aiaraldea.eus

Abenduaren 1ean, egun osoko egitaraua prestatu dute Baranbion

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua   Euskara

Abenduaren 1ean, larunbatean, egun osoko egitaraua antolatu dute Baranbion, Euskaraldia ekimenean murgilduta euskararen eguna ospatzeko.

Goizeko hamarretan hasiko dira berotzen dianekin, Garrastatxun. Jarraian, 10:10etan, mendi martxa euskaldunarekin jarraituko dute, Garrastatxutik bertatik hasiz eta amaituz. 14:30etan indarrak hartuko dituzte bazkariarekin eta ostean, 16:30ak aldera trikitilariak eta dantza plaza egongo da arratsaldea alaitzeko, Lander eta Anderren eskutik. Egunarekin amaitzeko, 18:30etan irrintzi txapelketa egingo dute. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa