Udal Osoko Bilkuran politika orokorreko gaiak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Laudio

Udal Osoko Bilkuran politika orokorreko gaiak nagusi

Atzo Laudion egin zen Udal Osoko Bilkuran tokiko gaiak ez ziren gehiegi landu. Tomas Acha enpresako langileen mozioaz aparte eta aurrera atera zen Berdintasunaren aldeko 2. planaz gainera, eztabaidatu ziren gainontzeko testuen ardatza, gehien bat, politika orokorra izan zen.

Tomas Acha enpresako langileek udal taldeen babesa jaso dute

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Laudio

Tomas Acha enpresako langileek udal taldeen babesa jaso dute

Gaurko Udal Osoko Bilkuran Tomas Acha S.L.-ko langileek aurkeztu duten mozioa aurrera atera da Bildu eta EAJren bozkei esker. Testu honetan, Udal talde ezberdinei lan gatazka honetan esku-hartzea eskatu diete.

Esku-hartze honek, langileen iritziz, hiru helburu bete behar ditu. Alde batetik, benetako negoziazio bat gauzatzea, beharginen ustez zuzendaritzak jarrera gogorregia erakutsi du orain arte. Beste alde batetik, enpresak bere lan jardueraren jarraipena bermatu beharko luke, eta azkenengoz, langile guztiek kobratu gabe dituzten soldatak behingoz eskuratu.

Suhiltzaileek sute bat itzali dute Landaluzen

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Laudio

Suhiltzaileek sute bat itzali dute Landaluzen

Landaluze kalean sute bat piztu da eguerdian. Suak bi edukiontzi erre ditu eta alboan zeuden bi kotxeek kalteak izan dituzte ere. Dena den, suhiltzaileek berehala itzali dute sutea eta kalteak ez dira larriak izan.

Suhiltzaileak heldu diren momentutik sutea behin-betiko itzali arte, Udaltzaingoak trafikoa krontrolatu du.

Euskeraz ezta?

2012/02/24 18:30

Udaletxe Aretoan Aiara Arespalditza

Koikili Lertxundi futbol jokalariak eta Abel Anton txirrindulariak euskara bere eguneroko bizimoduan daukan garrantziaren inguruan hitzegingo dute. Aiarako Kuadrillak antolatu du gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko.

Txotxongilo tailerra

2012/02/25 17:00

Gaztelekua Laudio

Txontxongiloak egiteko tailerra eskainiko dute Gaztelekuan.

"Artziniega Museoaren ondarea herriarena da"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Artziniega

"Artziniega Museoaren ondarea herriarena da"

LUIS ANGEL VILLATE (Artziniega, 1959) urteak eman ditu Artziniega Museoan  borondatezko lana egiten. Gaur egun, instituzioek egin dituzten diru murrizketak direla eta, proiektu honen etorkizuna arriskuan dagoela adierazi du azken aste hauetan Artea Etnografi Elkarteak. Museoa kudeatzen duen elkarteak hainbat ekimen egin ditu egunotan; prentsa oharrak, etxez-etxeko posta, mailak eta hainbat bilera Museoaren egoera salatzeko eta konpontzeko. Luis Angel Villatek Artziniega Museoaren ibilbide luzea gogoratu digu elkarrizketa honen bitartez.

Man hunt

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez

Fritz Langek bizitza nahiko bitxia izan zuen. Derrigorrezkoak diren filmeak egin zituen Alemanian pasa den mende hasieran, bai mutuak bai soinuarekin; Metropolis edo "M" Dussëldrof banpiroa, adibidez. 

Nahiz eta idei naziekin ados ez egon, bere kalitatea, zinemagile moduan, oso handia zen eta Joseph Goebbelsek proposatu zion UFA, hau da, Alemaniako zinema industria, zuzentzea. Proposamen hori jaso zuen egun beran, ospa egin zuen Alemaniatik Fritz Langek, bere emaztea bertan behera utziz (emakume hau alderdi nazian sartuta zegoen eta).

Igande arratsaldeak familian eta euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Euskara  Aiara  Aiara: Arespalditza

Igande arratsaldeak familian eta euskaraz

Pasa den igandean, Hogeitalau Euskara Elkarteak antolatuta, Aiarako Udalarekin batera, “Igande arratsaldeak familian Euskaraz” ekimeneko beste emanaldi bat antolatu zen Arespalditzan. Eta aurrekoetan bezala, hau ere arrakastatsu suertatu zen inguruko herrietatik (Zuhatza, Luiaondo, Beotegi, Soxo, Arespalditza...) hurbildu ziren 35 ume eta beraien gurasoen parte hartzeari esker.

Emakumeak Dantzan

2012/02/27 09:30

Udaletxe zaharreko 1. solairuan Laudio

Ekimen hau, emakumeei zuzenduta dago eta emakumeak dantza, mogimendua eta energien inguruan biltzeko asmoa dauka. Egipziar dantzaren mogimenduetan oinarrituta emakumetasunarekin lotu eta disfrutatzeko tartea eskainiko da. Otsailaren 27an emango zaio hasiera dohainik ekimen honi eta emanaren 11arte, astelehenero,  arratsaldeko zazpietan emakumeak   Udaletxe zaharreko lehenengo solairuan bilduko dira. Izena emateko marta@yahoo.es edobasalarrina@gmail.com helbideen bitartez egin daiteke edo telefono honetara deitu: 607673744.