30

Aretako frontoia Laudio Areta

XVII. Euskal Herriaren sub-19 txapelketa:

Zelaia-Etxebert Olaizola-Mendi

 

XVII. Euskal Herriaren senior txapelketa

A. Beitia-Perosanz Azpiri-Gorrotxategi

Eli Pinedok urte bikaina agurtu du

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia   Kirola  Amurrio

Eli Pinedok urte bikaina agurtu du

Eli Pinedo eskubaloi jokalari amurrioarrak azken urte eta erdi ikaragarria bete du kirolaren alorrean. Donostiko Bera Bera eta Espainiako selekzioarekin, guztira, 10 txapelketa ezberdin eta 80 partidu jokatu ditu azken 16 hilabeteetan, eta erregistro goleatzaile ikaragarriak lortu ditu horietan: 332 gol, hots, 4,15 partiduko. Harrigarriena, gainera, partidu horietatatik guztietatik bakarrean baino gola lortu izan ez duela da. Espainiako selekzioarekin Islandiaren aurkako partiduan izan zen, joku olinpikoetara sailkatzeko norgehiagokan.

Mendira igotzea, urtea agurtzeko tradizio

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Mendira igotzea, urtea agurtzeko tradizio

Urtea amaitzeko asko dira mendira igotzeko ohitura duten aiaraldearrak. Orozko inguruan, esaterako, Gorbeiara joateko ohitura handia dago. Amurrion, aldiz, Tologorrira hurbiltzekoa. Mendiko Lagunak taldeak "urteari amaiera on bat emateko", Tologorrira hurbiltzeko gonbidapena luzatu du. Astelehenean 9etan jarri dute zita Amurrio Antzokiaren parean mendira abiatzeko. 9:30ean Lendoñotik aterata, 11:00etan espero dute zapaltzea tontorra. Bertan, argazki herrikoia egiteko asmoa iragarri dute. Eta, ondoren, txintxortada.