Ekintzaz josita dator Laudioko Gazte Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

Ekintzaz josita dator Laudioko Gazte Eguna

Azaroaren 22an Laudioko Gazte Asanbladak Gazte Eguna ospatuko du “Ez utzi hiltzen” lelopean. Gazte Asanbladaren hitzetan aurtengo Laudioko Gazte Eguna helburu nagusi batekin jaio da: herriko gazteak inposatutako eredu sozialaren aurrean alternatibak eraiki eta herriko aisialdiaren subjektu aktibo bilakatzea.

Horretarako herriko eragile desberdinen laguntza jaso dute, hala nola Gardeako Orbeko etxearena.

Emakumeek hartu dute sokari eusteko lekukoa Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Aiaraldea

Emakumeek hartu dute sokari eusteko lekukoa Aiaraldean

80-90. hamarkadetan Aiaraldean nahiko hedatua zegoen sokatira. Amurrio, Laudio eta Artziniegan hainbat talde zeuden. Gaur egun, baina, Artziniegakoa da geratzen den bakarra. Errelebo falta, kirolaren gogortasuna eta laguntza eza dira sokari tiratzeari uzteko arrazoietako batzuk.  

Sokatirak oihartzun handia izan du Aiaraldean urteetan zehar, talde ezagun asko ibili dira lehian.

Lau hitzaldik osatuko dute Mendiko Lagunak-ek antolaturiko Mendi eta Natura Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Amurrio

Lau hitzaldik osatuko dute Mendiko Lagunak-ek antolaturiko Mendi eta Natura Jardunaldiak

Mendiko Lagunak mendi taldeak 2014ko mendia eta naturari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Azaroaren 7tik 22ra lau hitzalditan parte hartzeko aukera egongo da. Hitzaldi guztiak Amurrioko Katekesi aretoan izango dira arratsaldeko 19:00etan.

Azaroaren 7an emango zaie hasiera jardunaldiei “Paseko mendietatik Valaiseko Alpetara” deituriko hitzaldiarekin, bertan hiru lagunek Alpeetan zehar egindako eski zeharkaldi baten nondik norakoak ezagutzeko aukera egongo da Jon Apodaka, Vicente Contreras eta Iñaki Unzagaren eskutik.

Larunbatean egingo den VI. Laudio ziklokrossa aurkeztu dute prentsaurrekoan

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

Larunbatean egingo den VI. Laudio ziklokrossa aurkeztu dute prentsaurrekoan

Datorren azaroaren 1ean Laudioko ziklokros lasterketa egingo dute Ellakuriko zelaietan, txirrindularitza froga horren nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa egin dute asteartean antolatzaileak diren Laudioar Txirrindularitza elkarteko kideek, haiekin batera Arabako federazioko, udal taldeko eta Spiuk enpresa babeslearen ordezkariak eta Javier Ruiz txirrindularia egon dira.

Geraxane Ussia FC Barcelona atletismo taldearekin arituko da

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

Geraxane Ussia FC Barcelona atletismo taldearekin arituko da

Geraxane Ussia FC Barcelona atletismo taldearekin arituko da datorren denboraldian Zaragozako Simply-Scorpio taldea utzi ostean.

Bartzelonako kluba kirolari laudioarrarekin jarri zen harremanetan, Geraxanek hauek egindako eskaintza espero baino askoz hobea zela ikusita onartzea erabaki zuen.

Geraxanek aldaketa positibotzat jo du eta denboraldi honetan aurrekoan baino baldintza hobeak izatea espero du, oraindik klubarekin izango duen harremana zehaztu ez badiote ere.

XI. mendi martxarekin eta hitzaldiekin ospatuko du Txarlazok 50. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Urduña

XI. mendi martxarekin eta hitzaldiekin ospatuko du Txarlazok 50. urteurrena

Urduñako Txarlazo Mendi taldeak bere 50. urteurrena ospatzen ari da aurten eta horretarako hainbat jarduera antolatu dituzte urrian zehar.

Urriaren 9an hasiera emango diote ekintzaz jositako hilabete horri Juanjo Urbizuren hitzaldiarekin. Juanjo Urbizu “Monterapia” liburuaren idazlea da eta mendia kirol hutsa baino harago, bizi kalitatea hobetzeko tresna ere badela azalduko du.

Hitzaldiekin jarraituz, urriaren 16an, osteguna, Alex Txikon alpinista lemoarra bertaratuko da Urduñara “Bizitza osoa mendiari lotuta” izeneko hitzaldiarekin.

Aiaraldeko II. Raida jokatuko dute Arespalditzatik abiatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Aiaraldea

Aiaraldeko II. Raida jokatuko dute Arespalditzatik abiatuta

Aiaraldeko Raid-aren bigarren edizioa bihar jokatuko da abiapuntua Arespalditzan duelarik. Raid-a hainbat kirol ezberdinez osatutako froga da, denbora tarte baten barruan parte-hartzaileek kirol desberdinak praktikatuz ahalik eta baliza kopuru biltzen datza.

Aurtengo Raid-ean mendiko bizikleta, trekking-a, via ferrata edota espeleologia praktikatzeko aukera egongo da.