Zuhaitz Eguna ospatuko dute Aiaraldeako hainbat herritan

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Aiaraldea

Zuhaitz Eguna ospatuko dute Aiaraldeako hainbat herritan

Bihar, martxoaren 15ean, larunbata, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Laudion eta Okondon ere. Zuhaitz Egunak urteetan zehar burututako  baso ustiapen masiboak eragindako kalteak salatu eta basoek naturan zein izaki bizidunongan duten garrantzia azpimarratu nahi du. Eskualdeko zuhaitzez osatutako basoen azalera handitu eta jendea basoetara hurbiltzeko asmoarekin zuhaitzen landaketak burutuko dira egun horretan.

"4 kanporaketa pasata tanto bategatik galdu genuen Euskal Herriko Openeko finalerdia"

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Laudio  Laudio: Areta

"4 kanporaketa pasata tanto bategatik galdu  genuen Euskal Herriko Openeko finalerdia"

ITXASNE AGIRRE (Amurrio, 1996) eta MARIA SANCHEZ (Areta, 1996) pala jokalariak dira. Aretako frontoian entrenatzen dute, eta Araba zein Euskal Herri mailan lehiatu.

Noiz hasi zineten pala jokoan?

Itxasnerena familia kontua da, ahizpak jolasten zuen eta kirola egitearren apuntatu nintzen. Maria esku pilotan hasi zen, baina neskek aurrera jarraitzeko zailtasunak omen zituzten eta palara pasazen. Hala ere aldaketa positiboa izan zen, nahiago dut palan aritzea, oso gustura gabiltza.

C.D. Laudioko entrenatzaileek ohar bat kaleratu dute ordainketa ezaren aurrean hartuko dituzten neurriekin

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

C.D. Laudioko entrenatzaileek ohar bat kaleratu dute ordainketa ezaren aurrean hartuko dituzten neurriekin

C.D. Laudioko oinarri futbol taldeetako 35 entrenatzaileek ultimatum bat bidali diote klubaren zuzendaritzari ez ordaintze egoeraren aurrean. Oharra oinarri futboleko talde guztietako jokalariei banatu zaie gurasoen babesa eta laguntza lortzeko asmoz.

Entrenatzaileek argitaratutako oharrak hurrengo neurriak biltzen ditu:

Geraxane Ussia laudioarrak 3. postua lortu du Espainiako pista estaliko atletismo txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

Geraxane Ussia laudioarrak 3. postua lortu du Espainiako pista estaliko atletismo txapelketan

Geraxane Ussiak 3. postua lortu zuen pista estaliko Espainiako atletismo txapelketan, 400 metroko kategorian. Txapelketa Sabadellen jokatu zen otsailaren 22tik 23ra. Atleta Laudioarrak 54.72 segundotan burutu zuen froga, iazko marka (55.15 segundo) gaindituz eta bere errekor pertsonala ezarriz.

EAEko XXXIII. Eskolarteko Kirol Jokoen kros proba egingo da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

EAEko XXXIII. Eskolarteko Kirol Jokoen kros proba egingo da igandean

Datorren igandean, otsailak 23, Euskal Autonomia Erkidegoko XXXIII. Eskolarteko Kirol Jokoen kros proba jokatuko da Laudion.  Eskolarteko kirol joko hauen helburua ikasturtean zehar ikasleek egin dituzten kirol ekintzei amaiera ematea da, baita kirolari gaztetxoei  ondo pasa eta euskara sustatzea baimentzen duen lehiaketa bat eskaintzea.

Laudio BHI, Comenius sarietan garaile

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Hezkuntza  Laudio

Laudio BHI, Comenius sarietan garaile

Laudio Institutuko Comenius programa EAEko zein Estatuko Comenius programa onena izendatu dute. Proiektua Europar Batasunak babestutako programa da. Helburua Europako herrialde desberdinetako ikastetxeekin harremanak sustatu eta elkarrekin lanketa bat burutzea da. Duela 12 urte hasi ziren Laudio Institutuan Comenius programarekin. Gai ezberdinak landu dituzte: herritartasuna, gutxitutako hizkuntzak edo energia, kasu.

Euskadiko Kros Txapelketa jokatu zen atzo Ellakuriko berdeguneetan

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

Euskadiko Kros Txapelketa jokatu zen atzo Ellakuriko berdeguneetan

Igandean Euskadiko Kros luzeko txapelketa jokatu zen Ellakuriko berdeguneetan. Laudio Atletismo Klubak antolatu zuen eta Laudion ospatzen den bigarren Euskadiko txapelketa da. 

Goizean goizetik jende andana hurbildu zen Ellakurira eta giro aparta eskaini zuten egun osoan zehar. 9:00etan herri lasterketa batekin ekin zioten egunari. 9:45etan hasiera eman zitzaion Euskadiko txapelketari, 700 korrikalarik hartu zuten parte, gaztetxoenak hasi ziren lehian eta egunak aurrera egin ahala kategoria nagusiagoko korrikalariak joan ziren lekukoa hartzen.

C.D. Laudioko zuzendaritzak klubaren egoera ekonomikoa azaldu du

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

C.D. Laudioko zuzendaritzak klubaren egoera ekonomikoa azaldu du

C.D. Laudioko zuzendaritza taldeak prentsaurrekoa egin zuen atzo Laudioko kultur etxean klubaren egoera ekonomikoaren benetako egoera azaldu eta horren inguruan azken hilabetetan kaleratu diren informazio eta zurrumurruak gezurtatzeko asmoz. Laudioko futbol taldearen zuzendaritzak egungo zailtasun ekonomikoak gainditzeko konpromisoa erakutsi du.

Laudion jokatuko den Euskadiko Kros Luzeko Txapelketa aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

Laudion jokatuko den Euskadiko Kros Luzeko Txapelketa aurkeztu dute

Datorren otsailaren 9an, igandea, Ellakuriko berdeguneetan Euskadiko Kross Luzeko Txapelketa ospatuko da, txapelketaren nondik norakoak aurkezteko asmoz prentsaurrekoa burutu zuten atzo antolatzaileek Laudioko kultur etxean. Prentsaurrekora Laudioko atletismo klubeko kideak, Euskal Atletismo Federazioko presidentea den Juan Jose Andrez, 2009an Euskadiko kros luzeko txapelketako irabazlea izan zen Iraia Garcia eta udaleko ordezkariak bertaratu dira.

Ikastaro berrietan izena emateko epea zabaldu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Aiara

Ikastaro berrietan izena emateko epea zabaldu du udalak

Aiarako Udalak 2014ko udal kurtsoetara matrikulatzeko epe berria ireki du libre dauden plazak betetzeko asmoz. Eskaintza zabala aurkeztu dute aurten: Yoga, dantza ikastaroak, altzarien zaharberritze tailerra, puntu lanak eta gurpil gaineko patinajea. Otsailak 3 arte egongo da izena emateko epea.