Jende ugarik eskatu du Tubos Reunidosen ERTErik ez aplikatzea
2019-01-23 13:33 EkonomiaAiaraldeko LABek bideoa zabaldu du sare sozialetan Tubos Reunidoseko ERTEa (Enplegua Erregulatzeko Aldi Baterako Espedientea) dela eta. Eskualdeko norbanako eta eragile ugari agertzen dira bideoan sindikatuen aldarrikapenarekin bat egiten: Amurrioko Gazte Asanblada, Idoia Aginako Urduñako alkatea, merkatariak...
"Kontraboteretik herri-boterearen eraikuntzara igaro behar dugu”
2018-06-29 09:53 JendarteaPlaza Hutsa telebista saio birtualean parte hartu du Izaskun Garcia amurrioarrak Igor Arroyorekin batera.
Tubos Reunidos taldeko LAB sindikatuaren oharra Eusko Jaurlaritzarentzat
2018-03-01 13:27 EkonomiaTrapagarango Producto Tubularetako lantegiko kaleratzeak salatzen ditu sindikatuak. LABek galdetzen dio Eusko Jaurlaritzari ia noiz arte jarraituko duen patronalarekin batera lerrokatzen, industria sektoreko enplegua suntsitzen jarraitzen duten bitartean.
Tubos Reunidos taldeko presidente berriaren izkutukeria kritikatu dugu, enplegua eusteari begira dakarren arriskuarengatik
2018-01-19 12:52 EkonomiaDuela urtebete eskuratu zuen Ulacia jaunak Tubos Reunidos taldearen presidentetza. Hedabideen bidez taldeko langileei helarazi zien mezua ez zen batere lasaigarria izan eta ez zuen ezer onik iragartzen haientzat. “360o-tako balio plan” bat lantzeaz eta taldean ezartzeko beharraz jardun zen. Behin baino gehiagotan eskatu du LABek aipatu plana langileei aurkezteko, baina gaur gaurkoz, oraindik ez du egin. Horrek ez du esan nahi gauzatzen ari ez denik.
Galletas Artiacheko langileek lanuzteak hasi dituzte kaleratzeen kontra
2017-11-29 09:03 EkonomiaAzaroaren 27an, hasi ziren lanuzteak, Enpresa-batzorde osoak deitutakoak, UGTk ezik. Jarraipena arrakastatsua izan zen, zuzendaritzak zenbait langile presionatu arren. Lanuztea egin zuten bitartean, lantokiaren kanpoko aldean kontzentrazioa egin zuten Orozkon kokatuta dagoen enpresa honetako langileek. Hurrengo lanuztea gaur dago deitua, eta txanda bakoitzeko ordubetekoa izango da, 9:00etatik 10:00etara eta 17:00etatik 18:00etara.
Badator Ekimen Ibiltaria
2017-11-20 17:19 EkonomiaBizi dugun egoeraren aurrean, langileak eta biztanleria orokorrean borrokatzeko tresna baliagarria dugu LAB Sindikatua.
Imegar enpresako langileek akordioa lortu dute zor zaizkien soldatak kobratzeko
2016-02-26 09:46 EkonomiaImegareko langileek jakinarazi nahi dute enpresarekin akordio bat lortu dutela. Akordio horren bidez ziurtatuko da langileek nominak kobratu dituztela, bai atzeratuak, bai gerokoak.
Horrez gain, soldata jasotzeko muga-egunak ezarri dituzte eta horiek ez betetzekotan, enpresak zigorra jasoko du.
Horrekin batera, jaso duten elkartasuna eskertu nahi dute, Laudioko alkateari eta gobernuko talde osoari barne.