Atxulaur futbol taldeko taldeen egoera osasuntsuaren kontaketa eta harrobiaren jarraipena
2011-02-28 09:00 Kirola OrozkoFutbolaren munduan, Ohorezko maila edo liga gure inguruko hainbat talde ezagun biltzen dituen kategoria da. Bertan, Urduña, Atxulaur eta Indarra, zorte eta eraginkortasun ezberdinarekin, lehiatzen dira emaitza onak lortu eta partidu onak egitearren. 20 taldez osatuta dagoen liga honetan, Urduña da gaur egun erosoen bizi dena, 4.postuan, eta bien bitartean, Orozkoko Atxulaur taldea eta Arrankudiagako Indarra taularen erdiko aldetik ageri dira (12. eta 13.), kirol honen gazi-gozoak sufritzen, jaitsieratik gertu ez.
Laudio 5-1 Agurain: sailkapenean aurretik zihoan Aguraini tximista bezala aurre egin dio Laudiok
2011-02-25 10:00 Kirola Laudio
Pasa den igandean, gotorleku bihurtu duzuen San Martinen, inorenganako menpekotasunik ez duzuela erakutsi zeniguten, Goiuriren ausentzia handia alineazio eta estilo aldaketa batekin konponduz. Badira entrenatzaileak ukitzen ez dituen gauzak, betiko defensa eta betiko erdilariak, baina igandean Mariñe eta hainbat gazteen erabilerak eta Gentzaneren berpizteak taldea erasokorragoa egin zuten.
Laudioko master eta senior lasterketak emango dio hasiera aurtengo errepideko txirrindularitza denboraldiari
2011-02-19 09:00 Kirola LaudioGaur, otsailak 19, eta arratsaldeko lauretan, senior eta master kategorietako txirrindularientzako lasterketa irtengo da Laudioko erdigunetik, Zumalakarregi kalean kokatuta egongo den irteeraren arku-puzgarritik.
Lasterketak, guztira, 78 kilometroko ibilbidea dauka, eta arestian aipatu bezala, irteera eta helmuga izango ditu Laudion. Aurtengo ibilbideak iazko probarenarekin alderatuta antza handia daudaka, eta hemengo txirrindulari eta zikloturistentzako xarma dituzten portuak igoko dituzte, horien artean Markuartu eta Garate, azken hau Okondoko aldetik.
Zaramaga 2-2 Laudio: Laudio femeninoa galtzeaz ahazten ari da
2011-02-18 10:00 Kirola LaudioLaudio femenino sendo eta geldiezin baten jaiotzaren aurrean gaude, azken hiru partiduetako emaitzekin egonkortzera eta galtzea zer den ahazteraino ailegatu dena.
Eski bidaia
2011/02/20 06:00
ArtziniegaValdezcaray eski-estaziora joateko txangoa. Ganzorrotz Mendizale Taldeak eta Artziniega Udalak antolatuta.
Autobusak 3 euro balio ditu eta Artziniegatik goizeko 7:00etan abiatuko da. Izena emateko Vital Kutxan 3 euro ordaindu eta udaletxean aurkeztu beharko da ordainagiria. Forfaita erostea nahi dutenek udaletxean esan behar dute.
Amurrioko txirrindulari-elkarteak entrenatzeko pista bat eskatu du berriz ere
2011-02-10 10:18 KirolaElkartea kexu da lur gainean entrenatzeko pista egiteko asmoak geldirik daudelako. Alkateak dio proiektu finkoa falta dela, eta kontua aztertzen ari direla.
Laudiok aurreko astean Amurrion hasiera emandako aldi onari jarraipena ematen dio (Laudio 4-2 Lakua)
2011-02-07 09:00 Kirola LaudioIgande arratsean, San Martin futbol-zelaian, 16:00etan, Laudio neskek aurreko hastean Amurrion hasiera emandako aldi onari jarraipena eman zioten. Reforreko zelaian 1-4ko garaipen argia lortu bazuten Amurrioko taldearen aurka, herenegun, Lakuaren aurka, 4-2 irabazi zuten.
Atzoko Laudioko Herri Krossaren kronika korrikalari-tropelaren barnetik, lehenengo ilaratik
2011-01-31 09:00 Kirola Laudio Laudio: AretaArratsaldeko bostak dira, euria ari du eta haizea dabil, eta mikrofonoa duen esatariak probari irteera emateko 5 minutu eskas geratzen direla esan bezain agudo, korrikalarei guztiak, gazteak eta zahartxoagoak, onak eta ez hain onak direnak, irteera marrara abiatzen dira. Bihotz-taupadek bihotza lehertuko digutela dirudi, eta zure buruan jartzen duzu martxan atzerakontua, azken arnasa hartu eta 1, 2, 3...bagoaz!
Rapid Apillekoek jipoi ederra jaso zuten Getxon jokatutako Euskal Herriko Hockey Sala Txapelketan, eta egindako ahalegin handia hutsean geratu zen
2011-01-30 09:00 Kirola LaudioPasa den asteko igandean, urtarrilak 23, Euskal Herriko Hockey salako txapelketa jubenila jokatu zen Getxon, R.C Jolasetaren zelaian.
