aiaraldea.eus

Galletas Artiacheko langileek lanuzteak hasi dituzte kaleratzeen kontra

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako LAB   Ekonomia

Azaroaren 27an, hasi ziren lanuzteak, Enpresa-batzorde osoak deitutakoak, UGTk ezik. Jarraipena arrakastatsua izan zen, zuzendaritzak zenbait langile presionatu arren. Lanuztea egin zuten bitartean, lantokiaren kanpoko aldean kontzentrazioa egin zuten Orozkon kokatuta dagoen enpresa honetako langileek. Hurrengo lanuztea gaur dago deitua, eta txanda bakoitzeko ordubetekoa izango da, 9:00etatik 10:00etara eta 17:00etatik 18:00etara.

Duela urtebete, gutxi gora-behera, Galletas Artiacheko langile bat kaleratu zuten kontratu amaierekin. LABek gertatutakoa salatu eta Lan Epaitegiak ebatzi du kaleratzea ez zela bidezkoa izan.

Azaroaren 9an epaia jaso eta hurrengo egunean, Enpresa-batzordearen gehiengoak (LAB, ELA, ESK eta CCOOek osatua) bertan behera utzi zuen negoziazio kolektiborako mahaia, mahai-gainean kaleratze bat izanda lantegian dagoen behin-behinekotasunaren inguruan hilabetez hizketan egon ondoren, ez delako posible akordioa momentu hauetan.

Enpresa-batzordearen gehiengoak hartutako erabakia langileen batzarrak berretsi zuen azaroaren 15ean. Bilera honetan lanuzteei ekitea erabaki zen, txanda bakoitzeko ordu betekoak, apurka-apurka gero eta luzeagoak egiteko. Helburua, kontratazio politika salatzea eta kaleratutako langilearen berronartzea eskatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa