Aretako parkeko joko zonaldea estaltzeko proiektuak zonalde berria ahalbidetuko du Santa Anan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2016ko aza. 2a, 07:56

Laudioko Udalak abian du Aretako parkeko joko zonaldea berritzeko proiektua. 117.000 euro erabiliko dira orotara proiektuan, 92.000 zonaldearen estaldura eraikitzeko eta 25.000 joko eta segurtasun zoladura berriak jartzeko.

Ingenia S.L. enpresak proposatutako proiektuak polikarbonato zeharrargiz eraikitako estaldura aurreikusten du parkeko joko zonaldea babesteko. Urdin kolore tonu bi uztartuko ditu argitasuna bermatzeko.

Laudioko Udalak abian du Aretako parkeko joko zonaldea berritzeko proiektua. 117.000 euro erabiliko dira orotara proiektuan, 92.000 zonaldearen estaldura eraikitzeko eta 25.000 joko eta segurtasun zoladura berria jartzeko.

Ingenia S.L. enpresak proposatutako proiektuak polikarbonato zeharrargiz eraikitako estaldura aurreikusten du parkeko joko zonaldea babesteko. Urdin kolore tonu bi uztartuko ditu argitasuna bermatzeko.

Tokiko Gobernu Batzordeak ebatzitako proiektua burutzeko eskaintzak jasotzeko epea azaroaren 14an itxiko da, eta lanen esleipena behin erabakita, lau hilabetetako epea izango du enpresa irabazleak lanak burutzeko.

Santa Ana berdegunea

Parkeko jokoak erabat berritzean, kenduko diren jokoetatik erabilgarriak direnak Santa Anara eramateko asmoa agertu du Jon Ander Altubek, lehen alkate ordeak. Udalak berdegunea atontzeko egindako inbertsioak, barbakoak eta mahai berriak jarri berri ditu, osatuko ditu ekimenak.

“Oso denbora tarte laburrean joko zonalde berritu eta estali bat izango dugu Aretan eta berri bat ere sortuko da Sana Anan. Horrez gain Zubiko etxeko lursaila berritzean ere joko berritzailez osatutako zonaldea sortzera goaz, tirolina, rokodromo edo urarekin jolasteko txokoa eskainiko dituena” adierazi zuen Altubek egitasmoaren berri ematean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide