Bertso kuadrillartekoa Saratxon!

Erabiltzailearen aurpegia AIEBE 2014ko ots. 11a, 16:33
Ruben Sanchezek eta Uraitz Soubiesek egindako bideoa, audioak Hala Bedi irrati librearen laguntzaz. The Arlotes marrazki bizidunen seriaren pertsonaiengan oinarrituta. The Arlotes marrazki bizidun seriaren 10 atalak ikusteko egin klick hemen. http://thearlotes.net/category/atalak/

ZERGATIK SAILKAPENIK GABE, AUTOGESTIONATUA, HERRIKOIA ETA TALDEKA?

Helburu nagusia parte hartzea sustatzea izanda, idatzizko eta bat-bateko talde guztiei parte hartzeko aukera berberak eskainiko dizkio Kuadrilla arteko honek. Ondorioz, taldeak ez dira kanporatuko, ez da sailkapenik egongo, talde mailaketarik ez... Eta azkeneko egunak topaketa izaera izango du; apirilaren 5ean talde guztiek izango dute kantatzeko aukera. Parte hartzeko sistema honek ahalbideratzen du bertso kuadrilla guztien egoerara eta izaerara egokitzea. Arabako taldeen izaeraren aniztasuna eta bertso-saio formatuen aniztasuna errespetatzen ditu.

Parte hartzeko sistema honek autogestiorako atea irekitzen du. Bat-bateko talde bakoitzak erabakiko du zenbat saio antolatu nahi dituen, bi taldeen arteko saioa zein formatutan egin nahi duen, zenbat aldiz kantatu nahi duen Kuadrilla artekoan eta norekin kantatu nahi duen. Taldekideak eta baliabide teknikoak bilatuko ditu, herriari eta eskualdeari bere saioen berri emango dio eta nahi duen neurrian hedapena egingo du. Arabako bertsolaritzaren etorkizuna autogestioan datza.

 

Era berean, bertsotan egitera bultzatzea da helburua, eta ez bakarrik bertsolari osoa izatera iristeko: idatziz edo bat-batean, norberaren maila kontuan hartu gabe, nahi duenak sortu ahal izango du. Bertsotan lagun artean egin, herrian sortutako bertsolariak herriarentzat kantuan. Bertsozaletasuna herritik abiatu nahi dugu, herriko bertsolariak baloratu eta bertsolaritza herrikoia sustatu.

 

Bertsolaritzaren mugimenduak berezko duen izaera kolektiboa indartzeko asmoz bertsolaritzaren eragile ezberdinek (bertsozaleek, bertsolariek, gai-jartzaileek…) taldeka hartuko dute parte. Norbanakoa kolektibo baten parte sentiaraztea, bertso-eskola dela, Arabako bertsolaritza dela... Kolektiboa aurrera ateratzeko borondatezko inplikazioa beharrezkoa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide