Menpekotasunak ekiditeko kanpaina abiatu du Asasam-ek

Erabiltzailearen aurpegia ASASAM 2016ko ots. 19a, 10:22

Aurkitu” Programa Salud Mental España Konfederazioak garatutako eta Drogen inguruko Nazioarteko Planak eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioek finantzatutako Programa da. Programaren helburua osasun mentalaren inguruan sentsibilizatu eta menpekotasunak sahiestea da.

Aurkitu” Programa Salud Mental España Konfederazioak garatutako eta Drogen inguruko Nazioarteko Planak eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioek finantzatutako Programa da. Programaren helburua osasun mentalaren inguruan sentsibilizatu eta menpekotasunak sahiestea da.

Nerabe eta haurrak buru osasunean hezteko beharretik jaio da ekimen hori. Gaixotasun mentalak ezagutzeko modurik onena zentroetako ikasleei eta haien bizitzan daudenei (guraso eta irakasleak) informazioa helaraztea da, eta buru osasun arazoak eta mendekotasunak prebenitzeko ezinbestekoak diren tresnak eskuragarri jartzea. 

Konfederazioak emandako hainbat material didaktikoren bidez, buru osasunari buruzko informazio zorrotza emango dute; gazteengan buru nahasmenduen agerpen goiztiarra antzemateko jarraibideak eskainiko dituzte, eta buruko osasun arazoen inguruan sentsibilizatzeko eta patologia horiek ulertarazteko argibideak eskainiko dituzte.

Nerabeei zuzendutako gaur egungo diseinu batekin, ahalik eta gazte gehienengana iritsi nahi dugu, beharrezkoa den informazio guztia izan dezaten euren buru osasuna zaintzeko, eta jakin dezaten estupefazienteen kontsumoak buru nahasmenduak nerabezaroan eta gaztaroan agertzea eragin dezakeela hein batean. 

Asasamek programa hau iaz jarri zuen abian 2 hezkuntza zentroetan, onarpen eta arrakasta handiarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide