Eskualdeko udal ordezkariak Indian izan dira Vicente Ferrer Fundazioaren lana ezagutzen

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Aiaraldea

Eskualdeko udal ordezkariak Indian izan dira Vicente Ferrer Fundazioaren lana ezagutzen

Indian izan dira Laudio eta Amurrioko udal ordezkariak, Vicente Ferrer gobernuz kanpoko erakundeak egiten duen lana gertutik ezagutzen. Amurriok zein Laudiok ekarpena egiten diote fundazioari hainbat proiektu aurrera atera ditzan.

Euskararen egunak ospatuko dituzte Artziniegan Euskaraldiaren azken txanpan

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Euskara  Artziniega

Euskararen egunak ospatuko dituzte Artziniegan Euskaraldiaren azken txanpan

Artziniegako Euskararen egunak antolatuko dituzte gaur eta bihar, abenduaren 2an Laudion ospatuko den jai erraldoiaren atarian.

Amurrioko Eroskiko bezeroen elkartasuna aitortzeko jaia egingo dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Amurrio

Amurrioko Eroskiko bezeroen elkartasuna aitortzeko jaia egingo dute bihar

Amurrioko Eroski saltokiko bezeroak izan dira supermerkatu kateak martxan jarritako elkartasun ekimen gehienetan parte hartu duten bezeroak. Hori eskertzeko jaialdia antolatu dute biharko, 18:30etan, Amurrioko Juan de Urrutia plazan.

Tirabirak eta tentsioa nagusi azaroko Udal Osoko Bilkuran

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Politika  Laudio

Tirabirak eta tentsioa nagusi azaroko Udal Osoko Bilkuran

Astelehenean egin zen urteko azkenaurreko Udal Osoko Bilkura Laudion. Tentsioak eta akusazioek markatu zuten giroa. Txaro Sarasuak Udalbatza utzi zuen erregu eta galderen puntuan.

Aiaraldeko ehunka ahobizik eta belarriprestek Laudion ospatuko dute euskaraldiaren amaiera jaia abenduaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Euskara  Laudio

Aiaraldeko ehunka ahobizik eta belarriprestek Laudion ospatuko dute euskaraldiaren amaiera jaia abenduaren 2an

Egitarau anitza antolatu du Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 2rako. Euskaraldiari amaiera eman eta Euskararen Nazioarteko Eguna festa erraldoi batekin ospatuko dute aiaraldearrek Laudion. Berbodromoak, herri bazkari erraldoiak edota Ze Esatek! taldearen kontzertuak osatuko dute egun osoko eskaintza, besteak beste.

Euskaraz bizitzeari ekin diote ehunka ahobizik eta belarriprestek Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Euskara  Aiaraldea

Gaur hasi da Euskaraldia. 11 egunez euskaraz biziko dira milaka pertsona "ahobizi" edo "belarriprest" txapak soinean eramanez.

»» Ikusi argazki guztiak (47)

Zabalik dago egurketa-esleipenaren onurak eskatzeko epea Artziniegako auzoetako biztanleentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Artziniega

Zabalik dago egurketa-esleipenaren onurak eskatzeko epea Artziniegako auzoetako biztanleentzat

Artziniegako bizilagunek zabalik dute dagoeneko, azaroaren 28a arte, egurketa-esleipena eskatzeko epea. Hiriguneko biztanleek ere izango dute ezohiko aprobetxamendurako aukera.

Emakumeentzako defentsa pertsonal ikastaroa eskainiko du bihar Amurrioko Mugendo Eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Amurrio

Emakumeentzako defentsa pertsonal ikastaroa eskainiko du bihar Amurrioko Mugendo Eskolak

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren testuinguruan, Mugendo Eskolak ere ekarpena egingo du indarkeria matxistaren aurka. Emakumeentzako defentsa pertsonal ikastaroa eskainiko du bihar, 20:00etatik 21:00etara.

Iñaki Isasi izan zen bigarrena Basauriko X-Treme Finaga lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Aiaraldea

Iñaki Isasi izan zen bigarrena Basauriko X-Treme Finaga lasterketan

Larunbatean egin zen Basauriko X-Treme Finaga lasterketaren XX. edizioa. Eskualdeko hainbat lasterkari izan ziren bertan eta Iñaki Isasi podiumera igo zen.