Aiaraldea Herri Elkargoaren batzar nagusia, Merezimenduaren Argia Saria ospatuz

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Komunikazio Leihoa 2015ko ots. 3a, 13:37

Larunbatean egin zuen Aiaraldea Herri Elkargoak urte hasierako Batzar Nagusia. Laudioko Beldui txakolindegian batu ziren Aiaraldea Herri Elkargoa osatzen duten kide eta kolaboratzaileak, 2014 urteak emandakoaren balorazioa egin eta 2015eko plangintza eta erronkak zehazteko.

Larunbatean egin zuen Aiaraldea Herri Elkargoak urte hasierako Batzar Nagusia. Laudioko Beldui txakolindegian batu ziren Aiaraldea Herri Elkargoa osatzen duten kide eta kolaboratzaileak, 2014 urteak emandakoaren balorazioa egin eta 2015eko plangintza eta erronkak zehazteko.

Batzar emankorra izan zen, eta atsegina, bezperan Usurbilen Aiaraldea Komunikazio Leihoak jasotako Merezimenduren Argia Saria behar bezala ospatzeko tartea izan bait zuten bertaratutakoek,  5 urte hauetan ehunka pertsona boluntariok Aiaraldean egindako lanaren eta ekarpenaren aitortza izan bait zen saria.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide