Areta eta Asudiorako landa-bidea asfaltatzeko lanak burutuko dituzte irailean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2016ko uzt. 14a, 22:02

Laudioko Udalak Areta eta Asudiorako landa-bidea asfaltatzeko lanak esleitzeko kontratazio mahaia burutuko du uda partean. Lanak irailean abiatuko dira eta 453.938 euro diru partida izango dute orotara.

Areta

Aretan burutu beharreko lanak herrigunearen ardatza osatzen duten Bitorika eta Areta kaleetara, Anbulatorioko biribilgunetik Atxetaraino, eta Atxarte eta Landeta auzoetara zabalduko dira 321.053 euroko aurrekontuarekin.

Lanak behin esleituz gero enpresa esleipendunak bost asteko epea izango du lanak burutzeko.

Asudiorako landa-bidearen asfaltatze lanetarako berriz, 132.885 euroko aurrekontua esleitu du Udalak 132.885 euroko aurrekontuarekin eta bi hilabeteko gauzatzeko epearekin.

Asfaltatze lan txikiak

Udalak herriko beste hainbat zonaldetan asfaltatze lan txikiak bideratzeko aukera lortzea espero du lanen esleipenerako lehiaketara aurkeztutako enpresek proposa ditzaketen hobekuntzak baliatuta. Jon Ander Altubek,Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lanetarako zinegotziak, Goikoplazan asfaltatu gabe utzitako bide-zati txiki bat adibidez oraingo lanetan bideratuko dela iragarri du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide