C.D. Laudiok akordioa lortu du hainbat jokalari ohiekin zituen zorrak kitatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

C.D. Laudiok akordioa lortu du hainbat jokalari ohiekin zituen zorrak kitatzeko

C.D. Laudio akordio batera heldu da klubeko hainbat jokalari ohiekin atzeratuta zituen zorrak kitatzeko. Akordio estrajudiziala da eta kluba hirugarren mailan zegoeneko lau jokalari ohiekin lortu da eta ekainaren 20an baino lehenago 19.000 euro jaso beharko dute guztira, horrela C.D. Laudiok auzitegietara joatea saihestu du momentuz.

Amurrioko udalak hondartzara irteerak antolatuko ditu uztailean

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Amurrio

Amurrioko udalak hondartzara irteerak antolatuko ditu uztailean

Amurrioko Udaleko kultura sailak hondartzara bidaiak antolatuko ditu uztailean zehar. Aurreko urteetan egin duen bezala. Bidaia horien helburua funtsean autobus zerbitzu bat eskaintzea da auto pribatua erabiliz hondartzara joateko zailtasunak dituen jendeari. 

Busak ,uztailaren 1ean hasita, asteartero aterako dira, goizeko 9:00etan Araba kaletik eta arratsaldeko 20:00etan bueltatuko dira Amurriora.

7. Areto futbola/Multikirola kanpusa egingo dute ekainaren 23tik 27ra

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Laudio

7. Areto futbola/Multikirola kanpusa egingo dute ekainaren 23tik 27ra

Laudioko areto futbola/multikirola 7. kanpusa antolatu dute aurten ere La Granja kiroldegian ekainaren 23tik 27ra. Ortuella, Abanto-Zierbana eta Barakaldon antzeko kanpusak antolatuko dira.

Kanpusa 4-15 urte bitarteko gazteentzat dago zuzendua eta bertan areto futbolaz gain beste kirol batzuk euskaraz praktikatzeko aukera izango dute. Begirale lanetan munduko txapeldun izandako kirolariak eta Athletic-eko jokalariak ibiliko dira.

“Buruak eta hankek huts egiten ez badidate urte askoz ibiliko naiz mendi lasterketan”

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Laudio  Laudio: Areta

“Buruak eta hankek huts egiten ez badidate urte askoz ibiliko naiz mendi lasterketan”

PELLO MORENO MARTIN (Areta, 1996) hainbat mendi lasterketetan atera da garaile. Euskadiko kopako lehen lasterketan lortu du bere azken garaipena. Iazko Euskadiko txapelketan bi modalitatetan atera zen garaile.

Laudioko gazteek multiabentura udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

Laudioko gazteek multiabentura udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute

Laudioko 12 eta 17 urte bitarteko gazteek multiabentura udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute uda honetan udal osoko bilkuran aho batez baiezkoa eman ostean. Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, Ugao, Orozko eta Arakaldoko udalek ere aukera hau eskainiko diete herriko gazteei.

Programak eskaintza zabala emango du eta iaz martxan jarritako esperientzian egongo da oinarrituta.

C.D Laudiok hainbat ekintza burutuko ditu egoera ekonomikoari aurre egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

C.D Laudiok hainbat ekintza burutuko ditu egoera ekonomikoari aurre egiteko

C.D. Laudiok, klubaren egoera ekonomikoari aurre egiteko burutuko diren ekintzen inguruan bazkide eta zaleak informatzeko bilera egin zuen iragan apirilaren 22an herriko plazako erabilera anitzeko gelan.

Maiatzaren 25ean izango da Burdin Hesia lasterketaren 2. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

Maiatzaren 25ean izango da Burdin Hesia lasterketaren 2. edizioa

Aurten ere Euskal Herria Kirolak Burdin Hesia lasterketa antolatuko du, lasterketa maiatzaren 25ean egingo da. Iaz izan zen lasterketa horren lehenengo edizioa eta geratzeko asmoarekin dator, urtero norabidea aldatuz baina ibilbidea mantenduz.

Horrela, parte hartzaileek 25km-ko ibilbideaz gozatzeko aukera izango dute. Lasterketa Laudioko Lamuza parkean hasi eta Bilboko Arriagan amaituko da eta tartean Goikogane, Ganekogorta eta Pagasarri mendietatik zein burdin hesiko lubaki eta bunkerretatik igaroko da. Antolatzaileen arabera exijentzia maila ertain-altua izango da.

150 ume eta gazte bildu zituen errugbi topaketak

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Amurrio

150 ume eta gazte bildu zituen errugbi topaketak

150 ume eta gazte inguru bertaratu ziren iragan larunbatean Amurrioko Reforrreko zelaietan errugbian aritzera. Nerbioi Rugby Taldeak antolatu zuen topaketa, eta taldeko kideek baikorki baloratu zuten ekimena. 

C.D. Laudiok Aste Santuko txapelketa antolatuko du apirilaren 17, 18 eta 19an

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

C.D. Laudiok Aste Santuko txapelketa antolatuko du apirilaren 17, 18 eta 19an

Urtero bezala C.D. Laudiok Aste Santuko txapelketa ospatuko du Laudioko San Martin zelaian. Apirilaren 17, 18 eta 19an helduko diote torneoari eta hiru kategorietan banatuko da: 2002. urtean jaiotako kimuak, 2003an jaiotako kimuak eta Aste Santuko txapelketan lehenengo aldiz emakumezkoen haur-kategoria azkenik. Partidak goiz goizetik hasita egun osoan zehar hedatuko dira torneoaren hiru egunetan; apirilaren haur-kategoriako taldeen txanda izango da, apirilaren 18an 2003ko kimuen txanda eta azkenik, apirilaren 19an 2002ko kimuek jolastuko dute

C.D Orduñak haur eta benjamin kategoriako txapelketak antolatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Urduña

C.D Orduñak haur eta benjamin kategoriako txapelketak antolatuko ditu

Aste Santuko liga geldialdia aprobetxatuz C.D. Orduña futbol klubak haur eta benjamin kategoriako torneoak antolatuko ditu Urduñako udal futbol zelaian: Urduña Hiriko I haur txapelketa eta Urduña Hiriko II benjamin txapelketa.

Haur txapelketa apirilaren 19an egingo da eta bertan lau futbol taldek hartuko dute parte: C.D. Orduña (Bizkaia), C.D. Arratia (Bizkaia), Ik. Larramendi (Bizkaia) eta Kaskagorri F.T. (Araba). Partidak goizeko 9:30ean hasiko dira eta goiz osoan zehar luzatuko dira. Sei partida jokatuko dira guztira.