Udalak Martxoak 8an egingo diren ekimenei babesa eskaini die

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Laudio

Udalak Martxoak 8an egingo diren ekimenei babesa eskaini die

Laudioko Udalaren berdintasun arloak gonbidapen bat zabaldu du kolektibo eta eragile guztien artean Martxoaren 8ko egitarauaren baitan dauden jarduera oro programa berean bildu dezaten.

Honek esan nahi du Udala prest dagoela, emakumearen omenez ospatzen den egun honetan, antolatuko diren ekintza guztiak kaleratuko duen publizitate euskarrian jasotzeko. Horretarako otsailaren 16an baino lehenago jarri beharko dira harremanetan herritarrak udalarekin. Epe motza bada ere, euskarri honen parte izango da, adibidez, Zuina.

Martxelo Otamendi Orozkon arituko da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Euskara  Orozko

Martxelo Otamendi Orozkon arituko da gaur

Martxelo Otamendik, Berria egunkariko zuzendaria, gaur hitzaldi bat eskainiko du Orozkoko Donibane aretoan. 19:30ean hasiko da "Euskara XXI. mendean" berbaldia.

Martxelo Otamendi kazetari gipuzkoarrak Euskaldunon Egunkaria zuzendu zuen 1993ko ekainaren 9tik, Entzutegi Nazioanalak itxi zuen arte, 2003ko otsailaren 20an, hain zuzen ere.

Irlandarren klana

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez

Mafiari buruz filme ugari egin dira. Klasikoak ahaztuak egotea gauza normala izan daiteke. James Cagneyren garaia nahiko urrun bait dago. Aldiz, luzemetrai modernoagoak erabat ahaztuta egotea ez litzateke ohikoa izan beharko. Horrela, jende gehienak "Godfather", "Scarface" edo "American gangster" gogoratzen ditu, baina genero berdinaren baitan dauden beste batzuk ez dituoroitzen. Hau "Donnie Brasco" edo "Irlandarren klana"-ri gertatzen zaie.

Berdintasunerako parte-hartze espazioa: Martxoak 8 antolatzeko udal deialdia

2012/02/09 17:30

Kultur Etxea Amurrio

Amurrioko Udalak herriko emakume guztiei gonbidapena luzatu die Berdintasunerako parte-hartze espazioan ekarpenak egin ditzaten. Bilera honetan Martxoak 8ko antolaketa landuko da.

Jose Mari Esparzaren azkenengo liburuaren aurkezpena

2012/02/22 18:30

Gure Aukera Laudio

Jose Mari Esparza, Txalapartako editorea eta idazleak, "Mapas para una nación" liburua aurkeztuko du. Gure Aukera Kultur Elkarteak antolatu du.

Trantsizio Nekazaritzari buruzko sarrera-hitzaldia: lurrak eta komunitateak trantsizioan

2012/02/08 17:00

Gran Vía 10, 104. gela Urduña

"POFSE 2007-2013 Valora" proiektuaren baitan "Trantsizio Nekazaritzari buruzko sarrera-hitzaldia: lurrak eta komunitateak trantsizioan" eskeiniko du 53. Agroekologia Foroak. Ana Digón, Darren Dohertyren laguntzailea, Australiar permakultorea eta Nekazaritza erregeneratiboa metodoaaren aditua, izango da hizlaria.

Sendabelarren erabilera medikuntza herrikoian: pertsonen eta animalien zaintza

2012/02/16 18:00

Gran Vía 10, 104. gela Urduña

"Sendabelarren erabilera medikuntza herrikoian: pertsonen eta animalien zaintza" hitzaldia antolatu da 54. Agroekologia Foroaren baitan. Hizlaria Emiliana Lidia Apaza etno-albaitaria izango da.

Torturaren aurkako eguna

2012/02/13 11:00

Lamuza plaza Laudio

Torturaren aurkako eguna denez, elkarretaratzeak antolatu dira eguerdian eta arratsaldez, 12:00tan eta 19:30tan hain zuzen ere.