Irailaren 6an Lendoñobeitiko kultura eta kirol jardunaldiak ospatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Urduña  Urduña: Lendoñobeiti

Irailaren 6an Lendoñobeitiko kultura eta kirol jardunaldiak ospatuko dituzte

Gurpide kultur elkarteak antolatuta, datorren igandean, irailak 6, Lendoñobeitiko Kultura eta Kirol jardunaldiak ospatuko dira. Iaz ere burututako jardunaldi horiek lehen ospatzen ziren mendi martxaren eta kultura jardunaldien ondorengo dira.

 Aurreko edizioan Lendoñobeitiko ondarea (Gerra zibileko lubakiak, dolmenak...) ezagutzeko aukera egon bazen, aurtengoan mendiak Urduñan zein inguruko herrien egunerokotasunean  duen garrantziaz arituko dira "El monte en Orduña: Un espacio fisico, un espacio humano" izendatu duten aurkezpenarekin.

Aiaraldeko futbol taldeen aurredenboraldia hastear dago

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

Aiaraldeko futbol taldeen aurredenboraldia hastear dago

2014-2015 futbol denboraldiari aurre egiteko asmoz Aiaraldeko futbol taldeek aurredenboraldiari ekingo diote, lagunarteko partida ugari jokatuko dira eta bertan klub desberdinen fitxaketak euren futbol talde berriekin harremana estutzeko aukera izango dute.

C.D. Orduña

Urduñako futbol klubak urriaren 5ean hasiko du lurraldeko 2. mailako liga Solokoetxeren aurkako partidan. Abuztuaren 20an ekingo diote aurredenboraldiko entrenamenduei eta abuztuaren 30ean jokatuko dute lagunarteko lehen partida C.D. Ugao-ren aurka.

Mikel Alvarok Europa League txapelketan parte hartu du Inter Baku futbol taldearekin

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Amurrio

Mikel Alvarok Europa League txapelketan parte hartu du Inter Baku futbol taldearekin

Iragan uztailaren 24an, Mikel Alvaro Amurrioarrak Azerbaianeko Inter Baku taldearekin Europa League txapelketan parte hartu zuen. Inter Baku kanporatua izan zen Elfsborg taldearen aurka; uztailaren 7an jokatutako joaneko partiduan Mikel Alvaroren taldeak 1-0 irabazi zuen, hurrengo partiduan Elsborg taldea 0-1 irabazi ostean azken honek penaltietan Inter Baku taldea gailentzea lortu zuen.

Abuztuaren 17an jokatuko da XXV. Laudio Saria

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

Abuztuaren 17an jokatuko da XXV. Laudio Saria

Datorren abuztuaren 17an, Laudioko jaietako San Rokezar egunean, "Laudio Saria" txirrindularitza froga egingo da. Laudioar Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketa horren XXV. edizioa izango da aurtengoa eta, berrikuntza bezala, "Udako Saria" izeneko challenge-aren azken froga puntuagarria izango da, aurreko frogak Aretxabaleta eta Amurrioko sariak izanik.

C.D. Laudiok batzar orokorra deitu du ostiralerako, jokalari guztiek kluba utzi duten bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

C.D. Laudiok batzar orokorra deitu du ostiralerako, jokalari guztiek kluba utzi duten bitartean

Duela bi aste jakin zuen C.D. Laudiok hurrengo denboraldia erregional mailan jokatuko zuela. Klubaren etorkizuna orain bazkideen eskuetan dago, horretarako batzar nagusia deitu dute ostiralerako (uztailak 18).

Batzar orokorrean bazkideek bakarrik parte hartu dezkakete eta azken denboraldiaren balorazio ekonomikoa egingo dute. Datorren denboraldiari begira bazkideek klubaren aurrekontu eta egitura izango dute eztabaidagai. Azkenik San Martin futbol zelaiari izena aldatzea erabakiko da, proposatutako izen berria Carmelo Ría da.

Laura Oca korrikalariak Espainiako txapelketa absoluturako sailkapena lortu du

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

Laura Oca korrikalariak Espainiako txapelketa absoluturako sailkapena lortu du

Laura Ocak, Laudio atletismo klubeko korrikalariak, aurreko asteburuan Durangon jokatu zen Espainiako promesen  atletismo txapelketan parte hartu zuen, 1500 metrotako kategorian.

C.A. Laudioko korrikalariak kanporaketetan bere marka pertsonala 4 minutu eta 42 segundotara jaitsi eta finalera sartzea lortu zuen. Emaitza horri esker Laura Oca Euskal selekziorako sailkatua izan da eta Donostian egingo den Espainiako txapelketa absolutuan parte hartzeko aukera izango du.

C.D. Laudio erregional mailara jaitsi da eta bazkideek erabakiko dute disolbatuko den

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

C.D. Laudio erregional mailara jaitsi da eta bazkideek erabakiko dute disolbatuko den

C.D. Laudio erregional preferente mailara jaitsiko da urtebetez 2.B mailan egon ondoren. Ekainaren 30 zuen C.D. Laudiok hainbat jokalarirekin zituen zorrak kitatzeko azken eguna. Ordainketa ez zen burutu eta futbol talde Laudioarra automatikoki mailaz jaitsi egin da.

Urte gogorra izan da C.D. Laudiorentzat.  Hainbat jokalarik atzerapenak salatu diituztenordainketetan. Hainbat hilabetez salaketa eta negoziazio artean igaro ondoren C.D. Laudiok 200.000 euroko zorrarekin bukatu du denboraldia.

Nerbioi Errugbi Elkarteak errugbi eskolara izena emateko epea abian jarri du

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Euskara  Amurrio

Nerbioi Errugbi Elkarteak errugbi eskolara izena emateko epea abian jarri du

Amurrioko Nerbioi Errugbi Elkarteak laugarren urtez jarriko du abian errugbi eskola. Orain dela lau urte sortu zen Nerbioi errugbi Elkartea lagun talde baten eskutik eta geroztik kirol horren filosofia Aiaraldetik hedatzeko lanean aritu dira.

C.D. Uxoak 3. mailari uko egingo dio klubaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

C.D. Uxoak 3. mailari uko egingo dio klubaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko

C.D. Uxoak prentsa oharra kaleratu du aurtengo denboraldia baloratuz eta etorkizunari nola aurre egingo dion azaltzeko. Aurten esfortzu, meritu eta lan gogorrari esker azken jardunaldian maila eustea lortu dute. Aurreko denboraldian hirugarren mailara igotzea lortu ostean.

Hala ere areto futboleko talde laudioarrak datorren denboraldian Euskal Ligan jokatzera beharturik ikusten du bere burua, hirugarren mailan jokatzeko baldintzak aldatu dituzte eta kapital gehiago beharrezkoa baita eta diru kopuru hori lortzeko zailtasunak dituztela adierazi dute.

Ekainaren 27tik 29ra VIII. Urduñako Zikloturismo Topaketak egingo dira

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Urduña

Ekainaren 27tik 29ra VIII. Urduñako Zikloturismo Topaketak egingo dira

VIII. Urduñako Zikloturismo Topaketa antolatu du ekainaren 27tik 29ra Urduñako Txirrindulari elkarteak bizikletaz gozatzeko asteburu paregabea eskainiz.

Topaketak 27an hasiko dira dortsalen banaketarekin. Larunbatean, ekainak 28, gosariaren ostean, goizeko 9:00etan abiatuko da bizikleta martxa. Ibilbidean zehar egingo den Urduñako mendatearen igoera kronometratua izango da.