Rapid Apill Laudioko taldeak parte hartu zuen txapelketaren lehenengo buelta honetan, baina ez espero zuen arrakastarekin. Haien helburua ahalik eta puntu gehien irabaztea zen, bigarren txanpari era erosoago batean aurre egin ahal izateko, baina erakutsi zuten ahalegin handiak ez zen nahikoa izan.
Laudioko Herri Krosaren laugarren edizioa jokatuko da, Berria egunkaria laguntzaile nagusia dela
2011-01-28 09:00 Kirola LaudioBihar, urtarrilak 29, San Blas egunean, Berria egunkariak euskararen aldeko lasterketa herrikoia antolatu du Laudion. Krosak 4. edizioa du, eta antolatzaileen hitzetan,"Duela urte batzuk gure herrian euskararen aldeko mugimenduak edo aurrerapausuak iturri edo toki ezberdinetatik egiten ari diren bezala, guk bide hori atletismoaren eskutik jarraitu nahi dugu ere, kirolak amankomunean ditugun helburuen aurrean batzen gaituelako".
Txangoa Lunadara
2011/01/24 15:45
ArtziniegaGanzorrotz Mendizale Taldearen aurtengo lehenengo txangoa, Lunadara. Eskia eta mendia.
Hockey salako Euskal Herriko txapelketaren lehenengo buelta jokatu zen La Granjako polikiroldegian
2011-01-17 10:00 Kirola LaudioLarunbatean, herenegun, urtarrilak15, Euskal Herriko Hockey Salako Txapelketaren lehenengo jardunaldia jokatu zen Laudion. Laudioko kiroldegian jokatutako lehenengo fase honetan, lau taldek parte hartu zuten: Donostiako Atletikoa, Getxoko Jolaseta, Santo Tomas Lizeokoa eta Laudioko taldea, Ganbegi 6-2.
Itxuraz anfitrioiak ziren faborito nagusienari, Donostiko Atletikoari, aurre egin ahal zioten bakarrak, eta pelikula honetan bere paperari eutsi zioten, toma faltsu edo txantxa barik.
Leire Ria: "Zoritxarrez herri txikietan arazo handiak izaten ditugu talde berriak sortzeko"
2011-01-14 10:17 Kirola Arrankudiaga-ZolloTxiki-txikitatik izan da Leire Ria (1987) arrankudiagarra Indarra futbol taldeko zale bat baino gehiago. Talde honen historian lehen emakume entrenatzailea izan da. Guk berarekin egon nahi izan dugu.
Zer da Indarra futbol taldea Leire Riarentzat?
Oihana Moyak urrezko domina lortu du Gasteizen jokatu den Euskal Herriko Txapelketan
2011-01-14 09:00 Kirola LaudioArabako karatea egoera osasuntsuan dago, eta Laudioko Araba gimnasioa bilakaera horri laguntzen ari zaio modu nabarmenean. Azkenaldian, eta bereziki pasa den urteko abenduaren 12an, Gasteizko Arriaga kiroldegian jokatu zen Euskal Herriko kadete, junior eta sub'21 kategorietako txapelketan, Oihana Moyak, Laudioko karatekak, bere mailan ('Kumite' kadete femeninoa) lortutako urrezko domina, fruitu ezin hobea izan da Laudioko taldearentzat.
Hockey aretoko Lehen Mailako Euskadiko Txapelketaren kanporaketa
2011/01/15 09:00
La Granja kiroladegian Laudio10etatik 18etara izango da Laudioko La Granja Kiroldegian, hona hemen partiduen taula eta ordutegia:
Ciudad |
Campo |
Fecha |
Jor. |
Equipo Local |
Equipo Visitante |
Hora |
Hiria |
Zelaia |
Data |
Jard |
Etxeko Taldea |
Kanpoko Taldea |
Ordua |
|
|
|
|
|
|
|
LAUDIO |
LA GRANJA |
15.01.2011 |
1 |
GANBEGI 6-2 H.T. |
R.C. JOLASETA |
10.00 |
LAUDIO |
LA GRANJA |
15.01.2011 |
1 |
ATCO. SAN SEBASTIÁN |
SANTO TOMÁS LIZEOA |
11.00 |
|
|
|
|
|
|
|
LAUDIO |
LA GRANJA |
15.01.2011 |
2 |
GANBEGI 6-2 H.T. |
ATCO. SAN SEBASTIÁN |
13.30 |
LAUDIO |
LA GRANJA |
15.01.2011 |
2 |
SANTO TOMÁS LIZEOA |
R.C. JOLASETA |
14.30 |
|
|
|
|
|
|
|
LAUDIO |
LA GRANJA |
15.01.2011 |
3 |
SANTO TOMÁS LIZEOA |
GANBEGI 6-2 H.T. |
17.00 |
LAUDIO |
LA GRANJA |
15.01.2011 |
3 |
R.C. JOLASETA |
ATCO. SAN SEBASTIÁN |
18.00 |
Olgetan Pilota Elkartearen eta Gentzane Aldairen arteko gatazka dela eta, esan behar dut Orozkoko pilota elkartearen jokaera guztiz neurriz kanpokoa...
»» Olgetan eta Gentzane Aldai Calonge: ...