Berri Txarrak baino lehen jo zuen Patx&Run taldeak Kobetamendin

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kultura  Aiaraldea

Berri Txarrak taldeak baino lehenago jo zuen Patx&Run taldeak iragan igandean Kobetamendin.  Aiaraldeko musikariez osatutako taldeak bere azken diskoko abestiak aurkeztu zituen Ahotsenean gunean.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Bertsotan ospatu dute Amurrioko Gaztetxearen bost urteko ibilbidea

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kultura  Amurrio

Dozenaka lagun bertaratu ziren atzo Amurrioko Gaztetxera, guneare 5. urteurrena ospatzeko asmoz. Bertso afaria egin zuten bertan, Peru Abarrategi eta Maider Arregi bertsolariekin.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Julen Ibarrolak espetxean jarraitzen duela gogoratu zuten Basauriko espetxearen aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Politika  Amurrio

Julen Ibarrola gazte amurrioarra kartzelan jarraitzen duela salatu zuten atzo Basauriko presondegian. Eguerdian Basauriko herrigunetik abiatu zuten manifestazioa eta gero ekitaldia gauzatu zuten espetxearen aurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Euskal preso, iheslari, eta deportatuen aldeko ekimen ugari egingo dituzte Aiaraldean, Gabonen testuinguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Politika  Aiaraldea

Euskal preso, iheslari, eta deportatuen aldeko ekimen ugari egingo dituzte Aiaraldean, Gabonen testuinguruan

Bada garaia, presoak kalera! lemapean elkartasun ekintza ugari antolatuko dira Aiaraldean Gabon jaien testuinguruan. Elkarretaratzeak eta espetxeetara martxak egingo dituzte eskualdeko hainbat herritan.

Goi mailako txirrindularitza izango dute aztergai Artziniegan Mikel Landa eta Igor Anton txirrindulariekin, besteak beste

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Artziniega

Goi mailako txirrindularitza izango dute aztergai Artziniegan Mikel Landa eta Igor Anton txirrindulariekin, besteak beste

Nazioarteko txirrindularitzan diharduten 8 hizlari elkartuko dituzte Aiarako Txirrindularitza Elkarteak eta Artziniegako Txirrindularitza Klubak datorren abenduaren 26an Artziniegako Museoan. Mikel Landa eta Igor Anton txirrindulari profesionalak egongo dira bertan, besteak beste.

Iñaki Ibarluzea Ortueta: “EAJren garaia amortizatuta dago, irabaztera goaz”

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Politika  Amurrio

Gaur goizean egindako ekitaldian EH Bilduk Amurrioko 2019ko udal hauteskundeetarako alkategaia aurkeztu du: Iñaki Ibarluzea Ortueta. Ekitaldian Kike Fernandez de Pinedo Arabako Biltzar Nagusietarako hautagaia eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea egon dira dozenaka herritarrekin batera Ibarluzeari babesa adierazten.

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Tomas Sautua omendu dute Santa Luzia azoka egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Orozko

Santa Luzia azoka ospatu dute gaur Orozkon. Dozenaka ekoizlek postua jarri dute goizeko lehen ordutik. Duela hilabete gutxi zendu zen Tomas Sautua herrikideari omenaldia egiteko baliatu dute orozkoarrek eguna.

»» Ikusi argazki guztiak (82)

Laudioko saltokiak dotore jantzi dira erakusleiho lehiaketarako

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Laudio

Laudioko 21 komertzio ari dira eskaparate lehiaketan parte hartzen. Igandea izango da bozkatzeko azken eguna.

»» Ikusi argazki guztiak (74)

Porrotxek eta Marimototsek musuz bete dute Bañueta kiroldegia

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Amurrio

Ehunka haur gerturatu dira gaur arratsaldean Amurrioko Bañueta kiroldegian Irrien Lagunen "Musua" ikuskizunaz gozatzera. Amurrioko Udaleko Euskara Arloak antolatu du ekintza, Ohiturak Elkartearekin batera.

»» Ikusi argazki guztiak (34)