Porrotxek eta Marimototsek musuz bete dute Bañueta kiroldegia

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Amurrio

Ehunka haur gerturatu dira gaur arratsaldean Amurrioko Bañueta kiroldegian Irrien Lagunen "Musua" ikuskizunaz gozatzera. Amurrioko Udaleko Euskara Arloak antolatu du ekintza, Ohiturak Elkartearekin batera.

»» Ikusi argazki guztiak (34)

ELAk irabazi ditu Laudioko Udaleko hauteskunde sindikalak 5 ordezkari lortuz

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Politika  Laudio

ELAk irabazi ditu Laudioko Udaleko hauteskunde sindikalak 5 ordezkari lortuz

Hauteskunde sindikalak burutu dira gaur goizean Laudioko Udaletxean. ELAk lortu du babes gehien udaleko langileengandik eta zituen 5 ordezkariak mantenduko ditu.

Abian da Aiaraldeko Erakusleiho Lehiaketaren V. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Aiaraldea

Abian da Aiaraldeko Erakusleiho Lehiaketaren V. edizioa

Gabonetako sasoiarekin batera heldu dira erakusleiho lehiaketak eskualdera. Aiaraldeko norgehiagokara 46 establezimendu aurkeztu dira. Laudion, Amurrion, Okondon eta Artziniegan ere egingo dituzte herrietako lehiaketak.

Zabalik dago Amurrioko aurrekontu partehartzaileen proposamenak bozkatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Amurrio

Zabalik dago Amurrioko aurrekontu partehartzaileen proposamenak bozkatzeko epea

Gaur ireki eta urtarrilaren 4ra arte luzatuko da 2019 eta 2020ko udal aurrekontuetan txertatuko diren proposamenen bozketa fasea, AmurriokoEKIN kanpainaren barruan. Apirilean abiatu zen prozesua.

Urteko azken egunera arte egongo da kirolaz gozatzeko aukera eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Aiaraldea

Urteko azken egunera arte egongo da kirolaz gozatzeko aukera eskualdean

Ohitura bilakatu da urtea kirola egiten agurtzea. Hurrengo asteetan ugariak izango dira ohitura horri heltzeko Aiaraldean egongo diren zitak.

Krosak kirolariz beteko du beste behin Refor kirol gunea abenduaren 23an

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Amurrio

Krosak kirolariz beteko du beste behin Refor kirol gunea abenduaren 23an

Amurrioko I. Krosa antolatuko du Oinkariak atletismo taldeak datorren abenduaren 23rako. Kros federatua izango da nagusi, baina  5 kilometroko froga herrikoia ere prestatuko dute.

"Aitak ideal batzuk zituen eta ideal horiengatik eman zuen bizia, poliziaren torturen ondorioz hil zen"

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Politika  Laudio

"Aitak ideal batzuk zituen eta ideal horiengatik eman zuen bizia, poliziaren torturen ondorioz hil zen"

MARI CARMEN FERNANDEZ PITAk (Ferrol, 1960) urte asko daramatza Laudion bizitzen. Manuel Fernandez Mourenteren (Ferrol, 1932) alaba da. Elektrikaria zuen aita Ferrol hiriko Bazan ontziolan eta ekintzaile sindikal ezaguna zen bertan. Hainbatetan atxilotua eta torturatua izan zen, eta jasotako kolpeen ondorioz  hil zen.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuta agurtu dute Euskaraldia

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Euskara  Aiaraldea

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuten Aiaraldean. Euskaraldian bizitako 11 egunei agur esateko baliatu zituzten ekitaldiak.

»» Ikusi argazki guztiak (45)

16 orduko elkartasun ekimena Babioko maldetan gora

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Amurrio

16 orduko elkartasun ekimena Babioko maldetan gora

Amurrio Trail Taldeko kideek elkartasun ekimena antolatu dute abenduaren 23rako, Babioko III. Igoeraren atarian hain zuzen. Ataxia telangiektasia gaixotasuna duen Hodei amurrioar gaztea laguntzera bideratuko dute bildutako dirua.

Argi eta musika espektakulu batekin eskertu du Eroskik amurrioarren elkartasuna

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Amurrio

Eroski saltoki kateak #EskerrikAskoAmurrio ekimena antolatu zuen Amurrion atzo iluntzean. Eli Pinedok aurkeztutako argi ikuskizuna eta Kepa Junkeraren kontzertua egon ziren, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (17)