Kobak, pala, Eliza eta Gorobel mendilerroa izango dira bihar arigataratuko den egunkariko protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Komunikazioa  Laudio

Kobak, pala, Eliza eta Gorobel mendilerroa izango dira bihar arigataratuko den egunkariko protagonistak

Bihar (urtarrilak 26) argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 45. zenbakia eta, ohikoan bezala, hainbat gai jorratuko ditu.

Ezohiko gai bat izango da nagusi: espeleologia. Tako-mano espeleologia taldeak eginiko aurkikuntza bat izango baitu hizpide erreportajeak: 70 kilometroko leize-sarea topatu du taldeak, Aiaraldea eta Burgos artean.

Enpresen kutsadura, motokrosa, miru gorria eta bideo-jokoak protagonista egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Komunikazioa  Aiaraldea

Enpresen kutsadura, motokrosa, miru gorria eta bideo-jokoak protagonista egunkarian

Bihar argitaratuko da 2016ko lehen Aiaraldea Egunkaria eta, ohikoan bezala, eduki anitzez osatua egongo da.

Bi izango dira egunkariko eduki nagusiak, bi erreportaje. Bata eskualdeko 13 enpresa kutsatzaileenen datuak izango ditu aztergai. Bigarrena, berriz, miru gorriari buruzko erreportaje didaktikoa izango da, Naturayalako kideek idatzi eta argazki ikusgarriekin hornitutakoa.

Bihar argitaratuko den egunkari koloretsuan, morea nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Komunikazioa  Aiaraldea

Bihar argitaratuko den egunkari koloretsuan, morea nagusi

 

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 41. zenbakia. Egunkari koloretsua izango da, gai anitzez hornitua.

Baina kolore nagusia morea izango da, indarkeria matxista izango baita erreportaje nagusiko protagonista. Edo, hobeto esanda, indarkeria matxistaren aurkako borroka; Aiaraldean borroka horretan aritu izan diren hainbat belaunaldietako emakumeek osatutako kontakizun kolektiboa jasoko baitu testuak.

 

Marihuana, motoziklismoa, liburutegiak eta tokiko merkataritza protagonista Aiaraldea Egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Komunikazioa  Aiaraldea

Marihuana, motoziklismoa, liburutegiak eta tokiko merkataritza protagonista Aiaraldea Egunkarian

Errotatiban dago jada bihar argitaratuko den Aiaraldea Egunkaria. Hamabostekariaren 40. zenbakia izango da eta, ohikoan bezala, eduki anitzez betea egongo da.

Portadan Maria Barbero urduñarra izango da jaun eta jabe, Espainiako Motoziklismo Kopako abiadura txapeldun izatea lortu baitu. Berari eginiko elkarrizketa irakurtzeko parada izango du irakurleak, Kirol atalean.

Aiaraldea Komunikazio Leihoak 5 urte bete ditu: "Bost eta bost, hamaika"

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Komunikazio Leihoa   Komunikazioa  Aiaraldea

Aiaraldea Komunikazio Leihoak 5 urte bete ditu: "Bost eta bost, hamaika"

Bost urte dira Aiaraldea Komunikazio Leihoa proiektua jendaurrean aurkeztu zenetik. Amurrioko Juan de Urrutia plazan egindako ekitaldi gogoangarrian "komunikazio leihoa" zabaldu genuen, eta ordutik hona ehunka boluntarioaren lan tematuari esker proiektua hasiz joan da etengabe, gaur egun garena bihurtu arte.

Hauteskundeen jarraipen berezia aiaraldea.eus-en eta egunkari berezia maiatzaren 25ean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Komunikazioa  Aiaraldea

Hauteskundeen jarraipen berezia aiaraldea.eus-en eta egunkari berezia maiatzaren 25ean

Iragan Udal eta Foru Hauteskundeak ospatu zirenean Aiaraldea Komunikazio Leihoak urtebeteko ibilbidea baino ez zeukan. Baina boluntarioek eginiko lanari esker egunaren jarraipen zabala egitea lortu zuen elkarteak, alkategaiei eginiko bideo-elkarrizketak eta zuzeneko saio baten emisioa ardatz hartuta.

316.990 bisitarekin itxi du aiaraldea.eus web-guneak 2014 urtea, % 20,29ko igoerarekin

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Komunikazioa  Aiaraldea

316.990 bisitarekin itxi du aiaraldea.eus web-guneak 2014 urtea, % 20,29ko igoerarekin

Urtetik urtera gora doa aiaraldea.eus web-gunearen audientzia. Itxi berri dugun urtean bisita eta erabiltzaile kopuruak nabarmen egin du gora; 316.990 bisita eta 119.802 bisitari bakar izan baititu atari nagusiak, % 20,29eko eta % 38,87ko igoera hurrenez hurren. Ondorioz, ikusitako orrialde kopuruak ere gora egin du, guztira 814.151.

