Desafio Peñalba 2010

2010/05/23 09:00

Artzniiega Artziniega

Artziniegako Ganzorrotz Mendizale Taldeak bigarren urtez "Desafio Peñalba" izeneko mendi-lasterketa antolatu du maiatzaren 23rako. Domeka horretan aurrez aurre egongo dira korrikalariak eta txirrundulariak, nor baino nor lehenhago iritsi Artziniegako peñalba mendiko gailurrera. Goizeko 11:00etatik aterako da lasterketa ur-biltegiaren ondoko begiratokitik, eta ibilbide ezberdina izango dute batzuek eta besteek. Horretaz, gainera, mendi-irteera arrunta egongo da gainontzeko jendearentzat, 10:00etan abiatuko dena frontoitik, eta goian hamaiketakoa egongo da guztientzat.

Realak Gardeako hockey zelaian jokatuko ditu azken bi partidak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Realak Gardeako hockey zelaian jokatuko ditu azken bi partidak

Donostiako hockeyko Realeko jokalariek Gardeako zelaian jokatuko dituzte Espainiako lehen mailako azken bi jardunaldiak. Talde donostiarrak Bera-Bera (Donostia) zelaian entrenatu du orain arte, baina zelaiaren konponketak direla-eta, herenegundik entrenatzeko leku gabe geratu dira. Maite Jaunarena Realeko kapitainak gogor kritikatu du erabakia : "Nola da posible, denak lehiaketan gaudenean, Gipuzkoako belar hockey guztia hilabetez entrenatzeko eta jokatzeko tokirik gabe uztea?". Izan ere, Realaz gain ugariak dira kirol hau praktikatzen duten donostiarrak.

Arabako lehenengo mailara igotzeko play offak jokatuko ditu House's Band saskibaloi-taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo   Kirola  Laudio

Arabako lehenengo mailara igotzeko play offak jokatuko ditu House's Band saskibaloi-taldeak

House's Band saskibaloi taldeak datorren larunbatean arratsaldeko 17:00etan igoera gauzatzeko partida jokatuko du Gasteizko Arenalde kiroldegian. Laudioko taldeak denboraldi osoko partidarik garrantzitsuenean Artepan Ekialde taldea edukiko du aurrez aurre.

 

Gasteizko taldeak denboraldi paregabea egin du Arabako Bigarren mailan eta lortutako emaitzek erakusten dute talde honen gogortasuna. Hala ere House's Bandeko jokalariak ez daude batere urduri emaitza horiekin, aurten lortutako markak ez baitira ahuntzaren gauerdiko eztula, hamasei garaipen eta sei porrot.

XXXVII. Urduña Hiria Saria

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria   Kirola  Urduña

XXXVII. Urduña Hiria Saria

Gaur XXXVII. Urduña Hiria Saria txirrindularitza-lasterketa korritu da gazteen mailako Bizkaiko txapelketaren baitan eta 92 txirrindularik parte hartu dute. Guztira 6 bira eman dizkiote 81 kilometroko ibilbideari: Antzinako etorbidea - Foru Plaza - Arbieto - Vista Alegre - La Viña - Artomaña - Delika - Delikako eliza - Tertanga - Erdiko biribilgunea - Foru plaza. Lasterketa arratsaldeko 16:00etan hasi da eta 19:00etan amaitu da sari-banaketarekin. 

Arabako Hiru Egunak

2010/04/26 11:45

Artziniega Artziniega

Arabako Hiru Egunak txirrundulari-lasterketako lehen etapa, Artziniega-Artziniega 118,85 km. Aiaralde osoa zeharkatuko du eta Markuartuko gaina igoko dute helmugatik 25 kmra. 13 talde lehiatuko dira.

Herri kirolen erakustaldia

2010/04/25 10:00

Pilotalekua Artziniega

Herri kirolen erakustaldia Artziniegako frontoian, Bizindar taldeak antolaturik.

LXI. Laudio Txirrindulari Sari Nagusia

2010/04/24 11:00

Zumalakarregi etorbidea Laudio

Sinadura bilketa egingo dute goizean zehar.

13:00etan irtengo da lasterketa, Zumalakarregitik.

Ibilbidea: Laudio, Areta, Orozko, Altube, Las Chozas, Urduña, Amurrio, Laudio, Garate, Okondo, Arespalditza, Laudio, Markuartu, Okondo, Laudio.

17:15 aldera bukatuko dela aurreikusi dute antolatzaileek.

XIV. San Prudentzio Idi Proba Txapelketa

2010/04/28 17:00

San Roke Udal Probalekua Laudio

Antolatzailea: Berrio Kirol Elkartea

X. San Prudentzio Bolo Txapelketa

2010/04/24 14:30

Lamuza Parkeko Bolatokia Laudio

Gazte eta emakumeentzat.

Antolaztailea: Arabar Bolo Kirol Elkartea

Bolo Jokoak

2010/04/23 14:30

Bolatokia Laudio

16:30ean hasiko da B BOLATOKIAn, Eskolarteko San Prudentzio Saria. 

18:30ean berriz, A BOLATOKIAn senior, emakume eta gazteen sariketa hasiko da. 

Antolatzailea: Ruperto Urkijo Bolatoki Kluba

Mendi Irteera Betaiora (Enkarterri)

2010/04/18 07:00

Garai Plaza (Artziniega) Artziniega

Ganzorrotz mendizale-talderekin Betaio mendira (750 m) Turtziozetik.

Euskal Herriko Itzuliak Aiaraldea zeharkatu du

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Euskal Herriko Itzuliak Aiaraldea zeharkatu du

Francesco Gavazzik irabazi du Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa.

EUSKAL HERRIKO ITZULIA

2010/04/07 15:00

Amurrio

Euskal Herriko Itzuliko 3. etapak Amurrion izango du helmuga. Txirrindulariak Vianatik abiatuko dira eta 187 km egin ostean Amurriora helduko dira. Aiaraldean etapak izango duen ibilbidea honako hau izango da:

Altube- Lezama- Amurrio-Urduña-Lendoño-Mendeikako gaina-Belandia-Izoria-Amurrio

Aiarako XXI. Birako 1. etapa

2010/03/20 15:00

Artziniega

Laudioko Txirrindularitza Elkarteak antolatzen duen Aiarako Biraren 1. etapa. Artziniega-Artziniega

Aiarako XXI. Birako 4. etapa

2010/05/08 14:00

Laudio

Laudioko Txirrindularitza Elkarteak antolatzen duen Aiarako Biraren 1. etapa. Amurrio-Laudio