Espainiar Estatuak ez die bisarik eman kirolari palestinarrei biharko borrokaldian aritzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Amurrio

Espainiar Estatuak ez die bisarik eman kirolari palestinarrei biharko borrokaldian aritzeko

Zailtasunak zailtasun, Europan bizi diren bi borrokalari palestinar igoko dira bihar ringera Amurrion. Hala ere, antolatzaileek azaldu dute Estatu Espainiarrak ez duela Palestinako estatua aitortzen eta, ondorioz, ez diela bisarik eman kirolariei.

Hijaba, aiaraldeko emakumeen ikuspegitik

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Aiaraldea

Hijaba, aiaraldeko emakumeen ikuspegitik

Gai korapilatsua da hijabak -emakume musulman batzuek janzten duten buruzapia- gure jendartera ekarri duen eztabaida. Izan ere, emakumeek soilik janzten dute eta horrek kutsu matxistaren susmoa pizten du. Hala ere, ez al da egokiagoa emakume musulmanei euren ikuspuntuaz galdetzea, gaiaren inguruko komentarioak egin baino lehen?

831.000 euro ordaindu beharko ditu Laudioko Udalak "irinen etxea" erosteko, jabeek behartuta

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Laudio

831.000 euro ordaindu beharko ditu Laudioko Udalak "irinen etxea" erosteko, jabeek behartuta

Laudioko Udalak 831.000 euro ordaindu beharko dizkio "irinen etxeko" jabeei, horiek epaitegira jo eta gero. Udal Gobernu Taldeak ez du uste berri txarra denik: "noizbait egin beharra zegoen, hiri antolamendutik kanpo baitago ".

"La Otxoa" artistak parte hartuko du Peña Etxegoien taldearen jaian

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Amurrio

"La Otxoa" artistak parte hartuko du Peña Etxegoien taldearen jaian

Peña Etxegoien athleticzaleek "La Otxoa" artista eta LGTBI ekintzailea gonbidatu dute bihar egingo duten jaira.

"Musika elektronikoa ez da generoa, baizik eta sortzeko modua"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kultura  Laudio

"Musika elektronikoa ez da generoa, baizik eta sortzeko modua"

MIGUEL IBARRETXE (Laudio) musikariak disko berria argitaratu du, Eyes shut izenekoa. Orain Maik Falls da bere izen artistikoa, duela urte batzuk Livëlula zen bere alter egoa. Elektronika lantzen jarraitzen du.

Hauteskunde legea kolokan: Aiaraldeak ordezkari bat galduko du Arabako Batzar Nagusietan, Gasteizen mesederako

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Aiaraldea

Hauteskunde legea kolokan: Aiaraldeak ordezkari bat galduko du Arabako Batzar Nagusietan, Gasteizen mesederako

Aiaraldeko herritar arabarrek ordezkari bat galduko dute Batzar Nagusitan. Izan ere, Aiarako Kuadrillak biztanle gutxiago ditu eta Gasteizko populazioak gora egin du. Egungo hauteskunde legearen arabera, hiriburuari egokituko zaio batzarkide bat gehiago, Aiaraldearen ordez.

Horren harira, EAJk mozioa aurkeztu du Añanan kuadrillek ordezkari gehiago izan ditzaten eta biztanle kopurua aintzat hartu ez ezik, lurraldetasunaren zabalerari ere erreparatu diezaioten hauteskundeek.

"Beyoncerekin dantzatzea izango litzateke nire amets handiena"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kultura  Laudio

SAYDI LUBANZADIO ALDAMA (Laudio, 1996) dantzaria da eta Fama ¡a bailar! telebista saioko lehiakide oso ospetsua bilakatu da. Hamar aste igaro ditu bertan eta Laudioko eta kanpoko errealitatera moldatzen ari da orain. Baina ez da denbora asko egongo herrian, lanean jarraitu nahi baitu munduko elitera heldu arte.

Tubacexeko 550 milioi euroko eskaera arriskuan dago, Donald Trumpek Iranekin akordioa apurtu eta gero

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Aiaraldea

Tubacexeko 550 milioi euroko eskaera arriskuan dago, Donald Trumpek Iranekin akordioa apurtu eta gero

Jesús Esmorís Tubacex taldeko kontseilari ordezkariak azaldu du egoera kritikoa dela Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak Iranekin zuen akordio nuklearra bertan behera utzi eta gero. Europak eta Estatu Batuek egoera zuzenduko ez balute, 550 milioi euroko eskaera galdu dezake enpresak eta txanda eta erdira igaro bere ekoizpena.

Orain Amurriok aurrekontu berriak prestatzeko eskatu dio Udal Gobernu Taldeari

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Amurrio

Orain Amurriok aurrekontu berriak prestatzeko eskatu dio Udal Gobernu Taldeari

Orain Amurriok adierazi du udalaren aurrekontua "guztiz aldatu" behar dela eurek babestu ahal izateko. Ondorioz, zuzenketa osoa aurkeztu dute.

Nerbioi Bizirik: "Erakundeen utzikeriaren ondorioz ez da epaiketarik egongo 8.000 arrain hil zituen isurketaren aurka"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ingurumena  Amurrio

Nerbioi Bizirik: "Erakundeen utzikeriaren ondorioz ez da epaiketarik egongo 8.000 arrain hil zituen isurketaren aurka"

Nerbioi Bizirik eta Zadorra Bizirik plataformek prentsaurrekoa eskaini dute gaur Gasteizen, salatzeko bertan behera geratu dela epaiketa Amurrion 8.000 arrain baino gehiago hil zituen isurketaren kontra. Fiskaltzak zabaldu duenez, ez da gai izan zehazteko kutsatzailea eta, hortaz, prozedura artxibatuko da. Plataformek adierazi dute Amurrioko Udalaren, URA Agentziaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Ertzaintzaren errua dela.