Multimedia ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Komunikazioa  Aiaraldea

Multimedia ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea zabalik

Larunbatean egingo dira Udazkeneko Multimedia Eskoletako tailer edo ikastaroak. Bi herritan lau hitzordu egongo dira. Amurrion 11:00etan aldizkari digitalak sortzeko ikastaroa eskainiko dute, eta 12:30ean mugikor bidezko laburmetraiak grabatzeko tailerra. Laudion, aldiz, Drone helikoptero bidez airezko grabaketak nola egin irakatsiko du 11:00etan Juanma Axpek. Izan ere, bere kasa diseinatu eta eraiki zuen grabazio makina. Ondoren, Hub Impact filosofia eta 3D inprimakiak nola funtzionatzen dute. Laudioko tailerrak Basalarrina elkartean egingo dira.

"Bertxiosaio musikatua" egongo da ostegunean Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Komunikazioa  Aiaraldea

"Bertxiosaio musikatua" egongo da ostegunean Laudion

Udazkeneko Multimedia Eskolen baitan "Bertxiosaio musikatua" antolatu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak azaroaren 20an. Hitzordua 20:00etan izango da, eta kantuan Miren Amuriza, Ander Solozabal eta Oihana Bartra ariko dira. Bertsolariek Izar Mendiguren izango dute aurkezle. Igor Arzuagak eta Txema Isasik, aldiz, musika jarriko diote emanaldiari. Ikuskizuna Zubiaur kalean izango da, Arrañope eta Iluntze tabernen artean.

Gaiak twitter bidez

Aiaraldea Komunikazio Leihoak ere bere ALEA jarriko du

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Komunikazio Leihoa   Komunikazioa  Aiaraldea  Aiaraldea: Araba This is "ALEA Arabako astekaria" by Arabako ALEA on Vimeo, the home for high quality videos and the people who love them.

Udako argazki-postal lehiaketako argazki bilduma

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Komunikazio Leihoa   Komunikazioa  Aiaraldea

Aiaraldea Komunikazio Leihoak antolatutako udako argazki-postal digitalen V. lehiaketan 183 lan aurkeztu dira. Bost kategorietan lehiatutako lanen artean epaimahaiak 10 argazki-postal hautatu ditu irabazle. Informazio gehiago hemen.

Aiaraldea Egunkariak urtebete, hamaika gehiago egiteko helburua

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Komunikazio Leihoa   Komunikazioa  Aiaraldea

Aiaraldea Egunkariak urtebete, hamaika gehiago egiteko helburua

2013ko urriaren hirugarren egunean argitaratu zen Aiaraldea Egunkariaren lehenengo alea. Urtebete honetan, Aiaraldea Komunikazio Leihoak euskarazko herri komunikazioaren alde abiarazitako paperezko tresna berriak 19 zenbakiko uzta oparoa utzi digu. 12 hilabete hauetan euskaraz idatzitako 190.000 egunkari banatu ditu doan eskualdean, 3 milioi orrialde inprimatuz gertuko informazioa herritarrei hurbiltzeko, zer eta euskaraz egin ere.

Aiaraldea Egunkariak urtebete, hamaika gehiago egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Komunikazio Leihoa   Komunikazioa  Aiaraldea 2013ko urriaren hirugarren egunean argitaratu zen Aiaraldea Egunkariaren lehenengo alea. Urtebete honetan, Aiaraldea Komunikazio Leihoak euskarazko herri komunikazioaren alde abiarazitako paperezko tresna berriak 19 zenbakiko uzta oparoa utzi digu. 12 hilabete hauetan euskaraz idatzitako 190.000 egunkari banatu ditu doan eskualdean, 3 milioi orrialde inprimatuz gertuko informazioa herritarrei hurbiltzeko, zer eta euskaraz egin ere.

Aiaraldea Komunikazio Leihoak 4 urte. Erronka berri bat: Herri Elkargoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Komunikazio Leihoa   Komunikazioa  Aiaraldea

Aiaraldea Komunikazio Leihoak 4 urte. Erronka berri bat: Herri Elkargoa

4 urte dira Aiaraldea Komunikazio Leihoa sortu eta www.aiaraldea.com web-gunea sareratu zela. 2010eko Apirilaren 17an Juan de Urrutia plazan jendaurrean egindako ekitaldian zabaldu zitzaion euskarari komunikazio leiho berria. Ekitaldi hartan elkartearen asmoen berri eman zen; euskaradunek Aiaraldean euskaraz bizi ahal izateko ahal beste komunikabide sortzea.

Aiaraldea Irratia abian da

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Komunikazioa  Aiaraldea Aiaraldea Komunikazio Leihoak euskara hutsezko internet hedabidea sortu du hainbat herritarrekin batera, Aiaraldea Irratia. Irrati aparatuetan Uhinak Irrati Librearen bidez entzun ahal izango da, 96.5 FM frekuentzian. Mugikorrean, interneten eta sare sozialetan ere egongo da entzungai. Aiaraldea Irratia eskualdeko eta Euskal Herri mailako irratsaioekin osatu dute egunero 24 orduko programazioa izango duelarik: momentuz, 16 dira Aiaraldean bertan ekoitzitako saioak.