Atzera bota du Laudioko Udalbatzak Madrilen epaituak izan behar diren 19 aiararren aldeko proposamena

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Laudio

Atzera bota du Laudioko Udalbatzak Madrilen epaituak izan behar diren 19 aiararren aldeko proposamena

Bilduk, Laudioko Auziperatuen Lagunak taldeak idatzitako proposamena aurkeztu du gaur Laudioko Udalbatzan. PP, PSOE eta PNV aurka agertu dira eta proposamena ezeztatua izan da. OMNIA abstenitu da, parte hartzea sustatzeko hedatu dituzten tresnak ez bait daude oraindik indarrean.

Kider enpresan 38 langilek onartu dituzte borondazteko bajak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Aiara

Kider enpresan 38 langilek onartu dituzte borondazteko bajak

38 langilek euren lanpostuak utziko dituzte borondatezko bajen bitartez. Kider enpresak bukatutzat eman du, momentuz, krisia ekiditeko  proposatutako giza-baliabideen plana. Korporazioak adierazi duen arabera, beste lau langilek eskatu dute plan honi atxikitzea, baina enpresak ez du erantzun oraindik. Langile bakoitzak, borondatezko baja hauei esker, 40 egun kobratuko ditu lan egin duen urte bakoitzeko, eta gehienez 42 hileko soldata jasoko du.

"Euskal jendarteari espetxeak preso guztietan dituen osasun ondorioei buruzko gure azterketa helarazten saiatzen ari gara"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Amurrio

"Euskal jendarteari espetxeak preso guztietan dituen osasun ondorioei buruzko gure azterketa helarazten saiatzen ari gara"

MATI ITURRALDE. Jose Angel Biguri, Aiaraldeko preso gaixoaren askatasunaren aldeko ekimenaren baitan Mati Iturralde gure eskualdean egon zen hitzaldi bat ematen. Emakume honek hainbat esparru jorratu ditu; sindikalismoa, politika edota inkomunikazioaren menpe geratzen diren pertsona atxilotuek pairatzen dituzten arriskuak salatu ditu. Gure eskualdeari egin zion bisita aprobetxatu genuen gaixo larri dauden euskal preso politikoen inguruan galdetzeko. Aldi berean, Matik Jaiki Hadi Fundazioan parte hartzen du, eta elkarte honen ibilbidea eta lana ezagutarazi zigun.

 

To Kill a Mockingbird/Matar a un ruiseñor

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez

Nahiko ospetsua da filme hau arrazismoaren aurkako mezu oso zorrotza edukitzeagatik. 1962an estreinatu zela kontuan badaukagu, agerian geratzen da sasoi gatazkatsu horiek ez zirela onenak beltzen eskubideak aldarrikatzeko ez zineman ez inon. Dena den, Robert Mulligan zuzendariak eta pelikularen izar garrantzitsuena, Gregory Peckek, gogor salatu zuten Estatu Batuetan ematen zen diskriminazioa.

Pirritx eta Porrotx Bañueta kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Amurrio

Pirritx eta Porrotx Bañueta kiroldegian

2011 bukatu baino lehen Pirritx eta Porrotx pailazoak Amurrion egongo dira "Zazpikoloroa" antzezlana aurkezten. Bihar, abenduak 16, ostirala, 18:00etan hasiko dute ikuskizuna Bañueta Kiroldegian. Sarrerak bi euro balioko du, baina 3 urtez beherakoak doan  izango dute. Gaur arte eskuratu daitezke sarrerak Amurrioko Kultur Etxean, eta bihar 17:30tatik aurrera Basarteko takilan egongo dira eskuragai.

Hauspoak bere atea ireki du Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Amurrio

Hauspoak bere atea ireki du Amurrion

Lokal berri bat hasi zuen bere ibilbidea Amurrion, Dionisio Aldama kaleko 5. zenbakian hain zuzen ere, abenduaren 11an. Hauspoa deituriko proiektu honek Aiaraldeko gizarteari topagune berri bat eskaini nahi dio, bertan burutuko diren hizaldi, mintegi eta proiekzioak nahi duenak goza ditzan.

Carnage/Jainko basati bat/Un dios salvaje

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez

Polanski, bere pelikulen bitartez, filme gehienak ez bezala, gure maltzurkeriaz goza dezagun saiatzen da. Horretarako egoera klaustrofobikoak birsortzen ditu behin eta berriro. Baina, egoera horiek inoiz ez dira errepikatzen. Batzutan tentsio horrek ez ohiko gertakizunei esker gauzatu ditu (Ghost writer, bere azkeanurreko proiektuan, adibidez) eta beste batzutan leku eta egoera arruntagoak erabili ditu.

Incendies

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez

Zinemaren bitartez gauza latzak deskribatzea ez dago edonorren esku. Bide batez, irudiarena oso hizkuntza arina delako eta bestalde, erritmo azkar eta apropos batek azaldu behar diren egoerak eta testuinguru guztiak ezin dituelako argitu aztuna izan gabe. Arazo hauek ezagututa, “Incendies”-ek oso emaitza bikaina eskaintzen du. Arrazoia; osagai oro hauekin sekulako oreka lortzen duelako. Pelikula heriotz batekin hasten dela esan dezakegu.

The Adventures of Tintin: Secret of the Unicorn

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez

Zaila da Tintinen azkenengo filmearekin hastea. Hergéren pertsonaiaren pelikula hurbilenean gauza aipagarri gehiegi aurkitu ditzakegu; zuzendaritza, teknika digital txundigarriak, abentura bikainak… Baina beno, nonbaitetik hasi behar garenez, lehendabizi adierazi behar duguna zera da, Steven Spielberg luzemetrai honen atzetik dagoela eta hori nabaritzen dela. Zentzu batean, onerako eta txarrerako.

X Men: Lehen belaunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez

Askotan, superheroien filmeak iraingarriak dira. Gidoiak ez daude orokorrean oso landuta eta luzemetraiaren arduradunek bakarrik saiatzen dira komikiaren jarraitzaileei dirua ateratzen. Noizean behin, ordea, filme interesgarriren bat agertzen da ezaugarri hauekin. X Men Lehen belaunaldia horien artean egon daiteke.