70 gazte batu dira Oxigenoa Euskarari ekimenaren 7. ediziora

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2016ko urr. 2a, 22:17

Laudioko Udalak bultzatutako Oxigenoa Euskarari ekimenaren 7. edizioa abiatu berri da irailaren 25ean Urduñako Txarlazo mendira 30 gaztek egindako txangoarekin.

Ikasturte honetan 12 eta 16 urte bitarteko 50 gazte berri batu dira ekimenera eta orotara Laudioko DBHko ikastetxeetako 70 gaztek hamar ibilalditan parte hartzeko aukera izango dute ikasturtean zehar Julen Reketaren gidaritzapean.

Izan ere 2010 urteaz geroztik Udalak bultzatutako ekimen honek gazteen artean mendizaletasuna eta euskarazko aisialdia uztartu nahi ditu, aldi berean hainbat alorretan ere prestakuntza eskainiz, astronomia, elikadura ohiturak, lehen sorospenak edo mendi-orientazioa kasu.

Irteeren egutegia

10/23    Otoio, Lekeitio, eskalada
11/20    Itxina
12/18    Lehungana, Dima
01/22    Zumarraga eta Aikur Erle Museora bisitaldia, Urretxu
02/19    Rokopolis, Iruñea
03/12    Hernio, Alkiza
04/02    Kurtzeberri, Aretxabaleta
05/13-14 Gorbeia, Arrabako aterpean asteburu pasa
06/11    Kanpetzu, eskalada

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide