aiaraldea.eus

Beste istripu bat Murgako A-3620 errepidean

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Olabarrieta
Beste istripu bat Murgako A-3620 errepidean

Pasa den asteko ostiralean berriro irauli egin zen egurra garraiatzen zuen kamioi bat. Gertakizuna ez da lehena izan, eta seguruenik ezta azkena ere, bizilagunen iritziz. Hori guztia A-3620 errepidearen egoera kaskarrari leporatzen diote.

Istripuek, errepide horrek dituen 2 kilometroetan zehar dauden puntu zehatz batzuetan gertatu izan dira. Errepideak Murgako industrialdea eta Urduña-Laudio A-625 errepidea lotzen ditu.

Pasa den asteko ostiralean berriro irauli egin zen egurra garraiatzen zuen kamioi bat. Gertakizuna ez da lehena izan, eta seguruenik ezta azkena ere, bizilagunen iritziz. Hori A-3620 errepidearen egoera kaskarrari leporatzen diote.

Istripuek, errepide horrek dituen 2 kilometroetan zehar dauden puntu zehatz batzuetan gertatu izan dira. Errepideak Murgako industrialdea eta Urduña-Laudio A-625 errepidea lotzen ditu.

Beraz, kamioiak egunero dabiltza gora era behera. Azkenengo kamioia irauli den puntuan kamioi bi elkartuz gero abiadura oso txikian eta kontu handiz igaro behar dira, lekurik ez baitago errepidean. Gainera errepideari zatiak erortzen ari zaizkio alboetatik.

2009. urtean A-3620 eta A-3622 errepideak hobetzeko proiektua egin zuen Arabako Foru Aldundiak, baina momentuz horretan geratu da, proiektua hutsean.

Proiektua bi zatitan banatu zen, lehenengoa bi errepideen informazio txostenari hasiera ematea, eta bigarrena egindako txosten horren aurkezpena. Ondoren, bertan behera geratu zen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa