Eguraldi txarrari aurpegi alaia erakutsi diote Urduñako Mendi Lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Urduña

Urduñako Mendi Lasterketa egin dute gaur goizean Foru plazatik abiatuta. Ibilbide motza soilik bete dute, elurrak ez baitu ahalbidetu luzea egitea. 

»» Ikusi argazki guztiak (66)

Jendetza batu da Artziniega Museoan txarribodan parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kultura  Artziniega

Adin anitzeko lagunak elkartu dira Artziniegako Etnografia Museoan Txarriboda ospatzeko. Lehenik eta behin, animalia zatitu dute, urratsez urrats, azaltzeko zein den atal bakoitza eta nola prestatzen den. Antzinako usadioak eta gaurkoak nola aldatu diren ere aipatu dute. Gero, lukainkak eta odolosteak nola egiten diren erakutsi dute, eta, azkenik, askaria izan dute.

»» Ikusi argazki guztiak (44)

[ASTEBURUKO AGENDA] Zolloko Jaiak, feminismoa eta mendi jarduerak nagusi izango dira hurrengo egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kultura  Aiaraldea

[ASTEBURUKO AGENDA] Zolloko Jaiak, feminismoa eta mendi jarduerak nagusi izango dira hurrengo egunetan

Ostirala, larunbata eta igandea ekintzaz beterik egongo dira Aiaraldean. Ardatz nagusiak feminismoa, Zolloko Jaiak eta igandeko mendi jarduerak izango dira. Horrez gain, ikuskizunak, hitzaldiak eta zinema ez dira faltako.

Pokemon Go, bere jarraitzaileak elkartzen dituen jokoa

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kultura  Aiaraldea

2016ko udan hedabide guztietan agertu zen Pokemon Go sakelako jokoa. “Boom” horren ostean fenomenoa ahanzturan erori zela zirudien, baina jokalari kopurua ez da murriztu. Kontrara, biderkatu egin da. Aiaraldean maiz batzen dira elkarrekin aritzeko.

[ERREPORTAJEA] Tubacexeko segurtasunak aurrez aurre jarri ditu langileak eta zuzendaritza

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Aiaraldea

[ERREPORTAJEA] Tubacexeko segurtasunak aurrez aurre jarri ditu langileak eta zuzendaritza

Pasa den astean 24 orduko greba egin zuten langileek Tubacex enpresaren Aiaraldeko fabriketan, zuzendaritzari segurtasuna eta prebentzioa serio ez hartzea leporatuta, udan bi langile hil ostean. Horrez gain, Ernaiko sei kide epaituko dituzte lan heriotza horiek salatzeko ekimenak burutzeagatik. 5.200 euro baino gehiago eskatzen dizkiete kalte ordainetan.

Idoia Mendiak Vox eta eskuinaren aurkako boto sozialista eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Laudio

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Cristina Gonzalez Arabako Foru Aldundiko diputatua Laudion egon dira gaur goizean. Kasinoan egin dute hauteskunde ekitaldia.

»» Ikusi argazki guztiak (28)

[ANALISIA] Urte erdian Espainiako Kongresurako hauteskundeen ikuspegia aldatu da Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Aiaraldea

[ANALISIA] Urte erdian Espainiako Kongresurako hauteskundeen ikuspegia aldatu da Aiaraldean

Apirileko Espainiako hauteskundeetatik hilabete gutxi igaro arren, emaitzak nekez errepikatuko dira datorren igandean. Ezkerreko botoa mobilizatzeko zailtasunak egongo dira gobernua osatzeko zailtasunen, Kataluniako egoeraren eta Javier Marotoren ausentziaren ondorioz. Ikusteke dago horrek zer eragin izango duen.

San Roke erretiratuen elkartearentzat egoitza berria erosi du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Laudio

San Roke erretiratuen elkartearentzat egoitza berria erosi du udalak

Laudioko Udalak 73.000 euro baliatu ditu Doctor Fleming eta Carmen kalean dagoen lokala erosteko. 50.000 euro gehiago inbertitu beharko dituzte tokia egokitzeko.

ELAk irabazi ditu hauteskunde sindikalak Tubos Reunidos enpresan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Amurrio

ELAk irabazi ditu hauteskunde sindikalak Tubos Reunidos enpresan

Aldaketa nabarmenak ekarri dituzte hauteskundeek Langile Batzordera. VTR desagertu da esparru horretatik eta ESK sindikatuak bi ordezkari izango ditu. LABek ere gora egin du eta CCOOk kontrakoa. UGT bere horretan mantendu da.

Kiroldegia berriro ireki dute, instalazio elektrikoan konponketak eginda

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Laudio

Kiroldegia berriro ireki dute, instalazio elektrikoan konponketak eginda

Atzo gainkarga egon zen Laudioko Granja Kiroldegian eta gaur goizean guztiz konpondu dute.