Martxoa bitarte 6 irteera egingo ditu Elur Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Amurrio

Martxoa bitarte 6 irteera egingo ditu Elur Taldeak

Amurrioko Elur Taldeak sei irteera prestatu ditu 2014an. Helburua  eskiaz eta elurraz gozatzea da. Horretarako, urte berria hasi eta Amurrioko Elur Taldeak eskia praktikatzeko egutegi mardula prestatu du. Urtarrila eta martxoa bitarte sei irteera antolatu dituzte.

Euskadiko Kross Txapelketa egingo da Laudion otsailaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

Euskadiko Kross Txapelketa egingo da Laudion otsailaren 9an

Laudioko atletismo klubak Euskadiko Kros luzearen Txapelketa antolatuko du aurten, otsailaren 9an. Laudioko Nazioarteko Krosa bertan behera geratu ostean, lasterketa hau izango da Laudioko klubaren apusturik garrantzitsuena.
 
 
Txapelketa datorren otsailaren 3an, ostirala, Laudioko Herriko Plazako erabilera anitzeko gelan aurkeztuko da, arratsaldeko 18:30ean.

XVIII Laudio Ikastola Krosa ospatuko da urtarrilaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

XVIII Laudio Ikastola Krosa ospatuko da urtarrilaren 26an

Datorren urtarrilaren 26an XVIII. Laudio Ikastola Krosa egingo da Laudioko Lamuza Parkeko berdeguneetan. Krosa Arabako eskolarteko kros txapelketarako puntuagarria izango da eta 2000 urtetik 2005 urteara jaiotakoei zuzendutako proba izango da. Laudio Ikastolak antolatutako krosaren helburu nagusia kirol arloan ere euskara sustatzea da eta mezu hori bidali die herriko neska-mutil guztiei.

Amurrioko Jon Larrinaga eta Aritz Arberas Euskadi txirrindularitza taldean arituko dira aurten

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Amurrio

Amurrioko Jon Larrinaga eta Aritz Arberas Euskadi txirrindularitza taldean arituko dira aurten

Euskadi txirrindularitza taldeak urtarrilaren 2an aurkeztu zuen urte honetarako bere plantilla, arazo ekonomikoak gaindituta 11 txirrindularik hartuko dute parte taldean, haien artean Amurrioko Jon Larrinaga.  Aritz Arberas, Amurrioarra hau ere, prestatzaile fisiko lanetan ibiliko da.

Jon Larrinaga eta Aritz Arberas iaz ere taldean egon ziren. Jon Larrinagak aurreko denboraldian estreinatu zen profesional mailan. Aritz Arberas orainarte prestatzaile fisikoa izateaz gain kirol zuzendaria ere izan da, aurten albo batera utzi duen postua.

“Kick boxingean sariak irabazteak ez dizu bizitza aldatzen, motibazioa eman baizik”

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Amurrio

“Kick boxingean sariak irabazteak ez dizu bizitza aldatzen, motibazioa eman baizik”

IBAI RUIZ (Amurrio, 1990) kick boxingean aritzen da. 2010ean eta 2012an Euskadiko Txapelketa irabazi zuen.

Aurten, aldiz, Espainia mailakoa. Egun, Portugaleteko klubeko kidea da. Kirol noblea baina gogorra dela dio.

Nolatan hasi zinen jolasten kickboxingean?

10 urterekin hasi nintzen, Amurrion aitak apuntatu ninduen. 15 urterekin aldatu egin nuen, gogorrago entrenatzea erabaki nuen. Laudion lau urte eta erdi eman nituen entrenatzen talde batean. Orain Portugaleten nago. Lau urte daramatzat han.

“Eskualdean karatea egiten ez dago jende asko baina txapeldun ugari atera dira”

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Aiara  Aiara: Arespalditza

“Eskualdean karatea egiten ez dago jende asko baina txapeldun ugari atera dira”

PAULA GARCIA (Arespalditza 1999) karateka da. Hamalau urte ditu. Duela gutxi Euskadiko txapelketan hirugarren postua lortu du. Araba Karate klubarekin entrenatu eta lehiatzen da. Arabako txapelduna ere bada.

Aurten hirugarren postua lortu duzu Euskadiko txapelketan; nolako esperientzia izan da? 

Amurrioko Oinkariak atletismo taldeak 2. postua lortu du Arabako erdi-maratoi txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Amurrio

Amurrioko Oinkariak atletismo taldeak 2. postua lortu du Arabako erdi-maratoi txapelketan

Amurrioko Oinkariak atletismo taldeak bigarren postua lortu zuen, abenduaren 15ean Gasteizen ospatu zen Arabako erdi maratoi txapleketan. Atletismo taldeko kide desberdinek bai cross-etan zein maratoietan modu indibidualean lehiatu diren arren lehendabiziko aldia da talde bezala izena ematen dutela txapelketa batean. Lasterketa berdinean Laudioko atletismo taldeak 3. postua lortu zuen.

CD Laudiok Aldundiaren diru laguntza jaso du eta jokalarien ordainketak eguneratu ahal izango ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Laudio

CD Laudiok Aldundiaren diru laguntza jaso du eta jokalarien ordainketak eguneratu ahal izango ditu

Arabako Foru Aldundiak abenduaren 11n egin zion CD Laudiori zor zion diru laguntzaren ordainketa. Laudioko klubak 155.000 € jasoko ditu, 2.B mailara igotzerakoan burutu zen hitzarmenean adostu bezala. Ordainetan CD Laudiok hainbat baldintza bete beharko ditu: Aldundiaren publizitatea agertuko da taldearen elastikoetan eta Ellakuri eta San Martín futbol zelaiten, lagun arteko partida bat jokatuko da honen irabaziak Gurutze gorria, Cáritas edo antzeko erakundeei bideratzeko helburuarekin eta oinarri-futbola babestu beharko da.

Ganekogorta Mendi Klubak "Okondo harana II. ibilaldi neurtua burutuko du azaroaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Okondo

Ganekogorta Mendi Klubak "Okondo harana II. ibilaldi neurtua burutuko du azaroaren 24an

Iaz bezala, Okondoko Ganekogorta mendi klubak "Okondo arana" II. ibilaldi neurtua burutuko du azaroaren 24an, igandea. Martxa Okondoko frontoitik aterako da goizeko 8:00etan, Beraskola/Bikirrio (667m) eta Idubaltza (691m) mendietara igo eta azkenik, Otaola etxetik pasatuz, Okondoko frontoira bueltatuko da, bertan txistorra-jana egongo da partaide guztientzat martxari amaiera emanez.