Aiaraldea Komunikazio Leihoak 4 urte. Erronka berri bat: Herri Elkargoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Komunikazio Leihoa   Komunikazioa  Aiaraldea

Aiaraldea Komunikazio Leihoak 4 urte. Erronka berri bat: Herri Elkargoa

4 urte dira Aiaraldea Komunikazio Leihoa sortu eta www.aiaraldea.com web-gunea sareratu zela. 2010eko Apirilaren 17an Juan de Urrutia plazan jendaurrean egindako ekitaldian zabaldu zitzaion euskarari komunikazio leiho berria. Ekitaldi hartan elkartearen asmoen berri eman zen; euskaradunek Aiaraldean euskaraz bizi ahal izateko ahal beste komunikabide sortzea.

Aiaraldea Irratia abian da

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Komunikazioa  Aiaraldea Aiaraldea Komunikazio Leihoak euskara hutsezko internet hedabidea sortu du hainbat herritarrekin batera, Aiaraldea Irratia. Irrati aparatuetan Uhinak Irrati Librearen bidez entzun ahal izango da, 96.5 FM frekuentzian. Mugikorrean, interneten eta sare sozialetan ere egongo da entzungai. Aiaraldea Irratia eskualdeko eta Euskal Herri mailako irratsaioekin osatu dute egunero 24 orduko programazioa izango duelarik: momentuz, 16 dira Aiaraldean bertan ekoitzitako saioak.

Udalak komunikazio zerbitzu berria jarri du abian

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Komunikazioa  Urduña

Udalak komunikazio zerbitzu berria jarri du abian

Urduñako udalaren komunikazio zerbitzu integrala kudeatzeko iazko abenduan hasitako esleipen prozesuak aurrera egin eta apiriletik aurrera Zikoina udal aldizkaria, udalaren web orria eta erakundearen prentsa kudeaketa esleitu dira; aldaketak agerikoak izan dira Zikoina aldizkariaren azken aleak diseinu berria duelarik.

Aiaraldea.com web-guneak 170.373 bisita izan zituen 2011 urtean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Komunikazioa  Aiaraldea

Aiaraldea.com web-guneak 170.373 bisita izan zituen 2011 urtean

Aiaraldeko informazioa euskarri ezberdinetan eta euskaraz zabaltzeko helburuarekin sortutako web-guneak apirilean beteko ditu bi urte. 2010eko apirilaren 7an Amurrioko plazan ireki zuen leihoa web-gune honek, eta 2011 izan da urtebeteko ziklo osoan izandako bisita datuak neurtu eta aztertzeko lehenengo aukera.

Udalak komunikazio zerbitzu integrala jarriko du abian

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Komunikazioa  Urduña

Udalak komunikazio zerbitzu integrala jarriko du abian

Gaur betetzen da Urduñako udalak komunikazio zerbitzu orokorra kontratatzeko ezarritako epea.

Iragan hilean udalaren komuniazio tresna desberdinak kudeatzeko kontratazio espedientea abian jarri zuen udalak; Zikoina udal aldizkaria, udaleko prentsa bulegoa eta webgunea kudeatzeko eskumena beren gain hartzen dituen lehiaketa delarik. Zerbitzu honen truke, udalak urtero 45.000 euroko kontratatua eskeintzen du, BEZa barne.

Abian da Ziripot, Aiaraldeko gazte mugimenduaren bozgorailua

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Komunikazioa  Aiaraldea

Abian da Ziripot, Aiaraldeko gazte mugimenduaren bozgorailua

Gazteriarekin loturiko albiste, deialdi zein bideoak plazaratuko dituzte bertan

Aiaraldeko gazte talde batek Ziripot ataria sortu du. “Komunikatzea” xede duen webgune horrek Orozko, Urduña, Laudio eta Amurrioko gazteen ahotsak zabaldu nahi ditu, eragile zein norbanakoek gazteriari eginiko ekarpenak bilduz. Hala, “bakoitzaren haria luzatuz sarea osatzera” doazela adierazi dute Ziripoteko kideek.

Udazkeneko Multimedia Eskola 201.0, izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Komunikazio Leihoa   Komunikazioa  Aiaraldea

Udazkeneko Multimedia Eskola 201.0, izena emateko epea zabalik

Aiaraldea Komunikazio Leihoa ireki genuenetik etengabe saiatu gara euskarari espazio berriak irekitzen; leiho handi eta txikiak, kolore bizi, apal eta nabarretakoak, kolektiboak eta norbanakoenak...denak ere euskaratik eta euskaraz. 

Udazkeneko Multimedia Eskola 201.0

Eta oraingoan egitasmo berri bat aurkeztera gatoz; Udazkeneko Eskola Multimedia 201.0, hain zuzen ere. Zer eta euskarri teknologikoak gurean euskarara zabaltzeko eta euskarak euskarrri tekonologiko horiek baliatzeko.